Gaurko batzordean ezin izan dugu estatistikarik atera ez dugulako gai zerrenda azken momenturaino eskuragarri izan. Hala ere, azpimarratzekoa da Elenak batzorderako txostena euskaraz egin izana, ahoz zein idatziz, ez baita ohiko partre hartzailea. Era berean, Leirek ere euskaraz idatzi du bere proposamena.
Akatsak eta hiztegia:
Akatsak:
- Orduak modu digitalean emateko, gogoratu zenbakiak irakurri behar direla (10:30ean = hamarrak eta hogeita hamarrean), eta ez erdi eta laurden hitzak, bestela akatsa egingo baitugu (*10:30etan = hamar eta erdietan). Beraz, minutuak bezala deklinatuko dira: 10:15ean, 10:30ean, 13:45ean...
Puntuetan bakarrik erabili behar dugu pluraleko deklinabide marka: 10:00etan, 12:00etan, 14:00etan...
Hiztegia:
- Caducar = Iraungi (Caducidad = Iraungitze)
- Cónyuge = Ezkontide
- Domicilio para notificaciones = Jakinarazpenetarako helbidea
- Estancia = Egonaldi (Estancia permanente = Egonaldi iraunkor // Estancia temporal = Aldi baterako egonaldia)
- PECEF = FBZPE (Familia Barruko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoa)
- Requisito /condición de urgencia= Larrialdia izateko baldintza (no cumple los requisitos / condiciones de urgencia = ez ditu larrialdia izateko baldintzak betetzen.
- Secuela = Ondorio [txarrak] (la operación no le ha dejado secuelas = ebakuntzak ez dio ondorio txarrik utzi)
- Supuesto = Ustezko / Balizko (supuestos malos tratos = ustezko tratu txarrak)
- Trastorno orgánico de la personalidad = Nortasunaren nahasmendu organiko
orduak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
orduak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013/04/24
2013/01/15
2013ko urtarrilaren 10eko Batzordea
Aste honetako batzordea aspaldian egin den batzorderik erdaldunena izan da, 7 kasu azaldu dituzte gizarte langileek eta 1 mediku batek. Kasuak euskaraz azaldu arren, arazoen inguruko eztabaida gaztelaniaz egin dute gehienbat. Esan beharra dago gaurko batzordean zalantza nahiko konplexuak azaldu zaizkigula. Azaldutako 7 eginbideetatik bat bakarra izan da euskaraz idatzitakoa, %15, beraz. Azken asteetako %50-60tik nahiko urrun.
Zalantzak eta zuzenketak:
Akatsak:
- ... bai udaletxean bai egoitzan...: egitura hau erabili nahi dugunean, "bai" hitza aipatu nahi ditugun bi elementuen aurrean jarri behar dugu, ez erdian bakarrik, *udaletxean bai egoitzan. Beraz: ...bai gizarte langileak bai medikuak..., ...bai zaintzaileak bai tutoreak...
- 10:15ean, 10:30ean: Gogoratu orduak modu digitalean adierazi nahi ditugunean (XY:15 edota XY:30) minutuak bezala deklinatu behar direla, ez laurden eta erdi hitzak balira bezala. Beraz: 10:15ean = Hamarrak eta hamabostean eta ez * 10:15etan, hamarrak eta laurdenetan.
Hiztegia:
- Alternativa = Aukera (beste aukera bat bilatu behar da)
- Carencia = Gabezia (tiene carencias en el cuidado = zaintzan gabeziak ditu)
- Convalecencia = Susperraldi (quince días de convalecencia = hamabost eguneko susperraldia)
- Convaleciente = Eriondo, gaixondo (permanece convaleciente = eriondo da)
- Convivencia = Bizikidetza (certificado de convivencia = Bizikidetza-ziurtagiria // Certificado de convivencia de más de 10 años = 10 urte baino gehiagoko bizikidetza ziurtagiria)
- Instrucción = Jarraibide
- Parentesco = Ahaidetasun
- Prestación = Prestazio
- Reagrupación familiar = Familia berrelkartze
- Trastorno de personalidad = Nortasun-nahasmendu

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)