Gaur 9 kasu aurkeztu dira batzordean: 6 euskaraz idatzita, 2 gaztelaniaz eta 1 elebitan. Horrek esan nahi du %72 euskaraz eta %28 gaztelaniaz egin direla. Ea abendua ondo bukatzen dugun urtea ederto bukatzeko!
Hiztegia
- Agitación = Asaldu, agitazio
- ELA = AEA Alboko Esklerosi Amiotrofiko
- Cónyuge = Ezkontide
- Denegar = Ukatu
- Fibromialgia = Fibromialgia
- Habitabilidad = Bizigarritasun
- Médula espinal = Bizkarrezur-muin (Lesión de la médula espinal = bizkarrezur-muineko lesioa)
- Nuera = Errain
- Preferente = Lehentasunezko (caso de carácter preferente = Lehentasunezko kasua)
- SMUS = GLUZ Gizarte-larrialdietarako udal zerbitzua
Kontuz!
- Prestatu = Aditz honek euskaraz ez du balio EMAN esateko, adibidez, prestar ayudar = laguntza eman. Aditz honek preparar esateko baino ez du balio euskaraz.
2014/12/16
2014/12/09
2014ko abenduaren 5eko Batzordea
Gaur 10 kasu aurkeztu dira. Ahoz guztiak euskaraz, betiko moduan, eta idatziz 6 euskaraz (%60) eta 4 gaztelaniaz (%40).
Hiztegia
- Bilateral = Aldebiko (sindrome cerebeloso bilateral = Aldebiko sindrome zerebeloso)
- Caso excepcional = Ezohiko kasu, ohiz kanpoko kasu
- Catarata = begi-lauso, katarata, gandu, zurieri
- Centro = Zentro (kontuz: ez zentru)
- Cirrosis = Zirrosi (cirrosis alcohólica = Alkohol-zirrosi)
- Colitis ulcerosa = Kolitis ultzeradun
- Ingreso inmediato en residencia = Berehalako egoitzaratzea
- Tareas domésticas = Etxeko beharrak
- Toma de decisiones = Erabakiak hartzeko gaitasuna
- Válvula = Balbula (válvula pilórica = piloro-balbula)
2014/12/03
2014ko azaroaren 27ko Batzordea
Gaurko Batzordean zazpi kasu azaldu dira. Horietatik bost ( %71) euskaraz izan dira eta beste biak (%19) gaztelaniaz. Aurreko Batzordearekin konparatuz, euskaraz idatzitako kasu kopuruak gora egin du. Hona hemen Batzordean agertu zaizkigun gauzarik nabarmenenak:
HIZTEGIA
HIZTEGIA
- MÉDICOS DE BIZKAIA = BIZKAIKO SENDAGILEEN ELKARTEA ( KONTUZ EZ ERABILI BBMM ERABILI BSE)
- FRACTURA VERTEBRAL = ORNO HAUSTURA
- SÍNDROME CONFUSIONAL AGUDO = KONFUSIO SINDROME AKUTUA
- INFARTO MEDULAR = BIZKARREZUR-MUINEKO INFARTUA
- ARTROSIS GENERAL = ARTROSI OROKORRA ( EZ ERABILI OROKOR ARTROSIA)
- PLAN INDIVIDUAL DE VIDA INDEPENDIENTE (PIVI) = BIZIMODU INDEPENDENTERAKO PLAN INDIBIDUALA(BIPI)
2014/12/02
Euskararen eguna
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Barriro euskara
taldetik lanpostuan ere euskaraz aritzera animatzen zaituztegu.
Aurten egun horretan "Euskaraz bizi nahi dut" leloa duen kamiseta janztera
gonbidatzen zaituztegu!
Kamiseta ez duenak hurrengo helbidean eska
dezake:
Gozatu euskara!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)