Eskertzekoa da kasu honetan Mikelek, baina beste edozein momentutan besteren batek egin dezakeen ekarpena.
Ale hori, hemen duzue osorik.
Epe luzeko zainketak eta migranteen garrantzia Europako bederatzi herrialdetan
Da Roit, B. eta
Weicht, B. Migrant care work and care, migration and employment regimes: A
fuzzy-set analysis. Journal of European Social Policy, 23. bol., 5. zb., 2013,
469-486 or. Erref.: 197024.
Migrazio-prozesuetan
partaide izandako langileek garrantzia handia izan dute azken urteotan Europako
epe luzeko zainketen premiei laguntzeko. Izan ere, langile horiek bete izan dituzte
zaintza informalerako langileen beherakadan gertaturiko lanpostuen hutsuneak.
Migrante horien enpleguaren inguruko esperientziak modu sakon batean aztertu
izan dira azken urteotan, eta fenomeno horren oinarriak izan dira arlo
pribatua, ordainsari apalak eta erregulazio eskasa. Alderdi horrek baino
garrantzia gutxiago izan dute zainketa formalen inguruko azterlanek, nahiz eta
nazioarteko egoitzetako zainketetan langile migrante ugarien jarduna nabarmena
izan.
Azterlan honetan esplorazio modu batean burutu
dute Europako bederatzi herrialdeen arteko kasuen azterketa konparatibo bat,
eta bertan nabarmentzen da zainketa, migrazioaren eta erregimen desberdinen
arteko garrantzia epe luzeko zainketa horietan. Azterlanak bi adierazle mota
osatu ditu langile migrante horien ereduak azaltzeko. Batetik, familiek eta 65
urte edo gehiago dituzten pertsonek modu zuzen batean kontrataturiko langileak
identifikatzen ditu lehenengo adierazleak. Bestetik, 65 urte edo gehiago
dituzten pertsonen zainketan egoitzetan lan egiten duten behargin migranteak
identifikatzen ditu bigarren adierazle batek. Oinarri dituzte iturri
desberdinetatik hartutako zenbait kalkulu, eta horien arabera, familiek
zuzenean kontrataturiko langile migranteen kopuru eta zainketen jardunean
izandako ehunekoen pisua.
Gutxienez,
zehaztu dute Italian 700.000 langile zainketen inguruko jardunean ari direla;
Espainian 150.000 eta 300.000 langile; eta Austria eta Alemanian 30.000 eta
40.000 pertsona inguru. Oro har, Alemania, Austria, Italia eta Espainian etxebizitzetan
lan egiten duten bitartean, Herbehereak, Suedia, Norvegia eta Erresuma Batuan,
langile migrante horiek lan egiten dute arlo formaleko zainketetan. Azken
batean, azterlanak erakusten duenez, familia oinarri duten ereduko
herrialdeetan etxebizitzetan jarduten dute langile migrante horiek; erregimen
liberaleko herrialdeetan arlo formalean jarduten dute; eta herrialde
sozialdemokratetan ez da langile migrante horien horrenbesteko garrantzirik
nabarmentzen zainketen arlo honetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina