Gaurko batzordean, aspaldiko partez, langile askok hartu dute parte, 11 langilek. Gaur 11 kasu aurkeztu dira, ahozkoan denak euskaraz eta idatziz 6 euskaraz (%54) eta 5 gaztelaniaz (%46). Hauek dira gaurko batzordean agertu zaizkigun gauza interesgarrienak:
Akatsak / Hiztegia:
- Asistente personal = Laguntzaile pertsonal
- Cada siete meses = zazpi hilean behin... * EZ zazpi hilabetero
- Deambular = Noraezean ibili; noragabe ibili
- Hay que mirar por los hijos/hijas = seme-alabak zaindu behar dira / babestu behar dira *EZ seme-alabengatik begiratu behar da
- No se mantiene de pie = Ez da zutik egoteko gai *EZ ez da zutik mantentzen
- Redes sociales = Sare sozialak
akatsak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
akatsak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015/01/22
2013/10/08
Mendekotasuneko astakeriak 2
Hona hemen Mendekotasun Atalean entzun ahal diren perla batzuk:
- Mándame un Nork-Nori con la zerrenda.
- Tienes que hacer una gorabehera-fitxa en el Bideratuz.
- Tengo 10 hojas en mi postontzi.
- El talde administratibo que se encarga de los larrialdis.
- Todavía no ha salido la Foru Agindua.
Bide batez gogoratuko ditugu lehen sortan agertu ziren astakeria batzuk:
- Este caso ha venido premiazko moduan pero según el batzorde va a ser arrunta.
- Han pedido un PIA aldaketa para la dependiente.
- De este asunto se va a encargar el talde de Pedro y.
- Tienes que ponerle la ikurra en ardatz.
- Este va a ser behin-behineko 6 hilerako.
- Esta persona es un gradu bi 50 punturekin.
- Ya he puesto las txandas para la arreta telefonikoa en la arbela.
- Le falta la banku-fitxa y la errolda

2013/10/07
Mendekotasuneko Euskarakadak 1
Atal berri honetan mendekotasunean sortu diren euskarada barregarriak bilduko ditugu. Hona hemen lehen sorta:
- Este caso ha venido premiazko moduan pero según el batzorde va a ser arrunta.
- Han pedido un PIA aldaketa para la dependiente.
- De este asunto se va a encargar el talde de Pedro y.
- Tienes que ponerle la ikurra en ardatz.
- Este va a ser behin-behineko 6 hilerako.
- Esta persona es un gradu bi 50 punturekin.
- Ya he puesto las txandas para la arreta telefonikoa en la arbela.
- Le falta la banku-fitxa y la errolda.

2013/10/03
Erdarakadak esamoldeetan
Atzo euskarada batzuk ikusi genituen. Gaur, kontrako akatsak aztertuko ditugu: Erdarakadak. Hemen ditugu gaztelaniazko esamoldeak euskaratzean sortzen diren akats batzuk:
Esamoldeak:
- Nola deitzen da umea? = Nola (zelan) dauka izena umeak?
- Eman naiz kolpe bat = Kolpea hartu dut
- Zelako morroa! = Hori larru gogorra!; Horrek dauka aurpegia!
- Bero asko dago! = Bero handia dago
- Ez dakizula hau egiten! = Ezetz jakin hau egiten!
- Hau dela nirea?; A que hau da nirea? = Hau nirea da, ezta?
- Bi bider egin dut = Birritan egin dut; Bi aldiz egin dut
- Beldurra daukat = Beldur naiz
- Futbolera jolasten ari gara = Futbolean jolasten ari gara
- Etorri da begiekin itxita = Begiak itxita etorri da
- Eskuekin poltsikoan agertu da = Eskuak poltsikoan agertu da
- Hiru-bi irabazi diegu = Hiru eta bi irabazi diegu
- Ikasleen erdia etorri da = Ikasleen erdiak etorri dira
- Kontuz! Andereñoa datorrela! = Kontuz! Andereñoa dator eta!
- Beste egunean joan ginen = Lehengo egunean joan ginen.
Erdarakada gehiago ikusteko: http://euskaljakintza.com/kontsultategia/ahozko-erdarakadak-1/

2013/10/02
Euskarakadak
Hona hemen beste blog honetatik (http://www.blogseitb.net/euskara/2012/02/23/euskaldunak-eta-euskarakadak-me-he-cogido-dano/) ateratako artikulu bat.
Euskaldunak eta euskarakadak; “me he cogido daño”
Makina bat euskarakada egiten ditugu euskara ama hizkuntza dugunok. Bai! gaztelaniazko hitzen erabilera desegokiaz ari gara, alegia, “he cogido daño” edo zoriontzerako orduan “cumpleaños” bezalakoak botatzea.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan euskarakadak izan dituzte mintzagai duela gutxi, “Ai Ama” ETB-1eko saiotik harturikoak: “Para poner en marcha hay que sacar el botón rojo” edo “la ensalada lleva azenario” bezalako euskarakadak entzun ditugu.
Sare sozialetan begira aritu gara eta hara zer topatu, eta euskarakaden talde bat! Barre egin nahi izatera, euskarakada mordoa dituzue bertan irakurtzeko, baina guk horietako batzuk bildu ditugu.
Ainhoa Gil Ugartemendia: “Hoy iba a pintar el balcón, pero no era cosa“. (Ez nintzen gauza) edo “Me ha pasado una cosa célebre“. Xelebrekeria pasa zitzaiola esateko.
Asier Errazti: “tú luzatuaz el brazo y te txintxilikaz de la soka!!!”
Olatz Bilbao: “No le gusta el zuringo, le gusta el gorringo”.
Xabier Larrañaga Gisasola: “Conmigo tienes fiesta!” (“Nirekin jai duzu!)
Iñigo Perona: Taberna batean bi lagun bi kafesne eskatzen:
-hi! nola’ek kastellanoz “2 cafes con leche” eo “2 cafe con leches”
-Utziak nei, nik bazekit eta!
-Un cafe con leche por favor….. que sean dos! (Erraza irtenbidea)
-hi! nola’ek kastellanoz “2 cafes con leche” eo “2 cafe con leches”
-Utziak nei, nik bazekit eta!
-Un cafe con leche por favor….. que sean dos! (Erraza irtenbidea)
Samara Velte: Gaztelerako klasean: “Qué tienen en común…?” “Pues, en el komun tienes: la bañera, el lavabo, el bidet…”
Asier Urrutibeaskoa: “arraskame la espalda“.
Kerman Finlandiako laguna ere “artista” da euskarakadak botatzen. Larrialdietan izan da eta begira begira zertzuk esan dituen. Eneeeeeee! “Hacer el de las once” hamaiketakoa egin esateko!! Begira begira..
Iraskale askori ere entzun izan diegu lanak izaten dituztela gaztelaniazko diskurtsotik euskarakadak garbitzeko. “Hacer una ariketa”, “Toda esta culpa”, “andar con más pequeños“, “son las unas” bezalakoak maiz entzuten dituzte, baita artikuluekin loturiko nahasmenak ere: “la misma problema”, “ la pijama”…. zerrenda luzea da!
Eta zuk, euskaldun, esan al duzu sekula halakorik? Animatu eta partekatu zure “euskarakadak” gure blog honetan edo Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean. Neuk ere euskaradak sartzen ditut maiz, eta txikia nintzela pasatu zitzaidan pasarte batekin agurtuko naiz. Etxean nuen arrainari jana erostera joan eta dendariari… “Me das comida pal pescau”? Oraindik gogoan dut emakumearen aurpegia. Besterik ez, lagunok, izan zoriontsu, eta ez ahaztu! MAITATU EUSKARA!
2013/09/27
2013ko irailaren 26ko Batzordea
Gaurko batzordean 12 kasu aurkeztu dituzte langileek. Kasu guztien aurkezpena euskaraz egin dute, nahiz eta momentu batean kasu berezi baten gainean eztabaida sutsua piztu eta gaztelaniara jo duten. 12 txosten aurkeztu dituzte eta horietatik 7 euskaraz idatzita, %58. Lehengo astean aipatu genuen bezala, joan den ikasturtean %20rekin hasi eta %60ra heldu ginen ikasturte bukaeran; aurten %60tik %80ra heltzeko arronka daukagu. Bide gogorra izango da, baina denon artean lortuko dugu.
Hona hemen gaurko batzordean agertu zaizkigun kontu interesgarri batzuk:
AKATSAK
- Administrazio hizkeran gaztelaniazko "desde" euskaraz gaizki erabiltzen da askotan:
* Desde diputación se informa... = *Aldunditik esaten da...
* Desde el Servicio de Centros se nos plantea... = *Zentroen Zerbitzutik esan digute...
* Se realizarán acciones desde el ayuntamiento... = *Udaletxetik ekintzak egingo dira...
Euskaraz ez da egokia "desde" hori "nondik" egitura baten bidez egitea. Egokiagoak dira:
*Desde diputación se informa = Aldundiak esaten du...
*Desde el Servicio de Centros se nos plantea... = Zentroen Zerbitzuak esan digu...
*Se realizarán acciónes desde el ayuntamiento = Udaletxeak ekintzak egingo ditu...
HIZTEGIA
- Carencia = Gabezia (Garbitasun eta antolaketa gabeziak ditu)
- Condiciones de habitabilidad = Bizigarritasun egoera
- Desprotección = Babesgabetasun (situación de desprotección = babesgabetasun egoera)
- Enseres domésticos = Etxeko gauzak
- Fiskalía = Fiskaltza
- Hurto = Ebasketa (robo = lapurreta)
- Indespensable = beharrezko; ezinbesteko; nahitaezko
- Literalmente = Hitzez hitz (gizarte langileak hitzez hitz esan dit...)
- Mobiliario = Altzariak
- Pancreas = Pankrea (pankreako minbizia)
- Sustancias tóxicas = Substantzia toxikoak (substantzia toxikoak kontsumitzen ditu)
- Trastorno bipolar = Nahasmendu bipolar
- Trastorno de identidad = Nortasun nahasmendu (Nortasun nahasmendu mistoa)

2013/09/26
Gerundioaren erabilera okerrak
Gure artean oso zabalduta dagen arazo bati aurre egiteko, hona hemen www.erabili.com guneak ematen dizkigun azalpenak.
Erreferentziak:
(EIDER SANTISTEBAN eta GONTZAL FONTECILLA. ETBn 2011ko beka-aldian prestaturiko lana)
«Eginez» bezalako formak aditz-partizipioari («egin», «eman», «hartu»...) instrumentalaren marka («-z») erantsiz sortzen dira. Halako formek hiru erabilera nagusi dauzkate.
- Zerbait lortzeko bidea edo bitartekoa adieraztea.
- Kristala apurtuz atera dute gela barruan pilatu den gasa.
- Entzunaren entzunez, udako kantak buruan txertatuta geratzen zaizkigu betiko.
- Esaten denaren berri ematea.
- Josunek deitu du, bere laguntza eskainiz.
- Manifestazioa egin zuten sindikatuek, erreformak gelditzeko eskatuz.
- Denboran aldi berean gertatzen diren ekintzak lotzea.
- Agur esanez urrundu ziren.
- Atzerritik etorritako taldeek Bilboko kaleak zeharkatu dituzte, euren doinuak kantatuz eta dantzatuz.
Aspaldian erabilera oker bat zabaldu da: gertaera baten ondorioa adieraztea.
- Bart bonbak jaurti dituzte Tripolin, lau hildako eraginez.
Adibide horretan, lehen gertaera (bonbak Tripolin jaurtitzea) eragilea da, eta bigarrena (lau pertsona hiltzea), bestearen ondorioa. Horrelako kasuetan, okerra da ondorioari -zjartzea.
Erabilera oker hori konpontzeko modurik errazena ekintza biak lotzeko «eta» juntagailua erabiltzea da:
- Bart bonbak jaurti dituzte Tripolin, eta lau hildako eragin dituzte.
Hona hemen beste adibide batzuk:
- trakets: Karidadeko Bentak Euskal Herri osoa zeharkatu du agurreko biran, arrakasta handia lortuz.
- hobeto: Karidadeko Bentak Euskal Herri osoa zeharkatu du agurreko biran, eta arrakasta handia lortu du.
- trakets: Presa handiz irten nintzen etxetik, dena hankaz gora utziz.
- hobeto: Presa handiz irten nintzen etxetik, eta hankaz gora utzi nuen dena.
- trakets: Brend upela asko garestitu zen atzo, merkatuetan urduritasunaeraginez.
- hobeto: Brend upela asko garestitu zen atzo, eta merkatuetan urduritasuna eragin zuen.
Erreferentziak:
- EITB (2007): Euskarazko albistegietarako esku-liburua II. 102-104.
- GARZIA GARMENDIA, Juan (2005): Kalko okerrak. 84.
(EIDER SANTISTEBAN eta GONTZAL FONTECILLA. ETBn 2011ko beka-aldian prestaturiko lana)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)