2014/04/04

2014ko apirilaren 3ko Batzordea

Gaur, lehenengoz 2014an, txosten gehiago aurkeztu dira gaztelaniaz euskaraz baino. 7 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek, 4 gaztelaniaz eta 3 euskaraz. Ea salbuespena baino ez den eta datorren astetik aurrera berriro gure ohiko zenbakietara bueltatzen garen.

Akatsak

- ABP: abepe moduan irakurri eta deklinatu behar duzue, hau da: ABPa; ABPan, ABPak...
Puntuak: Erabili mugagabean, hau da: gradu II 51 punturekin (eta ez: *gradu II 51 puntuekin)
- -rengana Vs -renera: kontsultak, egoitzak, etxeak edo eraikin kutsua duen edozer adierazteko erabili -renera: medikuarenera, psikiatrarenera, notarioarenera, amarenera, amamarenera...

Hiztegia

- Apatía = Apatia
- Bronquitis = Bronkitis (bronkitis kronikoa)
- Cardiopatía isquémica = Kardiopatia iskemiko
- Compatible = Bateragarri (errekurtso bi horiek bateragarriak dira)
- Discurso incoherente = Koherentziarik gabeko diskurtso / berbaldi
- Distocia social = Distozia sozial
- Etnia gitana = Ijito etnia
- Gitano/gitana = Ijito
- Hepatopatía alcohólica = Hepatopatia alkoholiko
- Incompatible = Bateraezin (errekurtso bi horiek bateraezinak dira)
- URSS = EUSS Egoitza unitate soziosanitario
- VIH = GIB giza immunoeskasiaren birus


2014/04/03

Itzultzaile automatikoa

Eusko Jaurlaritzak itzultzaile automatikoa aurkeztu du. Aukera bi ematen ditu:

  1. 1500 karaktereko testuak ohiko modu batean itzultzeko aukera, hementxe duzuena.
  2. Webguneak osorik itzultzeko aukera, hementxe duzuena.

Gaztelaniatik euskarara, euskaratik gaztelaniara eta ingelesetik euskarara egiten ditu itzulpenak.

Horrez gain, azpimarratu behar da idatziz zein ahotsa erabiliz egin ditzakeela itzulpenak eta Smartphone eta tabletetan ere erabilgarri egongo dela.


2014/04/01

PERTSONENGAN OINARRITUTAKO ARRETA-EREDUA

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak Matia Fundazioarekin batera Pertsonengan oinarritutako arreta-ereduari buruzko koaderno praktikoak aurkeztu ditu.

Guztira 11 koaderno dira eta hementxe dituzue euskaraz ikusteko moduan. Irakurterrazak eta oso interesgarriak dira lanaren ikuspuntutik, jakina; baina, baita euskararen ikuspuntutik ere.

Webgune horretan, 11 koaderno praktikoez gain, Zerbitzuan aldizkaria, Gizartea Hobetuz bilduma, Gizarte-zerbitzuen giden bilduma eta Gizarteratuz buletina kontsulta ditzakezue.

Interesgarria izango delakoan.

2014/03/31

Erronken aurrean, grina eta kemena.

Pasa dan barikuan, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan, jardunaldi tekniko ederrean hitza hartzeko gonbidapena emon eustien Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Ataleko kideek.

Lerrootan jardunaldiaren inguruan azpimarragarri diran aspektu batzuk gogora ekartzeaz gain, zilegi bekit atalaren lana goraipatzea, horretarako beta gitxiegitan hartzen dogu eta.

Ildo honetan, ataleko kideek euren eguneroko lan bikainaz gain, jardunaldia antolatzeko grina eta kemena izatea azpimarragarria da, eta Zuzendaria nazen neurrian harro egoteko arrazoia. Bestetik, atalak azken urteotan hartu dauzan konpromisoak azpimarratu nahi ditut, bai kalitatearekin daukan konpromisoa, bai euskararen erabilerarekin daukan konpromisoa. Biak ala biak, jardun onaren adierazle apartak dira.

Luzeegi jo orduko, jardunaldiko nire parte hartzea laburtzen dauan aurkezpenerako lotura hementxe daukazue. Adinekoen arloan itzelezko erronkak ditugu. Lurralde eta herri bezala, etorkizuneko eta gaur egungo gizarte kohesioan berebiziko garrantzia izango dabe arlo honetan emoten ditugun erantzunak. Ezin ditugu gure ortzmugatik kendu. Geldiro-geldiro errotzen doazen zerbitzuak sortu doguz. Etengabe, zoli, barriztatu beharko doguz erantzunak, hori baita Foru erakunde honen bokazioa eta erronka. Entzun eta entzun, pertsonen bizi-proiektuen garapen osoa sustatzeko.

Erronka handia da, baina helburuak gure ahalegina merezi dau. Horretan bidelari eta bidelagun izango nauzue.


Sergio Murillo Corzo
Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta eskaintzeko zuzendari nagusia


2014ko martxoaren 28ko Batzordea

Gaurko batzordean 11 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Ahoz, aurkezpen guztiak izan dira euskaraz. 11 txosten horietatik 6 euskaraz idatzi dira, %55; eta 5 gaztelaniaz, % 45. Ehunekoetan behera egin dugun arren, ez dugu %50eko langatik behera egin; beraz, oraindik esan dezakegu aurtengo batzorde guztietan txosten gehiago aurkeztu direla euskaraz gaztelaniaz baino. Horrez gain, astez aste BIPI txostenak euskara hutsean egitea finkatzen ari gara, aste honetan 1.

Akatsak:

- 31an = 31n (gogoratu hamaikAk badaukala -a)
- Azken hiletan, azken astetan, azken hilabetetan, azken urtetan = Azken hileetan, azken asteetan, azken hilabeteetan, azke urteetan (gogoratu "azken" hitzak zehaztu egiten duela eta pluraleko marka erabili behar dela)
- Hiru astero = Hiru astean behin (gogoratu zenbakia + (hitza)-(e)ro ez dela zuzena eta beste hainbat egitura dugula egitura hori ordezkatzeko: hiru astean behin; hiru astez behin, hiru asterik behin...

Hiztegia:

- Acuñamientos vertebrales = Bizkarrezurreko ikadurak
- Agudizar = Larriagotu, okerragotu, gaizkiagotu, gaizkitu
- Apnea del sueño = Loaren apnea
- Arteritis temporal = Arteritis tenporal
- Colaborar = Lagundu (no colabora en las tareas de casa = ez du etxeko lanak egiten laguntzen)
- Demencia senil = Zahar-dementzia
- EPOC = BGBK, biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko
- Insuficiencia cardíaca congestiva = Bihotzeko gutxiegitasun kongestibo
- Insuficiencia renal = Giltzurrunetako gutxiegitasun
- Pensión de viudedad = Alargun-pentsio, alarguntza-pentsio
- Reagudizar = Larriagotu, okerragotu, gaizkiagotu, gaizkitu
- Síndrome depresivo = Depresio sindrome


2014/03/24

2014ko martxoaren 20ko Batzordea

Gaurko batzordean 6 kasu aurkeztu dira, beti bezala denak euskaraz. 6 kasu horien txostenetatik 5 euskaraz idatzita aurkeztu dira (%83) eta 1 gaztelaniaz (%17). Jarraitzen dugu ehunekoetan gora egiten asterik astera eta zenbakiak hobetzen. Horrez gain, azpimarratu beharra dago BIPI (bizimodu independenterako plan indibiduala) txosten guztiak, gaur 4, euskaraz soilik aurkeztu direla orain arte eta meritu handia aitortu behar zaie horretaz arduratzen diren langileei. Segi horrela!

BIPI txostenetan jartzeko: bizitza aktiborako ekintzak

* Ayuda para...  = Laguntza....

     - actividades culturales = ekintza kulturaletarako
     - actividades diarias dentro de casa = etxeko eguneko ekintzetarako
     - hacer gestiones = kudeaketak egiteko
     - hacer las compras = erosketak egiteko
     - hacer los recados = enkarguak egiteko
     - ir al banco = banketxera joateko
     - ir al médico = medikuarenera joateko
     - ir al polideportivo = kiroldegira joateko
     - ir de paseo / pasear  = paseatzera ateratzeko; paseatzeko; pasieran ibiltzeko; ostera bat egiteko
     - ir a la piscina = igerilekura joateko
     - salir a la calle = kalera irteteko
     - salir con los amigos / las amigas = lagunekin elkartzeko