Berriro martxan... Aitortu beharra dago uda osteko lehen batzordea izateko oso pozgarria izan dela euskaraz egindako eginbideen ehunekoa. Gaur 10 kasu aurkeztu dira, 6 eginbide euskaraz idatzita eta 4 gaztelaniaz, ahozko aurkezpenak denak euskaraz egin dira. Beraz, joan den ikasturtea bukatu genuen bezala hasi dugu aurtengoa, %60 inguruan.
Hona hemen batzordean zein eginbideetan agertu zaizkigun gauzarik interesgarrienak:
AKATSAK
- %: Euskaraz % ikurra zenbakiaren aurrretik jarri behar da (%72) eta ez gaztelaniaz bezala (72%).
Horrez gain, mugagabean dekinatuko dugu: %72k ez du mendekotasunik
Zenbateko desgaitasuna adierazteko: %25eko desgaitasuna du eta %20ko desgaitasuna du erabiliko dugu.
HIZTEGIA
- Barreras arquitectónicas = Oztopo arkitektonikoak
- Estar encamado/encamada = Oheratuta egon
- Esquizofrenia paranoide = Eskizofrenia paranoide
- Nuera = Errain
- Lesiones cutaneas = Azaleko zauriak
- Pelvis = Pelbis (Rotura de pelvis = Pelbis haustura)
- Resolución = Ebazpena
- Situación de fragilidad = Egoera hauskor; adibidez: zaintzailea egoera hauskorrean dago.
- Soltero/soltera = Ezkongabe
- Yerno = Suhi
ehunekoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ehunekoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013/09/23
2013/06/03
2013ko maiatzaren 31ko Batzordea
Hona hemen gaurko batzordean azaldu zaizkigun zalantzak, hiztegia eta esamoldeak:
Akatsak:
- Zaindu = NORK-NOR
· *Ondo zaintzen diote = Ondo zaintzen dute.
· *Ondo zaintzen dio = Ondo zaintzen du.
- 33% = %33 (euskaraz % ikurra zenbakiaren aurrean jarri behar da)
· %33ko desgaitasuna
Hiztegia:
- Adaptarse = Moldatu; ohitu; egokitu (no se adapta a la nueva residencia = ez da egoitza berrira ohitzen; kostatuko zaio egoitza berrian ondo moldatzea…)
- Antecedentes = Aurrekariak
- Cadera = Aldaka (erori eta aldaka-haustura izan du) Bizk.: Mokor
- Conflictivo/a = gatazkatsua (harreman gatazkatsua dauka zaintzailearekin)
- Déficit en organización y orden doméstico = Antolaketa eta ordena falta etxean
- Doméstico = Etxeko (accidentes domésticos = etxeko istripuak)
- Enfermedad Infecciosa = Gaixotasun infekzioso
- Húmero = Besahezur (lurrera erori eta besahezurra hautsi zitzaion)
- Infección = Infekzio
- Ingreso involuntario en residencia = Borondatearen aurkako egoitzaratzea; ez-borondatezko egoitzaratzea
- Obesidad mórbida = Obesitate morbido
- Posponer = Atzeratu (bilera atzeratu egingo dugu)
- Sacro = Errain-hezur
- Trastorno bipolar = Nahasmendu bipolar
- Úlcera = Ultzera
- Úlcera sacra infecciosa = Errain-hezurreko ultzera infekziosoa
- Violencia intrafamiliar = Familia barruko indarkeria
- Vivienda de alquiler = Errentako etxe (Errentako etxe batean bizi da)
Esamoldeak:
- cúmulo de despropósitos = zentzugabekeria-mukurua
- es una persona difícil de abordar = Pertsona horrekin harremana izatea zaila da; pertsona horrengana gerturatzea zaila da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)