Egun on, danoi:
Gaur bi termino horien gainean hitz egingo dut, eta saiatuko naiz ahalik eta argien izaten, horregatik lehenengo eta behin, esan behar dizuet tituluan agertzen diren biak zuzenak direla, eta hemendik aurrera bi horiek erabili beharko genituzkeela.
Mendekotasuna / mendetasuna: 2006ko Mendetasun Legea IVAPek horrela itzuli zuen; baina harrez geroztik gehien erabili eta gomendatzen dena Mendekotasuna da, eta horrela erabiltzen da azken dekretuan. Hainbat lekutan ikusiko dugu "mendetasuna" baina jakin behar dugu bestea hobeto dagoela.
ABP terminoarekin antzeko zerbait gertatzen da: 2006ko legean agertzen da (eta horregatik dago horrela blog honetan) Arreta eskaintzeko Banan-banako Programa. Azken dekretuan, berriz, honela agertzen da: Arreta emateko Banakako Programa (ABP). Kasu honetan, behintzat, siglak ez dira aldatu, nahiz eta lekuren batean AEBP ikusi ahal duzuen .
Eta hori zen gaur komentatu nahi nizuena.
Ondo segi.
mendekotasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
mendekotasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016/11/30
2015/11/09
Epe luzeko zainketak eta migranteen garrantzia Europako bederatzi herrialdetan
Gaurkoan Mikelek bidalitako artikulu bat eskegiko dut, interesgarria delakoan. Artikulua 2015eko maiatza-ekaineko Gizarteratuz aldizkarik aterata dago.
Eskertzekoa da kasu honetan Mikelek, baina beste edozein momentutan besteren batek egin dezakeen ekarpena.
Ale hori, hemen duzue osorik.
Eskertzekoa da kasu honetan Mikelek, baina beste edozein momentutan besteren batek egin dezakeen ekarpena.
Ale hori, hemen duzue osorik.
Epe luzeko zainketak eta migranteen garrantzia Europako bederatzi herrialdetan
Da Roit, B. eta
Weicht, B. Migrant care work and care, migration and employment regimes: A
fuzzy-set analysis. Journal of European Social Policy, 23. bol., 5. zb., 2013,
469-486 or. Erref.: 197024.
Migrazio-prozesuetan
partaide izandako langileek garrantzia handia izan dute azken urteotan Europako
epe luzeko zainketen premiei laguntzeko. Izan ere, langile horiek bete izan dituzte
zaintza informalerako langileen beherakadan gertaturiko lanpostuen hutsuneak.
Migrante horien enpleguaren inguruko esperientziak modu sakon batean aztertu
izan dira azken urteotan, eta fenomeno horren oinarriak izan dira arlo
pribatua, ordainsari apalak eta erregulazio eskasa. Alderdi horrek baino
garrantzia gutxiago izan dute zainketa formalen inguruko azterlanek, nahiz eta
nazioarteko egoitzetako zainketetan langile migrante ugarien jarduna nabarmena
izan.
Azterlan honetan esplorazio modu batean burutu
dute Europako bederatzi herrialdeen arteko kasuen azterketa konparatibo bat,
eta bertan nabarmentzen da zainketa, migrazioaren eta erregimen desberdinen
arteko garrantzia epe luzeko zainketa horietan. Azterlanak bi adierazle mota
osatu ditu langile migrante horien ereduak azaltzeko. Batetik, familiek eta 65
urte edo gehiago dituzten pertsonek modu zuzen batean kontrataturiko langileak
identifikatzen ditu lehenengo adierazleak. Bestetik, 65 urte edo gehiago
dituzten pertsonen zainketan egoitzetan lan egiten duten behargin migranteak
identifikatzen ditu bigarren adierazle batek. Oinarri dituzte iturri
desberdinetatik hartutako zenbait kalkulu, eta horien arabera, familiek
zuzenean kontrataturiko langile migranteen kopuru eta zainketen jardunean
izandako ehunekoen pisua.
Gutxienez,
zehaztu dute Italian 700.000 langile zainketen inguruko jardunean ari direla;
Espainian 150.000 eta 300.000 langile; eta Austria eta Alemanian 30.000 eta
40.000 pertsona inguru. Oro har, Alemania, Austria, Italia eta Espainian etxebizitzetan
lan egiten duten bitartean, Herbehereak, Suedia, Norvegia eta Erresuma Batuan,
langile migrante horiek lan egiten dute arlo formaleko zainketetan. Azken
batean, azterlanak erakusten duenez, familia oinarri duten ereduko
herrialdeetan etxebizitzetan jarduten dute langile migrante horiek; erregimen
liberaleko herrialdeetan arlo formalean jarduten dute; eta herrialde
sozialdemokratetan ez da langile migrante horien horrenbesteko garrantzirik
nabarmentzen zainketen arlo honetan.
2014/04/01
PERTSONENGAN OINARRITUTAKO ARRETA-EREDUA
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak Matia Fundazioarekin batera Pertsonengan oinarritutako arreta-ereduari buruzko koaderno praktikoak aurkeztu ditu.
Guztira 11 koaderno dira eta hementxe dituzue euskaraz ikusteko moduan. Irakurterrazak eta oso interesgarriak dira lanaren ikuspuntutik, jakina; baina, baita euskararen ikuspuntutik ere.
Webgune horretan, 11 koaderno praktikoez gain, Zerbitzuan aldizkaria, Gizartea Hobetuz bilduma, Gizarte-zerbitzuen giden bilduma eta Gizarteratuz buletina kontsulta ditzakezue.
Interesgarria izango delakoan.

2014/03/31
Erronken aurrean, grina eta kemena.
Pasa dan barikuan, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan, jardunaldi tekniko ederrean hitza hartzeko gonbidapena emon eustien Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Ataleko kideek.
Lerrootan jardunaldiaren inguruan azpimarragarri diran aspektu batzuk gogora ekartzeaz gain, zilegi bekit atalaren lana goraipatzea, horretarako beta gitxiegitan hartzen dogu eta.
Ildo honetan, ataleko kideek euren eguneroko lan bikainaz gain, jardunaldia antolatzeko grina eta kemena izatea azpimarragarria da, eta Zuzendaria nazen neurrian harro egoteko arrazoia. Bestetik, atalak azken urteotan hartu dauzan konpromisoak azpimarratu nahi ditut, bai kalitatearekin daukan konpromisoa, bai euskararen erabilerarekin daukan konpromisoa. Biak ala biak, jardun onaren adierazle apartak dira.
Luzeegi jo orduko, jardunaldiko nire parte hartzea laburtzen dauan aurkezpenerako lotura hementxe daukazue. Adinekoen arloan itzelezko erronkak ditugu. Lurralde eta herri bezala, etorkizuneko eta gaur egungo gizarte kohesioan berebiziko garrantzia izango dabe arlo honetan emoten ditugun erantzunak. Ezin ditugu gure ortzmugatik kendu. Geldiro-geldiro errotzen doazen zerbitzuak sortu doguz. Etengabe, zoli, barriztatu beharko doguz erantzunak, hori baita Foru erakunde honen bokazioa eta erronka. Entzun eta entzun, pertsonen bizi-proiektuen garapen osoa sustatzeko.
Erronka handia da, baina helburuak gure ahalegina merezi dau. Horretan bidelari eta bidelagun izango nauzue.
Sergio Murillo Corzo
Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta eskaintzeko zuzendari nagusia

2013/02/25
Egunerokotasun oztopatua
Mikelek Berria egunkarian argitaratutako albiste hau bidali digu denontzat interesgarria izango delakoan.
Egunerokotasun oztopatua
Pertsona ezinduek oraindik ere oztopo ugari dituzte eguneroko bizitzan, azterketa batean azaleratu dutenez; 170.000 lagun dira EAEn
Apenas duten lanerako aukerarik: hamarretik seik ez dute lanposturik, adinean egonda ere
Apenas duten lanerako aukerarik: hamarretik seik ez dute lanposturik, adinean egonda ere
GARIKOITZ GOIKOETXEA
Atzo egin zuten agerraldia. / LUIS JAUREGIALTZO / ARP
Ezinduak lanerako hartzen dituen Gureak enpresaren fabrika bat. / GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
Ikerketa batean batu dute ezintasunak dituzten pertsonen egunerokoa. Edeka elkarteak egin du bilana, bi urte eta erdian; guztira 420 pertsonaren bizipenak bildu dituzte, eta hortik deskribatu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera. Atalez atal, arazoak eta soluzioak azaldu dituzte.
Laneratzea
Legeak bete ez, eta itxurakEzinduen traba handienetako bat da: non topatu lana. 1982tik bada indarrean lege bat Hego Euskal Herrian, laneratzea errazteko. 50 langile baino gehiago dituzten enpresetan, postuen %2 ezinduentzat gorde behar dituzte. Paperean dago legea urte luzez. «Legea ez dute betetzen gaur egun», ondorioztatu dute azterketa eginda.
Laneratzea zailtzen duten arrazoi batzuk ikusi dituzte, gainera. Bat: familia. «Ezinduek sendiaren babesean egoten segitzen dute». Bi: prekarietatea. «Kontratu behin-behinekoak eta lanaldi zatitukoak asko dira». Hiru: enpresa espezializatuak. «Lanerako zentro bereziak lehenetsi dira, eta horrek zaildu egin du ezinduak ohiko lan merkatura ateratzea». Datua: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, lanerako adinean daudenen artean, hamarretik bi daude jardunik gabe; ezinduak hartuta, hamarretik seik ez daukate lanik.
Legea betearazteko eskatu diete erakundeei. Maiz itxurakeriak egiten direla ohartu baitira. «Enpresek ez lukete inplikatu beharko izen ona edukitzeko eta irudi korporatiboa zaintzeko. Borondatea falta da». Hezkuntzan, ikasle ezinduen egoera kontuan hartzea nahi dute, eta etenik gabeko ikaskuntzan pausoak ematea ere bai.
Osasuna, zerbitzu sozialak
Ikuspegi osorik ezOsasun etxeetan eta zerbitzuetan beren kabuz moldatzeko trabak dituzte oraindik pertsona ezinduek: hitzorduak egiteko, sendagilearekin komunikatzeko nahiz osasun zentroetan batetik bestera joateko. Medikuek ezinduei kasu egiteko duten eredua moldatu beharraz ere mintzatu dira: «Era osoan egin behar zaie kasu kronikoei eta arazo bat baino gehiago dutenei, ez zatikatuta. Jarraitutasuna behar da». Berdin uste dute gizarte zerbitzuei buruz ere; hots, «gertuko eta deszentralizatuak» izan beharko luketela, eta «eredu komunitarioa» izan behar dutela.
Ezinduei laguntzeko moduari buruz gogoeta egin behar dela uste dute. Familien kargu geratzen dira maiz. «Sendien rolaz gogoeta egin behar da, eta zaintzaile eredu bat zehaztu, oraingo egoera epe ertainera jasanezina baita». Laguntzak nahitaezko jo dituzte, eta bat baino gehiago kobratu ahal izatea eskatu dute, ezindu askok arazo bat baino gehiago baitute.
Etxebizitza
Mugikortasunaz haragoEzintasunak klase askotakoak direla agerian utzi dute ikerketan, eta horiek guztiak kontuan hartu behar direla nabarmendu dute. Etxebizitzetan, adibidez. Ohartarazi dute mugikortasun arazoak dituztenentzat egokitzea ez dela aski. Ikusteko eta entzuteko arazoak dituztenentzat moldatutako etxeak galdegin dituzte, eta horren arabera ematea etxeak; segun zer behar duen ezinduak, horri egokitutako bat ematea. Etxeak falta direla ere ohartarazi dute.
Gizarte bizitza
«Aisia eskubide bat da»Eguneroko bizitzan arazoak batean eta bestean dituzte ezinduek, kalera aterata. Ikerketaren ondorioetan onartu dute aurrerapausoak izan direla leku publikoak ezinduen beharretara egokitzeko, baina arazo handiak daude oraindik ere. Datu bat: ikerketan parte hartu duten ezinduen artean, hirutik batek utzi egin behar izan dio gogoko jardunen bat egiteari, garraio egokirik ez eta. Gizarte osoari eskatu diote jartzeko ezinduen tokian. «Aisia eskubide bat da». Hori bermatzeko, «politika osoa» egin behar dela deritzote.
Mugikortasunean jarri dute askotan arreta aisiguneetan eta garraioetan. Eta horrekin ez da nahikoa, ikerketan behin eta berriz nabarmendu dutenez. «Irisgarritasuna ez baita arkitektonikoa edo fisikoa soilik; komunikatzea eta ulermena izatea ere bada».
Zehaztutako erronkak
• Parte hartzea. Ezintasunak dituztenek parte hartzea, horretarako ezagutzak emanez eta eskubideak erabiliz.
• Mugimenduak. Ezinduen taldeak indartzea eta elkar har dezaten sustatzea.
• Elkarrizketa zibila. Politikak zehaztu eta ebaluatzean parte hartzea indartzea.
• Pobrezia. Erantzun egokia ematea pobrezian edo baztertuta dauden ezinduei.
• Sentsibilizazioa. Eskubideak sustatzea eta estigmei aurre egitea; bereziki, buruko gaixotasunak dauzkatenekin.
• Diskriminazioa. Genero indarkeria eta bazterketa jasaten duten ezinduei bereziki erreparatzea.
• Egoera. Ezindu bakoitzari, bere egoera aldatuz doan eran, laguntza egokitzea.
• Familia. Ezinduen senideei behar bezalako laguntza eta babesa ematea.
• Zeharkakotasuna. Hainbat alorrek zeharkako gisa jardun dezaten lan egitea, ezinduak autonomoago izan daitezen, garapen osoa izan dezaten.
• Prebentzioa. Ezintasuna eragin dezaketen edo areagotu dezaketen egoerak saihestea, esparru guztietan.
• Eraginak neurtzea. Ezinduei laguntzeko egiten diren politiken eragin ekonomiko eta sozialak neurtzea.

%60
Ezinduen artean, 65 urtetik gorakoak.
Adinekoak dira ezintasunen bat daukaten pertsona gehienak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbakiak aztertuta, ikerketan jakinarazi dute hamar ezindutik seik 65 urte baino gehiago dauzkatela.
MARIA ISABEL GARCIA. BURUKO EZINTASUNA DU
«Denbora luzerako lana aurkitzea kostatzen zait gehien»
IRATI SARASUA ARABAOLAZA
Maria Isabel Garciak 40 urte ditu, eta buruko ezintasuna du. Oso bizimodu normala duela nabarmendu du. Egunero, etxeko lanak egin ostean, kalera irteten da. «Goizetan, Asesan elkarteak antolatutako lan munduan sartzeko tailer batean parte hartzen dut. Bertan, hainbat ekintza egiten ditugu. Asko gustatzen zait han egotea. Imajinazioa lantzen dugu, eta oso interesgarria iruditzen zait».
Arratsaldez ere ez da geldirik egoten, ekintza gehiago egiten baitituzte elkartean: sukaldaritza tailerra izaten dute, eskulanak egiten dituzte, baita ordenagailuekin lotutako jarduerak ere. «Baratze ekologikoa ere badugu; astean bitan lan egiten dugu bertan, eta ondoren gure artean banatzen ditugu produktuak». Horrez gain, elkarrekin kazetak irakurtzen aritzen dira, eta irakurritako horren inguruan hausnartzen dute egunero.
«Hala betetzen dut nire egunerokoa. Senideen, psikiatraren eta elkartearen laguntza dut, eta horrek asko errazten dit bizimodua. Nire bizitza oso eramangarria da, nahiko ongi antolatzen dut, eta gustura nago, pozik». Orain arte, Gureak enpresan ordezkapen bat egiten aritu da, baina, amaitu denez, lanik gabe geratu da. «Hori da guretzako oztoporik handiena, lana bilatzea. Orduan izaten ditut zailtasunak. Baina beti aritzen naiz zerbaitean; ez naiz geldirik egoten, lan horietan denbora gutxi pasatu arren. Denbora luzerako lana aurkitzea kostatzen zait gehien ».

SAIOA ARANDO. AKONDROPLASIA GAITZA DU BERE SEMEAK
«Gaitz honek duen erronka nagusia gizarteratzea da»
I.S.A.
Oihanek 3 urte bete berri ditu, eta akondroplasia gaitza du. Haren ama da Saioa Arando. Haurra jaio eta hiru hilabetera DNA frogak egitean esan zieten gurasoei haurrak gaitza zuela. «Gaitz honek duen erronka nagusia gizarteratzea da. Gizarteak beste gaitzen aurrean errukia azaltzen du, eta ez dut uste hori denik azaldu beharreko jarrera, baina gaitz honi burla egiten dio».
Akondroplasia duten pertsonek ezaugarri jakin batzuk izaten dituzte. Altuera txikia da ezagunena, baina hezurretako mina eta arnasteko arazoak ere izaten dituzte, adibidez. Horrek hainbat ondorio ekartzen dizkie: dirua ateratzera joatean, txirrina jotzean eta komunera joatean. 12 urtetik aurrera, operatzeko aukera izaten dute, luzatzeko eta mina kentzeko, baina operazioa oso gogorra da. «Gaixotasun arraro gisa dago izendatua, eta nik ez nuke esango gaixotasuna denik, baldintza bat da. Haurdunaldiarekin alderatu izan dut; haurdun gaudenean ez gaude gaixorik, mugatu egiten gaituen baldintza bat dugu, besterik ez».
Oihanek aste honetan eskuratu du bere lehengo bizikleta, eta zoratzen dago haurra. «Atzo konpondu genuen beste oztopo bat. Bizikleta. Orain arte, akondroplasia gaitza duen beste haur baten gurasoek Ameriketan erositako egurrezko triziklo bat erabili du. Lortzen duzu, baina asko kostatzen da. Orain, bere neurrira egindako bizikleta du».

ANA GARRIDO. IKUSMEN EZINTASUNA DU
«Zer gertatzen zaidan azaltzean, erantzuna positiboa izaten da»
I.S.A.
Ana Garrido Tolosan bizi da, 39 urte ditu, eta ikusmen ezintasun larria du. ONCEri esker, goi mailako ikasketak egiteko aukera izan zuen, eta Gizarte Lanean diplomatua da. «Ikasketak nire egoerara moldatu zituzten: irakasleak, materiala eta ordenagailuak». Ikasketak amaitzean, oposizioak egin zituen, ondoren udaletxe batean lanean aritu zen, eta orain ONCEn lan egiten du. Lanean ari den beste edonork adina lan egiten duela ohartarazi du.
«Familia dut, semeak ditut, eta ahal dudan normalena egiten dut guztia, baina familiaren laguntza behar izaten dut, batez ere haurrak zaintzeko garaian, korrika alde egiten badute ez baititut ikusten. Txikitatik azaldu diet zein arazo dudan, baina askotan ez dira ohartzen. Atzo igerilekuan nengoen alabarekin, eta alde egin zuen». Haren senarrak lanorduak murriztu behar izan ditu.
Batetik bestera joateko, garraio publikoa erabiltzen du, eta gizartean oztopoak hausten ari direla uste du. «Geroz eta errazagoa da normal ibiltzea. Ni guztiz itsua ez naizenez, fisikoan ez zait nabaritzen; hortaz, jendea hainbatetan ez da nire arazoaz ohartzen, eta egunerokoan arazoak ditut: billetea pasatzen denbora asko egiten badut, atzekoak gaizki begiratzen dit, eta autobusa farola baten aurrean gelditzen bada, zer esanik ez. Zer gertatzen zaidan azaltzean, beti erantzun positiboa jasotzen dut, baina batzuetan ez dut gogorik izaten nire arazoa kontatzeko».

Ezinduen artean, emakumeak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 170.000 ezinduetatik, %60 emakumezkoak dira. Ondorioetan adierazi dute gizonen eta emakumeen arteko parekidetasunarekin «koherente» izan behar duela ezinduekiko estrategiak.
Ikerketa «aitzindaria», nola jokatu argitzea xede hartuta
Bi urte eta erdiko lanaren fruitu da atzo aurkeztutako ikerketa. Edeka elkarteak egin du —ezintasuna duten pertsonen ordezkariak biltzen ditu—, Eusko Jaurlaritzaren eta ONCE fundazioaren babesaz. Elias Leguina Edekako zuzendariak adierazi du «aitzindaria» dela azterketa, eta nola jokatu argitzea duela helburu.
2013/02/12
Azken albistea
ALDUNDIAK PRESTAZIOA ORDAINDUKO DIE MENDETASUN MODERATUA DUTEN PERTSONEI
Asteartea, 2013ko otsailaren 12a
Espainiako Gobernuak ezarritako blokeoa gorabehera, Aldundiak bere konpromisoari eutsiko dio; ahulenei ez die murrizketarik ezarriko, eta bete egingo ditu Mendetasunari buruzko Legean ezarritako konpromisoak.
Gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartu du mendetasun moderatua (lehengo I.2 gradua) duten pertsonak familia barruan zaintzeko prestazio ekonomikoa ematen jarraitzea. Gutxi gorabehera 700 pertsonak kobratu dute prestazioa Bizkaian, 2012. urtean, eta uste da 2013. urtean 700-1000 eskaera gehiago egongo direla.
Espainiako Gobernuak blokeatu egin du prestazio ekonomiko hori, defizit publikoari aurre egiteko neurri gisa. Neurri horrek, ordea, ekarriko du Bizkaiak aurrez ikusitakoa baino 3 milioi euro gehiago gastatzea Mendetasunari buruzko Legea betetzeko. Horiek horrela, Gizarte Ekintza Sailak 455 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du, Aldundiaren aurrekontuaren ia erdia. Adinekoei, prestazioei eta mendetasun zein desgaitasun arloko diru-laguntzei bideratutako partiden batura aurrekontu guztiaren % 70 da.
Kudeaketa ona
Mendetasunari buruzko Legea 2007. urtean indarrean jarri zenetik hona, Bizkaian guztira 45 milioi euro jaso dituzte mendetasuna duten pertsonek (gradu guztiak kontuan hartuta).
Bizkaiak bikain bat lortu du Espainiako Observatorio Estatal para la Dependencia behatokiak lege horren aplikazioaren inguruan orain dela bost urtetik hona sei hilean behin ematen duen irizpenean. Izan ere, puntuazioa handiena lortu du Espainiako Asociación Española de Directoras y Gerentes de Servicios Sociales elkarteak efizientzia neurtzeko aukeratutako parametro guztietan (besteak beste, kudeaketa, zerbitzu, itxaron-zerrenda, biztanleko gastu edo ikerketa).

2012/12/17
Gerontofobia
Jarraian, lankide batek bidalitako artikulu interesgarri bat duzue, bideo eta guzti. Zer iruditzen zaizue?
Gerontofobia
Edorta Arana (Argia 2332.alea)
Donostiatik Bilborako bidea egin duen El Sol publizitate iberoamerikarraren jaialdi ospetsuan, aurten eman diren sari nagusien artean, Padres en slip dago. Ikusi ez duenak zertaz ari garen jakin dezan: Saatchy & Saatchy publizitate agentziak eginiko spotean, beroa dela-eta, etxetik galtzontzilo hutsean ari diren gizonezkoez trufatzen dira. Burua soil eta tripa dauzkaten gizaki adineko horien gustu falta salatu, eta familiakoengan eta etxera datozenengan auzo-lotsa eta nolabaiteko nazka sorrarazten dutela agerian utziz. Zuri-beltzezkoa eta musika klasiko dramatikoaz apaindutako iragarkian, egoera umiliagarri horretatik libratzeko, proposatzen zaigu erostea airea egokitzeko elektragailu bat.
Horraino, iragarkiaren deskribapena. Eta, hemendik aurrera, publikoki onargarriak ala arbuiagarriak diren rolen trataerari buruzko iruzkinak. Eta nola hedabideetan, generoa, klasea, adina, arraza edota sexua estereotipatzen diren, eredu itxi eta baztertzaileak erabiliz. Aipagai dugun publizitate pieza horretan, adina ageri da inposaketarako molde gisa.
Gauzak dexente aldatu beharra dago oraindik ere adinekoak galtzontzilotan eta kulerotan normaltasunez agertu arte
Heldutasun falta ikaragarria erakusten duen gizartean, gutxituta dago adineko gizon emakumeen presentzia publikoa. Ez dira agertzen irizpidedun subjektu aktibo gisa eta are gutxiago fisikoki erakargarri ala desiratu modura.
Gaztetasuna idolatratua dago gure artean. Eta gainera, edertasun eredu oso estuaren menpekoak gara. Gizon-emakumeen paperak oso markatuak dira, eremu publikoan eta pribatuan ere. Kontsumitzeko gai izatea eta askatasuna parekatu egin dira aspaldi honetan. Eta halako batean, iragarkian bezala, adineko gizon (emakume) horiek agertzen zaizkigu. Erakutsiz gustura daudela. Beraien gorputzaren jabe. Eroso sentituz. Errebindikatuz beraien joko-eremua. Etxekoa eta kalekoa. Eta esaten digute zimurren gainetik pertsona aktiboak eta positiboak direla. Eta, beraienak bezala, aldarrikatzen dituztela denontzako eskubide berberak.
Iraultzaile beterano horiek borrokan ari dira zahartzaroari beldurra eta sekula sekulorumerako gaztetasunaz obsesionatuta daudenen hobe beharrez. Adineko aktibistak dira desberdintasuna eta gure buruaz gustura egotearen poza errebindikatuz.
Gauzak dexente aldatu beharra dago oraindik ere adinekoak galtzontzilotan eta kulerotan normaltasunez agertu arte. Norberaren gorputzetik hasitako askatasuna lortu arte. Horra helduta, ez da behar izango elektratresna berririk “aire egokitu” ezin hobea disfruta dezagun guztiok.
2012/12/04
Euskadiko irisgarritasunaren mapa, Arartekoaren eskutik, datu libreekin
Euskadiko Arartekoaren instituzioak gehigarri bat jarri du bere webgunean: Arartekoaren mapak. Turismo guneak, garraioak eta liburutegi erabilgarriak kontsultatzeko mapekin hasi dira, baina herritarren ekarpenekin eta eguneraketa gehigarriekin gehiago ematera espero dute aurrerantzean. Bai ekarpen horiek zein orain arte kargatuturiko puntuak datu irekiak dira.
Tokiak, irisgarritasunaren arabera daude markatuta, eta gutxitasun fisikoaren arabera datuak desberdinak izan daitezke. Adibidez, mapa honetan, Eibarko zenbait garraiobide geltoki agertzen dira (irudia handi).
Adibide horretan, AmaƱako tren geltokia, zoritxarrez, ikono gorriz ikusten dugu: ez da irisgarria. Ardantzako geltokia berriz, “erabilgarria” da gutxitasun fisiko baten kasua (kode horia, pertsona bat moldatu daitekeela adierazten du horrek), eta ikusizko eta entzunezko gutxituentzat “irisgarria” (kode berdea, irisgarritasun estandar optimoak betetzen ditu, beraz).
Toki bakoitza irekita dago iruzkin eta informazio gehigarria jasotzeko, erabiltzaileak e-postaz, Twitter edo Facebook bidez konektatu daitezke informazioa osatzera.
Erabilitako datu guztiak irekiak dira eta hemendik jaitsi daitezke.
Proiektua software librearekin egin da eta hau ere eskuragarri jarri du Arartekoaren instituzioak, Github biltegi honetan.
Tokiak, irisgarritasunaren arabera daude markatuta, eta gutxitasun fisikoaren arabera datuak desberdinak izan daitezke. Adibidez, mapa honetan, Eibarko zenbait garraiobide geltoki agertzen dira (irudia handi).
Toki bakoitza irekita dago iruzkin eta informazio gehigarria jasotzeko, erabiltzaileak e-postaz, Twitter edo Facebook bidez konektatu daitezke informazioa osatzera.
Erabilitako datu guztiak irekiak dira eta hemendik jaitsi daitezke.
Proiektua software librearekin egin da eta hau ere eskuragarri jarri du Arartekoaren instituzioak, Github biltegi honetan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)