2014/10/24

2014ko urriaren 23ko Batzordea

Gaurko batzordean 14 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. 14 horietatik 11 euskaraz idatzita (%78) eta 3 gaztelaniaz (%22). Beraz, joan den asteko zenbakiak hobetu ditugu. Joan den astean 12 kasu aurkeztu ziren, 6 euskaraz eta 6 gaztelaniaz (%50).

Hona hemen agertu zaizkigun gauzatxo interesgarrienak:

Hiztegia

- Andador = Taka-taka
- Aplastamiento vertebral = Orno-zapaltze (aplastamiento de L5 = L5aren zapaltzea)
- Bronquiectasia = Bronkiektasia
- Déficit visual = Ikusmen-eskasia
- Fragilidad = Hauskortasun (la fragilidad del cuidador = zaintzaileraen hauskortasuna)
- Malos hábitos = Ohitura txarrak
- Piso tutelado = Tutoretzapeko etxebizitza
- Problemas de ansiedad = Antsietate arazoak
- Quemadura = Erredura
- Trastorno generalizado del desarrollo = Garapenaren erabateko nahasmendu

2014/10/09

2014ko urriaren 9ko Batzordea

Pozgarria da berriro lanean hasi eta batzordeko ohiturak aldatu ez direla ikustea. Joan den ikasturtea txostenen %60 euskaraz egiten bukatu genuenez... aurtengo erronka txostenen %80 euskaraz egitea izango da.
Gaurko batzordean 8 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek, horietatik 6 euskaraz idatzita (%75) eta 2 gaztelaniaz (%25). Horrek esan nahi du udak ez digula kalte handirik egin eta aurtengo helburuak betetzeko bidean gaudela.

Animo guztioi eta segi euskaraz lan egiten!

Hiztegia

- Actividad = Ekintza (actividades básicas diarias = eguneroko oinarrizko ekintzak)
- ACV = GHI garun hodietako istripua
- Andador = taka-taka
- Marcapasos = pausu-markagailu
- Prescripción = Agindu (medikuaren aginduz, psikiatraren aginduz...)
- Reagrupación = berrelkartze
- Temblor = Dardara

2014/06/23

Ikasturtearen amaiera

Post honen bidez bukaera emango diogu 2013-2014 ikasturteari. Urtean zehar lan gogorra egin duzue guztiok eta lorpen politak ikusi ahal izan ditugu.

Datorren ikasturtean lan gehiago eta gogorrago egingo dugu euskara lan eta zerbitzu hizkuntza izan dadin Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atalean eta baita Bizkaiko Foru Aldundi osoan ere.

Uda ederra izan, segi euskaraz lan egiten eta irailean ikusiko dugu berriro elkar.





2014/06/17

2014ko ekaineran 12ko Batzordea

Gaurko batzordea historikoa izan da. 13 txosten aurkeztu dira eta 12 euskaraz idatzita aurkeztu dira (%92). Ikasturtea bukatzeko marka ikaragarria, benetan! Orain arte euskaraz %83 idaztea izan da gure markarik onena. Pozik egoteko moduko astea da hau. Gainera, azken asteetako dinamikari jarraipena ematen ari gara.

Hiztegia

- Absentismo = Absentismo (eskolako abesentismoa, laneko absentismoa)
- Anemia = Anemia
- Convenio regulador = Hitzarmen arauemaile
- Derivar = Bideratu, bidali, igorri, pasatu (este caso lo derivaremos a Infancia = kasu hau Umeen Zerbitzura bideratuko dugu)
- Educador / educadora = Hezitzaile
- Servicio de Infancia = Umeen Zerbitzua

2014/06/11

Estatistika datuak: orain arteko lorpenik handiena


Batzorderako euskaraz egindako txosten eta eginbideak


2013ko urtarrila-ekaina


2013ko iraila-abendua

2014ko urtarrila-ekaina

Batez besteko orokorra


%34,8


%48,4

%63,1

Batez bestekoa astez aste (gorriz balio baxuenak Vs berdez balio altuenak)


1-      %50
2-      %27
3-      %66
4-      %40
5-      %45,5
6-      %37
7-      %0
8-      %7
9-      %20
10-   %30
11-   %61


1-      %60
2-      %58
3-      %75
4-      %75
5-      %60
6-      %50
7-      %30
8-      %28
9-      %20
10-   %28

1-      %66
2-      %53
3-      %66
4-      %83
5-      %60
6-      %40
7-      %83
8-      %55
9-      %57
10-   %72
11-   %50
12-   %66
13-   %70

2014/06/06

2014ko ekainaren 5eko Batzordea

Guarko batzordea, azken asteetan bezala, oso pozgarria izan da euskararen erabileraren aldetik. 11 kasu aurkeztu dituzte medikuek eta gizarte langileek eta ahoz kasu guztiak aurkeztu dira euskaraz bat izan ezik, egoeraren zailtasuna dela eta. Idatziz, 7 txosten euskaraz idatzi dira eta 3 gaztelaniaz. Beraz, azken aste hauetako zenbakietan jarraitzen dugu.

Hiztegia

- Convencer = Konbentzitu (NOR-NORK: alabak ama konbentzitu du; ez *alabak amari konbentzitu dio)
- Costear = Ordaindu
- ELA = Alboko esklerosi amiotrofiko, AEA.
- Encefalopatía = Entzefalopatia
- Ex = Ohi (emazte ohia, senar ohia, zuzendari ohia...)
- Habitabilidad = Bizigarritasun 
- Periódicamente = Aldian-aldian, aldizka...
- Vértigo = Bertigo

2014/05/29

2014ko maiatzaren 29ko Batzordea

Gaurko batzordean emaitza oso onak lortu ditugu. Ahoz beti bezala dena euskaraz. Idatziz 6 txosten aurkeztu dira: 4 euskaraz eta 2 gaztelaniaz. Azken asteetan oso zenbaki onak lortu ditugu. Gainera, txostenak gaztelaniaz idatzi dituen gizarte langileak zin egi du datorren asteko txostena euskaraz egingo dituela.

Hiztegia

- Capsulitis adhesiva = Kapsulitis itsaskor
- Glaucoma = Glaukoma
- Interno/interna (trabajador) = Barneko langile
- Intervención = Esku-hartze 
- Olécranon = Olekranon (fractura de olécranon = olekranon-haustura)
- Pelvis = Pelbis (Fractura de pelvis = pelbis-haustura)
- Plexo = Plexu
- Plexo braquial = Plexu brakial
- Plexo solar = Plexu solar
- Polipatológico/a = Patologia anitzeko
- Transfusión = Transfusio (transfusión de sangre = odol-tranfusio)
- Trastero = Trasteleku