2015/01/22

2015eko urtarrilaren 22ko Batzordea.

Gaurko batzordean, aspaldiko partez, langile askok hartu dute parte, 11 langilek. Gaur 11 kasu aurkeztu dira, ahozkoan denak euskaraz eta idatziz 6 euskaraz (%54) eta 5 gaztelaniaz (%46). Hauek dira gaurko batzordean agertu zaizkigun gauza interesgarrienak:

Akatsak / Hiztegia:

- Asistente personal = Laguntzaile pertsonal
- Cada siete meses = zazpi hilean behin... * EZ zazpi hilabetero
- Deambular = Noraezean ibili; noragabe ibili
- Hay que mirar por los hijos/hijas = seme-alabak zaindu behar dira / babestu behar dira *EZ seme-alabengatik begiratu behar da
- No se mantiene de pie = Ez da zutik egoteko gai *EZ ez da zutik mantentzen
- Redes sociales = Sare sozialak

2015/01/20

Euskarazko Irakurle Taldea 2015

Datak: urtarrilaren 29tik ekainaren 18ra, hamabostean behin ostegunetan, 18:00-20:00

Dinamizatzailea: Txani Rodríguez

Lekua: Foru Liburutegiko 5. solairuan

Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: euskara

Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela aurkeztu behar da.



2015/01/09

2015eko urtarrilaren 8ko Batzordea

Opor osteko lehen batzordea izan da gaurkoa eta baita urteko lehen batzordea ere. 7 kasu aurkeztu diztuzte gaur: 5 euskarazko txostenarekin (%71) eta 2 gaztelaniazkoarekin (%29).

Hiztegia: OHEA

- Almohada = Burko; bururdi; burukita
- Cabecero = Oheburuko
- Cama = Ohe
- Cama articulada = Ohe artikulatu
- Cojín = Kuxin
- Colchón = Lastaira
- Cubrecama = Ohazal; ohe-estalki
- Edredón = Edredoi
- Empapador = (Ohial) xurgatzaile
- Manta = Manta; burusi; tapaki
- Manta eléctrica = Manta elektriko
- Mesilla (de noche) =  Gau-mahai; ohe-mahai; mesanotxe
- Pañal = Pixoihal
- Reclinable = Etzangarri
- Sábana = Izara; maindire
- Sábana bajera = Azpiko izara
- Sobrecama = Ohazal; ohe-estalki; ohe gaineko
- Somier = Somier

2014/12/16

2014ko abenduaren 11ko Batzordea

Gaur 9 kasu aurkeztu dira batzordean: 6 euskaraz idatzita, 2 gaztelaniaz eta 1 elebitan. Horrek esan nahi du %72 euskaraz eta %28 gaztelaniaz egin direla. Ea abendua ondo bukatzen dugun urtea ederto bukatzeko!

Hiztegia

- Agitación = Asaldu, agitazio
- ELA = AEA Alboko Esklerosi Amiotrofiko
- Cónyuge = Ezkontide
- Denegar = Ukatu
- Fibromialgia = Fibromialgia
- Habitabilidad = Bizigarritasun
- Médula espinal = Bizkarrezur-muin (Lesión de la médula espinal = bizkarrezur-muineko lesioa)
- Nuera = Errain
- Preferente =  Lehentasunezko (caso de carácter preferente = Lehentasunezko kasua)
- SMUS = GLUZ Gizarte-larrialdietarako udal zerbitzua

Kontuz!

- Prestatu = Aditz honek euskaraz ez du balio EMAN esateko, adibidez, prestar ayudar = laguntza eman. Aditz honek preparar esateko baino ez du balio euskaraz.

2014/12/09

2014ko abenduaren 5eko Batzordea

Gaur 10 kasu aurkeztu dira. Ahoz guztiak euskaraz, betiko moduan, eta idatziz 6 euskaraz (%60) eta 4 gaztelaniaz (%40). 

Hiztegia

- Bilateral = Aldebiko (sindrome cerebeloso bilateral = Aldebiko sindrome zerebeloso)
- Caso excepcional = Ezohiko kasu, ohiz kanpoko kasu
- Catarata = begi-lauso, katarata, gandu, zurieri
- Centro = Zentro (kontuz: ez zentru)
- Cirrosis = Zirrosi (cirrosis alcohólica = Alkohol-zirrosi
- Colitis ulcerosa = Kolitis ultzeradun
- Ingreso inmediato en residencia = Berehalako egoitzaratzea
- Tareas domésticas = Etxeko beharrak 
- Toma de decisiones = Erabakiak hartzeko gaitasuna
- Válvula = Balbula (válvula pilórica = piloro-balbula)


2014/12/03

2014ko azaroaren 27ko Batzordea

Gaurko Batzordean zazpi kasu azaldu dira. Horietatik bost ( %71) euskaraz izan dira eta beste biak (%19) gaztelaniaz. Aurreko Batzordearekin konparatuz, euskaraz idatzitako kasu kopuruak gora egin du. Hona hemen Batzordean agertu zaizkigun gauzarik nabarmenenak:


HIZTEGIA


  • MÉDICOS DE BIZKAIA = BIZKAIKO SENDAGILEEN ELKARTEA ( KONTUZ EZ ERABILI BBMM ERABILI BSE)
  • FRACTURA VERTEBRAL = ORNO HAUSTURA
  • SÍNDROME CONFUSIONAL AGUDO = KONFUSIO SINDROME AKUTUA
  • INFARTO MEDULAR = BIZKARREZUR-MUINEKO INFARTUA
  • ARTROSIS GENERAL = ARTROSI OROKORRA ( EZ ERABILI OROKOR ARTROSIA)
  • PLAN INDIVIDUAL DE VIDA INDEPENDIENTE (PIVI) = BIZIMODU INDEPENDENTERAKO PLAN INDIBIDUALA(BIPI)
JARRAITU HORRELA!!!!!!!! SEGI LANEAN !!!!!

2014/12/02

Euskararen eguna



Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Barriro euskara taldetik lanpostuan ere euskaraz aritzera animatzen zaituztegu.

Aurten egun horretan "Euskaraz bizi nahi dut" leloa duen kamiseta janztera gonbidatzen zaituztegu!
Kamiseta ez duenak hurrengo helbidean eska dezake:


Gozatu euskara!!!