arreta telefonikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
arreta telefonikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/05/29

Arreta telefonikoa egiteko laguntza II

Post honetan arreta telefonikoa egiteko laguntza esaldien bigarren txanda argitaratu dugu.

1.      [Posta elektronikoa ematen]. Guión bajo / Guión medio / Arroba / Todo junto / Separado
Marra beheran, Beheko marra / Marra erdian, Erdiko marra / A bildua / Dena batera / Bereizita, bananduta

2.      Ahora le/te paso con él/ella.
Oriantxe jarriko zaitut berararekin.

3.      ¿Puede llamar más tarde? Ahora no está.
Geroago deituko duzu? Ez dago momentu honetan.

4.      Está reunido/a. Bileran dago. Batzartuta dago. (*Bilduta dago)

5.      ¿Está Lourdes? Lourdes, mesedez? Lourdes badago? Hor da Lourdes?

6.      ¿De parte de quién? Noren partez/partetik?

7.      Un momento por favor. Momentu, apur batean, mesedez. (*Apur bat)

8.      ¿Me puede repetir el nombre de la asociación?
Berriz esango didazu elkartearen izena? (*Errepikatu...)

9.      ¿Quién le digo que llama?
Nor zarela esango diot?

10.  13:00etan deitu duenari “Egun on” esango diogu? Bai. “Eguerdi on” ere balio du.

11.  Acaba de salir. Oraintxe atera da. Irten berri da

12.  ¿Quiere dejar algún recado?  Mezurik, oharrik, abisurik, errekadurik [utzi nahi (duzu)?]

13.  Escuche atentamente lo que voy a decirle.
Arretaz entzun esango dizudana / Arreta jarri esango dizudanari.

14.  Hoy he atendido 14 llamadas.
Gaur 14 dei hartu/erantzun ditut. 14 deiri erantzun diet.

15.  No hay que marcar prefijo.
Ez da aurrezenbakirik markatu behar.

16.  Espere un momento, por favor. La he visto por la oficina.
Itxaron, itxoin, egon apur (piska) batean. Mesedez. Bulegoan ikusi dut (*Bulegotik)

17.  ¿Puede llamar dentro de 10 minutos?
10 minutuan / 10 minutu barru / hemendik 10 minutura deituko duzu?

18.  Me ha dicho que te diga que a las 11:00 no puede quedar contigo, tiene que ser 15 minutos más tarde.
Esan dit zuri esateko 11:00etan ezin dela zurekin geratu, 15 minutu geroago izan behar du. (*beranduago)

19.  Zergatik ez zara joango? Eske ez dut gogorik. (-lako)
Gogorik ez dudalako.

20.  Esaiozu nagusiari opor txandak aldatu nahi dituzula! Eske, ezetz esaten badit? Eta/baina
Baina/Eta, ezetz esaten badit?

21.  ¿Me harías un favor?
Mesede bat egingo didazu?

22.  Me duele la garganta. Eztarriko mina daukat / Eztarriko minez nago.

23.  Estoy afónico/a. Afoniko / Erlats nago.

2013/05/27

Arreta telefonikoa egiteko laguntza

Post honetan arreta telefonikorako lagungarriak diren egitura batzuk jarriko ditugu; errepikatzen diren ohiko esaldiak gaztelaniaz eta euskaraz:

1.      Llámame en cinco minutos.
Deitu (deituidazu / dei iezadazu) bost minutu barru / hemendik (eta ) bost minutura
2.      Ahora no se puede poner.
Orain (memento honetan) ezin da jarri (paratu) / ez dauka jartzerik.
3.      ¿Tiene(s) para apuntar?
Baduzu idazteko / oharrak hartzeko?
4.      Ya le doy yo el recado.
Neuk emango diot mezua / abisua / enkargua / errekadua.
5.      Se lo vuelvo a repetir.
Berriz / berriro / atzera / ostera (ere) esango dizut.
6.      ¿Lo he explicado bien?
Ondo azaldu dut?
7.      Descolgar.         
     a- descolgar, coger. hartu
     b- He descolgado el tf. porque ahora no lo puedo atender.
            Telefonoa eseki gabe utzi dut orain ezin dut erantzun eta.
8.      Colgar. Eseki, eskegi.
9.      Me ha salido el contestador automático.
Erantzungailu automatikoa irten / atera zait.
10.  Se oye una voz grabada.
Ahots grabatua entzuten da.
11.  Yo siempre cojo el teléfono a la primera.
Nik telefonoa beti lehenengoan hartzen dut.
12.  Pues yo a la tercera.
Ba nik, hirugarrenean (hirugarrenez jotzen duenean).
13.  ¿Me puede repetir, por favor?
Berriz ere esango didazu, mesedez?
14.  ¿Cómo se deletrea?
Nola esaten da letraka?
15.  ¿En mayúscula o en minúscula?
Letra larriz ala letra xehez /maiuskulaz ala minuskulaz?
16.  Tardará un rato en volver.
Luzarorako dauka.
17.  Llama(llame) en media hora.
Deitu ordu erdi barru (hemendik ordu erdira).
18.  Ya me encargo yo.
Neu arduratuko naiz. / Neure kontu.
19.  Está comunicando.
Komunikatzen ari da. / Okupatuta dago.
20.  ¿Puede hablar más alto? ¡Que no le oigo!
Ozenago (altuago) hitz egingo duzu? Ez dizut entzuten eta!
21.  Más bajo. Baxuago.
22.  Habla bajo para que no te oiga el/la de al lado.
Hitz egin ahapeka, isilka, ahopean, baxutxu, ondokak entzun ez entzuteko.
23.  Más despacio, por favor.
Astiroago, mantsoago, geldiroago, mesedez.
24.  Vale.
Oso ondo / Primeran / Ederto (batean) / Bale
25.  Ya.
a-      Ah ya, fuiste tú el que llamó.
Ah, bai, zeuk deitu zenuen.
b-     ¡Ya! y encima tengo yo la culpa.
Baita zera ere!, gainera errua nik izango dut!