alzheimerra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
alzheimerra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/12/01

2015-12-01eko batzorde teknikoa

Egun on, danoi:

Gaurko batzordean hainbat kasu egon dira, eta horren ondorioz, hainbat termino sortu dira zalantzagarriak; jarriko ditudan batzuk astean zehar aztertutako txostenetan agertutakoak dira, eta besteak, gaur bertan jasotakoak:


  • Síndrome de inmovilización crónica: Immobilizazio kronikoaren sindromea
  • Rigidez: zurruntasuna
  • Soporte social: gizarte euskarria
  • Alzheimer de inicio tardío: Hasiera berantiarreko alzheimerra
  • tutelada: tutoretzapean
  • Habitabilidad: bizigarritasuna
  • Obesidad morbida: obesitate larria/morbidoa
  • Cirrosis hepática: gibeleko zirrosia
  • VIH: GIB
  • Disfasia de tipo mixto: tipo mistoko disfasia
  • Labilidad emocional: labilitate emozionala
Bestalde, gogorarazi nahi dizuet blogak baduela bilatzailea. Pantailaren goiko aldean, ezkerraldean, hutsunea duzue, agian agertutako terminoak eta laburdurak bilatzeko. Honekin ez dut esan nahi niri ez galdetzeko, pena litzateke niretzat, izan ere, asko ikasten ari naiz zuekin. 





2015/11/10

Hizkuntza eskubideak

Askotan ahaztu egiten dugu, giza-eskubideen, umeen eskubideen, eta abarren eskubideen artean, Hizkuntza Eskubideak ere badirela; gainera eskubide horiek oso hurbiletik eragin ahal digute eguneroko lanean, eta bizi garen herrialdean. Hau da, Gizarte Ekintzako edozein zerbitzu zein ataletara jotzen duen euskaldun batek, prozedura osorik euskaraz jasotzeko aukera izan behar du berak horrela eskatzen badu, batez ere, beraiekiko harreman pertsonaletan (balorazioak egiten direnean, kasu).

Horren harira, gaur Berria.eus egunkarian agertutako kasu bat utziko dizuet irakur eta hasunar dezazuen.
Hizkuntza eskubideen urraketak ez ahazteko

Ea behar duten garrantzia ematen diegun Hizkuntza Eskubideei.