2013/02/18

2013ko otsailaren 14ko batzordea

Aste honetako batzordea ere oso jendetsua izan da, joan den astean bezala. Hala ere, joan den astean baino gehiago hitz egin dute gaztelaniaz. 11 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. 11 horietatik ahoz 9 aurkeztu dira euskaraz eta 2 gaztelaniaz. Kasu horien eginbide idatziak 8 gaztelaniaz idatziak izan dira eta 3 euskaraz, % 27. Leirek eta Elik idatzi diuzte eginbideak euskaraz eta benetan poztekoa da.

Hiztegia:

- Al objeto de = -t(z)eko (al objeto de solicitar información = informazioa eskatzeko)
- Apoyo = Laguntza (no tiene apoyo familiar = ez du familiaren laguntzarik)
- Bebedor = Edale (bebedor habitual = ohiko edale)
- Conflictivo/a = gatazkatsu (relación conflictiva = harreman gatazkatsua)
- Cónyuge = Ezkontide
- Desaconsejable = komenigarria ez izan (es desaconsejable que X sea el/la cuidador/a de Y = Ez da komenigarria X Y-ren zaintzailea izatea)
- Desconfiada/o = Mesfidati (es desconfiado/a con la medicación = medikazioarekin mesfidatia da)
- Emitir = Eman (emitir Orden Foral = Foru Agindua eman)
- Enfermedad progresiva = Gaixotasun progresibo
- Ex marido/mujer = senar/emazte ohi
- Falta de iniciativa = Inizizatiba falta
- Hermanastro/a = Anaiorde; arrebaorde; neborde; ahizpaorde
- Higiene = Higiene (problemas de higiene personal = higiene pertsonalerako arazoak)
- Limitación = Muga (padece limitaciones físicas = muga fisikoak ditu)
- Mantener relación = Harremanak izan
- PECEF = FBZPE (Familia Barruko Zanketetarako Prestazio Ekonomikoa)
- Policia Municipal =  Udaltzaingo
- Toma de decisiones = Erabakiak hartzeko gaitasun
- Violencia = Indarkeria
- Violencia doméstica = Etxeko indarkeria

2013/02/14

Ebazpen proposamena euskaraz

Kontrol Ataleko Zaloarekin zehapen espedientaren lanketa egiten jarraitzen dugu. Joan den asten jakinarazpenak euskaraz bidaltzen hasi zirela jakin genuen, albiste pozgarria benetan.
Atzo ebazpen proposamena landu genuen, eredu elebiduna sortu ostean hiztegia eta egitura bereziak atera genituen. Hona hemen landutakoa:

Ebazpen proposameneko hiztegia eta egitura interesgarriak:
Gaztelaniaz

-          Acuse de recibo

-          15 días hábiles

-          Periodo probatorio
-          Valor probatorio

-          Actuaciones

-          Constatar (los hechos constatados por funcionarios)


-          En defensa de (en defensa de los intereses)
-          Se considera probado

-          Desvirtuar

-          Potestad sancionadora

-          Órgano competente

-          La instructora del expediente es X
-          La instructora:

-          Adscrita a X

-          Régimen de recusación

-          Tipificar

-          Perjuicios

-          Negligencia

-          Intencionalidad

-          Reincidencia

-          Valorar / valoración

-          Circunstancia

-          Se considera
Euskaraz

-          Hartu-agiri

-          15 egun baliodun

-          Frogaldi
-          Froga-balio

-          Jarduketak

-          Sinestamendua eman (funtzionarioek egitateei emandako sinestamenduek)

-          Aldezteko (interesak aldezteko)

-          Frogatutzat jotzen da

-          Indargabetu

-          Zigortzeko ahalmena

-          Organo eskuduna

-          Espedientea izapidetzen du X-k
-          Izapidegilea:

-          X-i atxikiak

-          Ezespen-erregimen

-          Tipifikatu

-          Kalteak

-          Zabarkeria

-          Asmozkotasun

-          Berrerortze

-          Balioetsi / balioespen

-          Inguruabar

-          Jotzen da

2013/02/12

Azken albistea

ALDUNDIAK PRESTAZIOA ORDAINDUKO DIE MENDETASUN MODERATUA DUTEN PERTSONEI

Asteartea, 2013ko otsailaren 12a

Espainiako Gobernuak ezarritako blokeoa gorabehera, Aldundiak bere konpromisoari eutsiko dio; ahulenei ez die murrizketarik ezarriko, eta bete egingo ditu Mendetasunari buruzko Legean ezarritako konpromisoak.
Gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartu du mendetasun moderatua (lehengo I.2 gradua) duten pertsonak familia barruan zaintzeko prestazio ekonomikoa ematen jarraitzea. Gutxi gorabehera 700 pertsonak kobratu dute prestazioa Bizkaian, 2012. urtean, eta uste da 2013. urtean 700-1000 eskaera gehiago egongo direla.
Espainiako Gobernuak blokeatu egin du prestazio ekonomiko hori, defizit publikoari aurre egiteko neurri gisa. Neurri horrek, ordea, ekarriko du Bizkaiak aurrez ikusitakoa baino 3 milioi euro gehiago gastatzea Mendetasunari buruzko Legea betetzeko. Horiek horrela, Gizarte Ekintza Sailak 455 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du, Aldundiaren aurrekontuaren ia erdia. Adinekoei, prestazioei eta mendetasun zein desgaitasun arloko diru-laguntzei bideratutako partiden batura aurrekontu guztiaren % 70 da.
Kudeaketa ona
Mendetasunari buruzko Legea 2007. urtean indarrean jarri zenetik hona, Bizkaian guztira 45 milioi euro jaso dituzte mendetasuna duten pertsonek (gradu guztiak kontuan hartuta).
Bizkaiak bikain bat lortu du Espainiako Observatorio Estatal para la Dependencia behatokiak lege horren aplikazioaren inguruan orain dela bost urtetik hona sei hilean behin ematen duen irizpenean. Izan ere, puntuazioa handiena lortu du Espainiako Asociación Española de Directoras y Gerentes de Servicios Sociales elkarteak efizientzia neurtzeko aukeratutako parametro guztietan (besteak beste, kudeaketa, zerbitzu, itxaron-zerrenda, biztanleko gastu edo ikerketa).

2013/02/11

2013ko otsailaren 7ko batzordea

Gaurko batzordea erabat euskalduna izan da. Hasieratik bukatu arte dena izan da euskaraz eta langileek une bakar batez ere ez dute gaztelaniara jo. Horrez gain, esan beharra dago aspaldian egin den batzorderik jendetsuena izan dena; beraz, jende askok parte hartu behar izan du, esan beharreko guztiak euskaraz esanez. Gainera, ohikoak ez diren parte hartzaileak izan ditugu gaur, eta nabarmentzekoa izan da euskaraz azalpenak emateko egin duten esfortzua.
Idatzizkoan 10 eginbide aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Horietatik 4 izan dira euskaraz idatzitakoak, %40 beraz. Azpimarratzekoa da batzordea baino lehen Elenak, Sheilak, Teresak eta Mari Josek egin duten lana eginbideak euskaraz idatzi eta aurkezteko, lan bikaina egin dute eta.

Zalantzak eta zuzenketak:

Akatsak:

- *Guzti hori egitura erdarakada hutsa da. Euskaraz Hori guztia erabili behar dugu, lehenengo erakuslea eta bigarren guzti hitza (hori guztia kontuan izan behar dugu balorazioa egiteko). Horrez gain, ez ahaztu bi hitzak deklinatu behar ditugula: Horrekin guztiarekin ez nago ados; Horiek guztiek ez dute zerikusirik nik esandakoarekin...
- (-)ren erabilera errepikapenezko hitz elkartuetan (behin-behineko balorazioa Vs etxez etxeko zerbitzua). Labur azalduta, araua nahiko sinplea da: errepikapenezko hitz elkartuetan lehen hitza deklinatzen denean ez da (-)rik jarriko, adib.: etxez etxe, batik bat, behinik behin.... Bigarren hitza deklinatzen denean, ordea, (-) idatziko dugu, adib.: behin-behineko, bat-batean, zuzen-zuzenean...

Hiztegia:

- Convivencia ininterrumpida de 10 años = 10 urteko etengabeko elkarbizitza
- Criterio = Irizpide (Irizpideen datu basea sortu behar dugu)
- Degenerativo/a = Endekapenezko (demencia degenerativa = endekapenezko dementzia)
- Deshabituar = Mendekotasuna gainditu (deshabituación alcohólica = alkoholaren mendekotasuna gainditzea)
- Distocia = Distozia
- Incapacitar = Ezgaitu (medidas de incapacitación = ezgaitzeko neurriak)
- Medidas cautelares = Kautelazko neurriak
- Nº = Zk.
- Obesidad mórbida = Obesitate morbido
- Síndrome de Diógenes = Diogenes sindrome
- Suspender = Bertan behera utzi; kendu (suspender la prestación = prestazioa kendu)
- Trastorno orgánico de la personalidad = Nortasunaren nahasmendu organikoa

2013/02/07

Beste pausotxo bat!

Albiste pozgarria aldundian euskararentzat eta euskaldunontzat: Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua aste honetatik aurrera jakinarazpenak elebidun bidaltzen hasi da!


Benetan pozgarria da halako aurrerapausoen berri izatea. Onena da, gainera, ematen duela hasierako pauso hau bide polit baten hasiera baino ez dela, zerbitzu honetan euskararen alde lan egiteko gogo bizia dago eta. Hizkuntza normalizatzeko bidean, badakigu lan handia egin behar dela helburu txikiak lortzeko, hori dela eta, eskerrik asko egiten duzuen esfortzuagatik. Zalantzarik gabe laster albiste pozgarri gehiagoren berri izango dugu zerbitzu honek egindako lanari buruz.

Animo eta segi bide beretik!

2013/01/29

2013ko urtarrilaren 24ko batzordea

Gaurko batzordea luzea eta korapilatsua izan da; kasu asko eta konplexuak aurkeztu dira. Hori dela eta, zenbait momentutan gaztelaniara jo dute langileek kasua korapilatu denean. Idatziz bederatzi eginbide aurkeztu dira eta horietatik hiru euskaraz idatziak izan dira %33, beraz. Azpimarratzekoa da euskaraz idatzitako hiru eginbideak Leirerenak izan direla, nabarmentzeko moduko lana egiten ari baita.

Zalantzak eta zuzenketak

Hiztegia:

- Acoger = Abegi egin (Centro de acogida = abegi-zentroa // Familia de acogida = abegi-familia)
- Bilis = Behazun (cólico biliar = behazun-kolikoa)
- Cuidados al final de la vida = Bizitzaren bukaerako zainketak
- Desbordar = Gainezka egin (el cuidador está desbordado = zaintzailea gainezka dago)
- Fondo de pensiones = Pentsio-fondo; pentsio-funts
- IFAS = GUFE (Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea)
- Orden de alejameniento = Urruntzeko agindu
- Problema de comportamiento = Portaera arazo
- Reagrupación familiar = Familia berrelkartze

2013/01/28

Datozen egunetarako plan euskalduna Mari Cruzen eskutik

OTSAILA

2 / LARUNBATA, 9:00, bizikleta irteera bizikleta-taldekoek antolatuta
Ibilbidea erabakitzen ari dira bizikleta-taldeko posta zerrendan, parte hartu nahi baduzu bozketetan eman izena hemengo formularioan.

7 / OSTEGUNA, 19:00, dastaketa saioa Mikel Garaizabalek gidatuta Erandioko udaletxe azpiko erakusketa gela
Idiazabal gazta eta jatorri-deitura duten ardoak (Arabako Errioxakoa, eta Getariako, Bizkaiko eta Arabako txakolinak) dastatuko dira.. Berbotsek antolatuta: izena lehenbailehen eman behar da, plaza mugatuak: berbots@gmail.com / 630404171.

9 / LARUNBATA, 11:00-12:00, xaboi ekologikoen tailerraren lehen eguna (bigarrena 16an da), Uknatura elkarteko lagunen eskutik, Algortako Gauegun gaztelekuan (Urgull kalea z/g, 3. pisuan), doan, 7 urtetik aurrerakoentzat (gurasoekin batera), Sendik antolatuta.

13/ ASTEAZKENA, 17:30-18:30, galleta-tailerra, Ainhoa Rebollorekin, Bidebitarte txokoan (Sarrikobaso 1, lehengo barreren ondoan), doan, 2-3 urteko umeentzat (gurasoekin batera), Sendik antolatuta.

14 / OSTEGUNA, 19:00-20:30, irrintzi-ikastaroaren lehen eguna (bigarrena 21ean da), Amaia Garcia Uriondorekin, Algortako Aldai patronatuan (Itxasgane, Karitatea 1, behea),
doan, 10 urtetik gorakoentzat (umeak gurasoekin lagunduta), Sendik antolatuta.