2015/05/18

Tribuaren Berbak


Euskaldunok zergatik ez dugu beste euskaldunekin euskaraz egiten?



Motibazioek helburu jakin bat lortzeko bidean jartzen gaituzte. Helburu jakin hori euskara egitea denean zer gertatzen den aztertu du, aste honetan, ‘Tribuaren Berbak’ saioak.
Lehenik, eta behin euskara egin ahal izateko baldintza batzuk bete behar dira: norberak euskaraz jakitea, mintzakideak euskaraz badakiela jakitea, eta garrantzitsuena, euskaraz egin nahi izatea. Ordea, asko gara euskaraz hitz egiten dakigunak, baina dakigun guztiok ez dugu beti eta dakiten guztiekin erabiltzen. Zergatik kostatzen zaigu hainbeste nahi izatetik hitz egitera jauzi egitea? Zergatik egiten dugu erdaraz euskaraz egin dezakegunean? 


Juanjo Allur, Siadeco taldeko ikertzailea
Juanjo Allur, Siadeco taldeko ikertzailea

Juanjo Allur, Siadeco taldeko ikertzaileak, jendeak kalean euskaraz ez egiteko arrazoiak sailkatzen lagunduko dio Kike Amonarrizi. Bi  multzo nagusi bereizi ditu: Alde batetik, norberarekin lotutako arrazoiak egongo lirateke ( euskaraz ideiak adierazteko zailtasuna, gaztelaniaz aritzeko erosotasuna, gai batzuetaz hitz egiteko euskarak suposatzen duen esfortzua, borondate falta, euskara ama hizkuntza ez izatea, pertsona jakin batzuekin hizkuntza jakin bat erabiltzeko ohitura…) ; eta bestetik, arrazoi sozialak, hau da, inguruarekin edo gizartearekin lotutakoak.  Sailkapen honen arabera, euskara ez erabiltzeko ematen diren arrazoi gehienak lehen multzoan egongo lirateke, eta beraz, euskara erabiltzea norberaren esku asko dagoela esan du Juango Allurrek.

Fermin Etxegoien kazetaria
Fermin Etxegoien kazetaria

Hau dela eta, arrazoi guzti hauei konponbideak bilatzea izango litzateke erronka nagusiena. Eta horretarako, euskara hiztunen artean erakargarri egiteko metodoak bultzatu behar dira. Ilusioa ezinbesteko elementua da, Fermin Etxegoien kazetariaren arabera. Baina, batez ere, euskara erakargarria izateko estetikoki funtzionala izan behar duela uste du. Euskara erraztea eta sinplifikatzea proposatzen du, jendeak euskara ondo barneratu eta erabili dezan.

Estitxu Garai komunikazio eta marketing aditua
Estitxu Garai komunikazio eta marketing aditua

Bestalde, euskara bultzatzeko hainbat kanpaina egin dira. Estitxu Garai, komunikazio eta marketing adituaren arabera, euskara sustatzeko kanpaina hauek beharrezkoak dira baina eraginkorrak  izateko, lehenik eta behin, jendeak euskaraz hitz egiteko motibazioak zeintzuk diren ikertu behar dira. Behin motibazioak identifikatuta, euskara sustatzeko kanpainak diseinatu behar dira.

Aurkene Redondo, coach-a
Aurkene Redondo, coach-a

Aurrekoari lotuta, jendeak euskaraz hitz egiteko motibazio metodoak ere oso garrantzitsuak dira. Aurkene Redondo coachak jendea nola motibatu azaldu digu. Horretarako, ‘galdera boteretsuen metodologia’ erabiltzen du: Nahi duguna ondo definitzea eta identifikatzea, nahi dugun hori gure esku dagoen edo ez definitzea, helburua lortzeko pausuak zehaztea, baliabideak bilatzea, epe bat finkatzea, zer edo zer alboratu behar dugun jakitea eta, azkenik, nahi dugun helburua gure buruan irudikatzea energia horretan jartzeko.

Yuli Vargas kubatarra eta euskaldunberria
Yuli Vargas kubatarra eta euskaldunberria

Azkenik, orain arte ikusi ditugun ‘Tribuaren Berbak’ saioko atal ezberdinetan beraien burua motibatu eta euskaraz gozatzeko helburua lortu duen euskaldun berri asko ezagutu ditugu.
Beraz, aste honetako saioak erakutsi digu euskaraz egin nahi duenak euskaraz egin dezakeela.

2015/05/12

Interesgarria izango delakoan

Gurea ez den arren, uste dut interesgarria dela Umeen Zerbitzuko ebaluazio txostenetan landutako hiztegiari tartetxo bat eskaintzea:


- Agente derivante = Agente deribatzaile
- Agua corriente = Edateko ura
- Antecedentes = Aurrekariak
- Centro de salud mental = Osasun Mentaleko Zentro
- Condiciones de habitabilidad = Bizigarritasun baldintzak
- Corresponsabilidad = Erantzunkidetasun
- Electricidad = Elektrizitate (argindar)
- Familia extensa = Familia zabal
- Familia nuclear = Familia nuklear
- Familiares convivientes = Ekarrekin bizi diren familiakoak
- Fuente de derivación = Deribazio iturri
- Grado de cronicidad del problema = Arazoaren kronikotasun maila
- Habilidad para la resolución de conflictos = Gatazkak ebazteko trebetasun
- Hacinamiento = Pilaketa
- Higiene = Higiene
- Historia familiar = Familia historia
- Incapacitado laboral = Lanerako ezindu
- Incierto = Zalantzazko
- Institucionalización = Instituzionalizazio
- Nº de colegiado/colegiada = Elkargokide zk.
- Negativo = Negatibo
- Nivel de desprotección = Babesgabezia maila
- Personas allegadas = Hurbileko pertsonak
- Plan de caso = Kasu plan
- Plan de contingencia = Kontingentzia plan
- Plan de trabajo = Lan-plan
- Porcentaje de asistencia = Eskolaratze ehuneko
- Posibles disfuncionalidades = Balizko disfuntzionaltasunak
- Positivo = Positibo
- Preservación familiar = Familia babeste
- Pronóstico = Pronostiko
- Punto de encuentro = Elkargune
- Relación de parentesco = Ahaidetasun-harreman
- Relaciones conflictivas = Harreman gatazkatsuak
- Rendimiento académico = Errendimendu akademiko
- Reunificación familiar = Familia berriz elkartzea
- Seguimiento pediátrico = Jarraipen pediatriko
- Separación permanente = Behin betiko banantzea
- Separación temporal = Aldi baterako banantzea
- Servicio residencial especializado = Egoitza-zerbitzu espezializatu
- Situación laboral = Lan egoera
- Solicitud de guarda = Zaintza-eskaera
- Tratamiento farmacológico = Tratamendu farmakologiko
- Uso del tiempo libre = Aisialdiaren erabilera
- Visitas domiciliarias = Etxez etxeko bisitak

2015/05/08

Heldu da eguna: 2015eko maiatzaren 7ko batzordea

Mendetasuna duten pertsonak ebaluatzeko hamaika batzorde pasatu dira urte hauetan ataleko euskara planean batzorde teknikoaren euskarazko lanketa egiten hasi ginenetik. Denbora honetan denetarik izan dugu euskarazko eta gaztelaniazko txosten kopuruan, baina beti goranzko joera nabaria izan du euskaraz idatzitako txosten kopuruak.

Orain arte, emaitza eta ehuneko onak lortu ditugun arren, batzorde guztietan aurkeztu dira gaztelanizako txostenak, euskarazkoak baino gutxiago, baina komisio guztietan agertu da gaztelaniaz idatzitako txostenen bat edo beste.

2015eko maiatzaren 7ra arte itxaron behar izan dugu erabateko batzorde euskaldun bat ikusteko. Gaur 8 kasu aurkeztu dira eta txosten guztiak (%100) euskaraz idatzita!!! Orain arte izan dugun emaitzarik onena.

Benetan pozteko albistea eta lorpena da hau; hainbat lan eta esfortzu egin ostean, merezitako saria lortu baituzue langile guztiok.

Zorionak eta eskerrik asko euskararen alde egiten duzuen lanagatik!!!

2015/04/28

2015eko apirilaren 16ko eta 23ko Batzordeak

Apirilaren 16ko batzordean 7 kasu aurkeztu ziren: 6 txosten euskaraz idatzita (%86) eta bakarra gaztelaniaz (%14). Esan beharrik ez dago ahozko azalpenak euskaraz egin zirela.

Joan den astean, apirilaren 23an, 17 kasu aurkeztu zituzten batzordean medikuek eta gizarte langileek. Kasu guztien ahozko aurkezpena euskaraz egin zen. Idatzian, ordea, 8 txosten (%47) euskaraz idatzita aurkeztu ziren eta 9 gaztelaniaz (%53).

Hona hemen batzorde horietan agertu zaizkigun zalantzak eta zailtasunak:

Hiztegia

- ACV accidente cerebrovascular = GHI garuneko hodietako istripu
- Carcinoma = Kartzinoma
- Catarata = Begi-lauso // Katarata
- Delgadez extrema = Muturreko argaltasun
- Desahucio = Maizter-botatze
- Desprotección = Babesgabetasun (riesgo de desprotección = Babesgabetasun arrisku)
- Expropiación = Desjabetzapen
- Expropiar = Desjabetu
- Incontinencia = Inkontinentzia (gernu-inkontinentzia // eginkari-inkontinentzia)
- Pensión no contributiva = Kotizazio gabeko pentsio
- Osteoporosis = Osteoporosi
- Plaza concertada = Itundutako plaza
- RGI renta de garantía de ingresos = DSBE diru-sarrerak bermatzeko errenta
- Sonda nasogástrica = Zunda nasogastriko
- Tendencia = Joera (etzanda egoteko joera)

2015/04/27

Errenta aitorpenak euskahaldunak behar ditu!!!

Aldundiko langileok KORRIKAren kilometroa erosteko egindako ahalegina izugarria izan da eta beste behin ere lortu egin dugu! Jarrai dezagun euskararen alde lan egiten!!

Errenta aitorpena aurkezteko garaia heltzear da, 2013an euskaraz aurkeztutako errentak %2,17 izan ziren, %2,17 euskaldun. Bada, askoz ere gehiago garela erakutsi egin dugu, beraz, lagundu gaitzazue ERRENTA EUSKAHALDUNTZEN!!

Euskaraz bizi nahi dugulako, egin dezagun 2014ko errenta euskaraz!

2015/04/21

Literatura topaketak: Danele Sarriugarte

Data: Apirilaren 23a
Ordutegia: 19:00
Tokia: Foru Liburutegia, 5. solairua, Hitzaldi Aretoa
Idazlea: Danele Sarriugarte
Hizkuntza: Euskara

Doako sarrera, edukiera osatu arte (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, sarreran NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da).

2015/03/18

19. Korrika: EUSKAHALDUNDIA!

Hamaika egunez, Euskal Herriko bazter guztiak zeharkatuko ditu Korrikak martxoaren 19tik 29ra. Euskararen aldeko lasterketak Urepelen emango ditu lehendabiziko urratsak eta martxoaren 29an iritsiko da helmugara.

Oraingoan, Bilbon jasoko du merezitako gorazarrea. Arangoiti auzotik sartu, eta bost orduko bidea eginda, Arriagan bukatuko da, 12:30ean.

Bizkaiko Foru Aldundiak ere euskararen erabilera sustatzen du, eta horren adierazgarririk nabarmenenak dira EraMiak bultzatzeko egitasmoa, langileen esfortzua euskara lan eta zerbitzu hizkuntza moduan erabiltzeko, eta Korrika izan den bakoitzean Aldundiko langileok kilometroa erostea.


Gizarte Ekintza Sailean, GUFEn eta Nekazaritza Sailean grabatutako bideoa da langileek egiten duten ahaleginaren seinale (Atarilekun dago). Euskara Zuzendaritzak aitortu egin nahi die euskara lanean erabiltzeko eta zerbitzua euskaraz emateko egiten duten ahalegina.