Gaurko batzordean, aspaldiko partez, langile askok hartu dute parte, 11 langilek. Gaur 11 kasu aurkeztu dira, ahozkoan denak euskaraz eta idatziz 6 euskaraz (%54) eta 5 gaztelaniaz (%46). Hauek dira gaurko batzordean agertu zaizkigun gauza interesgarrienak:
Akatsak / Hiztegia:
- Asistente personal = Laguntzaile pertsonal
- Cada siete meses = zazpi hilean behin... * EZ zazpi hilabetero
- Deambular = Noraezean ibili; noragabe ibili
- Hay que mirar por los hijos/hijas = seme-alabak zaindu behar dira / babestu behar dira *EZ seme-alabengatik begiratu behar da
- No se mantiene de pie = Ez da zutik egoteko gai *EZ ez da zutik mantentzen
- Redes sociales = Sare sozialak
erdarakadak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
erdarakadak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015/01/22
2013/10/08
Mendekotasuneko astakeriak 2
Hona hemen Mendekotasun Atalean entzun ahal diren perla batzuk:
- Mándame un Nork-Nori con la zerrenda.
- Tienes que hacer una gorabehera-fitxa en el Bideratuz.
- Tengo 10 hojas en mi postontzi.
- El talde administratibo que se encarga de los larrialdis.
- Todavía no ha salido la Foru Agindua.
Bide batez gogoratuko ditugu lehen sortan agertu ziren astakeria batzuk:
- Este caso ha venido premiazko moduan pero según el batzorde va a ser arrunta.
- Han pedido un PIA aldaketa para la dependiente.
- De este asunto se va a encargar el talde de Pedro y.
- Tienes que ponerle la ikurra en ardatz.
- Este va a ser behin-behineko 6 hilerako.
- Esta persona es un gradu bi 50 punturekin.
- Ya he puesto las txandas para la arreta telefonikoa en la arbela.
- Le falta la banku-fitxa y la errolda

2013/10/07
Mendekotasuneko Euskarakadak 1
Atal berri honetan mendekotasunean sortu diren euskarada barregarriak bilduko ditugu. Hona hemen lehen sorta:
- Este caso ha venido premiazko moduan pero según el batzorde va a ser arrunta.
- Han pedido un PIA aldaketa para la dependiente.
- De este asunto se va a encargar el talde de Pedro y.
- Tienes que ponerle la ikurra en ardatz.
- Este va a ser behin-behineko 6 hilerako.
- Esta persona es un gradu bi 50 punturekin.
- Ya he puesto las txandas para la arreta telefonikoa en la arbela.
- Le falta la banku-fitxa y la errolda.

2013/10/03
Erdarakadak esamoldeetan
Atzo euskarada batzuk ikusi genituen. Gaur, kontrako akatsak aztertuko ditugu: Erdarakadak. Hemen ditugu gaztelaniazko esamoldeak euskaratzean sortzen diren akats batzuk:
Esamoldeak:
- Nola deitzen da umea? = Nola (zelan) dauka izena umeak?
- Eman naiz kolpe bat = Kolpea hartu dut
- Zelako morroa! = Hori larru gogorra!; Horrek dauka aurpegia!
- Bero asko dago! = Bero handia dago
- Ez dakizula hau egiten! = Ezetz jakin hau egiten!
- Hau dela nirea?; A que hau da nirea? = Hau nirea da, ezta?
- Bi bider egin dut = Birritan egin dut; Bi aldiz egin dut
- Beldurra daukat = Beldur naiz
- Futbolera jolasten ari gara = Futbolean jolasten ari gara
- Etorri da begiekin itxita = Begiak itxita etorri da
- Eskuekin poltsikoan agertu da = Eskuak poltsikoan agertu da
- Hiru-bi irabazi diegu = Hiru eta bi irabazi diegu
- Ikasleen erdia etorri da = Ikasleen erdiak etorri dira
- Kontuz! Andereñoa datorrela! = Kontuz! Andereñoa dator eta!
- Beste egunean joan ginen = Lehengo egunean joan ginen.
Erdarakada gehiago ikusteko: http://euskaljakintza.com/kontsultategia/ahozko-erdarakadak-1/

2013/09/26
Gerundioaren erabilera okerrak
Gure artean oso zabalduta dagen arazo bati aurre egiteko, hona hemen www.erabili.com guneak ematen dizkigun azalpenak.
Erreferentziak:
(EIDER SANTISTEBAN eta GONTZAL FONTECILLA. ETBn 2011ko beka-aldian prestaturiko lana)
«Eginez» bezalako formak aditz-partizipioari («egin», «eman», «hartu»...) instrumentalaren marka («-z») erantsiz sortzen dira. Halako formek hiru erabilera nagusi dauzkate.
- Zerbait lortzeko bidea edo bitartekoa adieraztea.
- Kristala apurtuz atera dute gela barruan pilatu den gasa.
- Entzunaren entzunez, udako kantak buruan txertatuta geratzen zaizkigu betiko.
- Esaten denaren berri ematea.
- Josunek deitu du, bere laguntza eskainiz.
- Manifestazioa egin zuten sindikatuek, erreformak gelditzeko eskatuz.
- Denboran aldi berean gertatzen diren ekintzak lotzea.
- Agur esanez urrundu ziren.
- Atzerritik etorritako taldeek Bilboko kaleak zeharkatu dituzte, euren doinuak kantatuz eta dantzatuz.
Aspaldian erabilera oker bat zabaldu da: gertaera baten ondorioa adieraztea.
- Bart bonbak jaurti dituzte Tripolin, lau hildako eraginez.
Adibide horretan, lehen gertaera (bonbak Tripolin jaurtitzea) eragilea da, eta bigarrena (lau pertsona hiltzea), bestearen ondorioa. Horrelako kasuetan, okerra da ondorioari -zjartzea.
Erabilera oker hori konpontzeko modurik errazena ekintza biak lotzeko «eta» juntagailua erabiltzea da:
- Bart bonbak jaurti dituzte Tripolin, eta lau hildako eragin dituzte.
Hona hemen beste adibide batzuk:
- trakets: Karidadeko Bentak Euskal Herri osoa zeharkatu du agurreko biran, arrakasta handia lortuz.
- hobeto: Karidadeko Bentak Euskal Herri osoa zeharkatu du agurreko biran, eta arrakasta handia lortu du.
- trakets: Presa handiz irten nintzen etxetik, dena hankaz gora utziz.
- hobeto: Presa handiz irten nintzen etxetik, eta hankaz gora utzi nuen dena.
- trakets: Brend upela asko garestitu zen atzo, merkatuetan urduritasunaeraginez.
- hobeto: Brend upela asko garestitu zen atzo, eta merkatuetan urduritasuna eragin zuen.
Erreferentziak:
- EITB (2007): Euskarazko albistegietarako esku-liburua II. 102-104.
- GARZIA GARMENDIA, Juan (2005): Kalko okerrak. 84.
(EIDER SANTISTEBAN eta GONTZAL FONTECILLA. ETBn 2011ko beka-aldian prestaturiko lana)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)