Atzoko batzordean 9 kasu aurkeztu ziren. Beti bezala, kasuen aurkezpenak eta eztabaidak euskaraz izan ziren. Arkezpenak euskaraz izan arren, aste honetan, 9 kasu horietatik 5 izan dira euskaraz idatzita aurkeztu direnak, %55. Beraz, joan den asteko ehunekoetan jarraitzen dugu, %50-60 tartean.
Zalantzak eta zuzenketak
Akatsak
- *
2 urtetan bere egoera ez da aldatu = 2
urtean bere egoera ez da aldatu (gogoratu: iraupena adierazteko, urteak jarraian adierazteko: urtean, egunean, astean... bezalako formak erabiltzen direla)
- *
Mirenek darama kasua = llevar un caso erdarakada ekiditeko:
kasua Mirenena da, Mirenen ardura da, Mirenen ardurapean dago, Miren da kasuaren arduraduna...
- *
ABP zaharra mantenduko dugu = ABP zaharra
ri eutsiko diogu, ABP zaharra
ez dugu
aldatuko...
Hiztegia
- Asociación de jubilados y jubiladas = Erretirodunen elkarte
- Convenio regulador = Hitzarmen arauemaile
- Estabilidad = Egonkortasun (Ez dauka ekonomi egonkortasunik)
- Estancia permanente = Egonaldi iraunkor
- Fugarse = Ihes egin (peligro de fuga = ihes egiteko arrisku)
- ITB Instituto Tutelar de Bizkaia = BTE Bizkaiko Tutoretza Erakunde
- Malos tratos = Tratu txarrak
- Traslado = Lekualdaketa (traslado forzoso = derrigorrezko lekualdaketa)
- Violencia de genero = Genero-indarkeria
- Vivienda Comunitaria = Etxebizitza komunitario