Pasa dan barikuan, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan, jardunaldi tekniko ederrean hitza hartzeko gonbidapena emon eustien Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Ataleko kideek.
Lerrootan jardunaldiaren inguruan azpimarragarri diran aspektu batzuk gogora ekartzeaz gain, zilegi bekit atalaren lana goraipatzea, horretarako beta gitxiegitan hartzen dogu eta.
Ildo honetan, ataleko kideek euren eguneroko lan bikainaz gain, jardunaldia antolatzeko grina eta kemena izatea azpimarragarria da, eta Zuzendaria nazen neurrian harro egoteko arrazoia. Bestetik, atalak azken urteotan hartu dauzan konpromisoak azpimarratu nahi ditut, bai kalitatearekin daukan konpromisoa, bai euskararen erabilerarekin daukan konpromisoa. Biak ala biak, jardun onaren adierazle apartak dira.
Luzeegi jo orduko, jardunaldiko nire parte hartzea laburtzen dauan aurkezpenerako lotura hementxe daukazue. Adinekoen arloan itzelezko erronkak ditugu. Lurralde eta herri bezala, etorkizuneko eta gaur egungo gizarte kohesioan berebiziko garrantzia izango dabe arlo honetan emoten ditugun erantzunak. Ezin ditugu gure ortzmugatik kendu. Geldiro-geldiro errotzen doazen zerbitzuak sortu doguz. Etengabe, zoli, barriztatu beharko doguz erantzunak, hori baita Foru erakunde honen bokazioa eta erronka. Entzun eta entzun, pertsonen bizi-proiektuen garapen osoa sustatzeko.
Erronka handia da, baina helburuak gure ahalegina merezi dau. Horretan bidelari eta bidelagun izango nauzue.
Sergio Murillo Corzo
Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta eskaintzeko zuzendari nagusia
Martxoaren 14ko jardunaldia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Martxoaren 14ko jardunaldia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014/03/31
2014/03/05
MENDEKOTASUNAREKIKO ARRETA: IKUSPUNTU KOMUNITARIO OSOAGOA
EGUNA: Martxoaren 14a
TOKIA: Bizkaiko Medikuen Elkargoko areto nagusia, Lersundi 9.
PROGRAMA:
- 09:30 = Mendekotasunarekiko arretaren erronkak Bizkaian. Sergio Murillo Corzo (Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko zuzendari nagusia)
- 10:15 = BFAko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko 2013ko gogobetetze inkesten emaitzak. Marta Ozcariz (Lantik) eta Xabier Bilbao (hizkuntza arloa)
- 11:00 = Atsedenaldia. Kafea Bizkaiko Medikuen Elkargoko instalazioetan bertan.
- 11:30 = Mendekotasun egoeran dauden pertsonei eta zaintzaileei buruzko 2013ko ikerketaren emaitzak. BegoƱa Pablos (Bizkaiko Medikuen Elkargoa) eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea (Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua)
- 12:15 = Bilboko Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetako zerbitzu eta prestazioen jarraitutasuna eta osagarritasuna. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko gogobetetze inkesten emaitzak; Zainduz Programaren bidezko zaintzaileen ikerketa; Gizarte parte-hartzea eta aisialdi aktiboa; Adinekoentzako eguneko arreta eta urgentziazko bizitokien programaren ebaluazio-txostena 2013. Karmele de Guinea eta Natividad Fernandez (Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza)
- 13:00 = Mahai-ingurua
- 13:30 = Jardunaldiaren bukaera.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

