2015/12/11

2015-12-11ko batzordea

Egun on, danoi:

Gaurko batzordean txosten guztiak, ahoz, euskaraz azaldu badira ere, idatziz, ez da hori gertatu: esan ahal da erdiak euskaraz idatzita egon direla, eta beste erdiak, berriz, gaztelaniaz.

Lehenengo eta behin,  zoriondu behar zaituztet, ondo aritu zaretelako euskarazko azalpenak ematen. Hala ere, eta aurreko sarrera batean aipatu nuen bezala, nahiko zail egiten da gaztelaniaz idatzitako txosten bat euskaraz azaltzea.

Hori konpontzeko, aukera batzuk daude: orain arte batzuek bidaltzen dizkidazue gainbegiratzeko eta zuzentzeko, hori litzateke bat, eta segi horrela; baina beste aukera bat ere eskaini nahi dizuet: ondo baderitzozue, txostena egin behar duzuenean, deitu ahal didazue, eta ni zuen lekura joango nintzateke; horrela, bion artean egingo genuke euskaraz. Ez da ostiral beltza, baina uste dut eskaintza ona dela.

Bestalde, hauexek dira gaur sortu diren zalantzak


  • factores de riesgo: arrisku faktoreak
  • convivenciako arazoak: elkarbizitza(ko) arazoak
  • aislamiento grave: bakartze larria 
  • imposición a plazo: eperako ezarpena
  • mejorar: hobera egin (du)
  • empeorar: txarrera/okerrera egin (du)
  • decremento de capital:  kapitalaren gutxitzea (justifikatu gabeko kapital-gutxitzea)

2015/12/03

Euskararen eguna dela eta

Badakit lanean ezin direla youtube eta beste leku batzuetako bideoak ikusi; baina interesgarriak iruditu zaizkit eta hemen dituzue batzuk, etxeko ordenagailutik ikusteko.

Ondarruko euskaldun berriak

Badugu pazientziarik euskaldunberriekin?

Euskaldun berriaren kalea. Poziktibity

Horretaz aparte, urtero bezala, jai-zubi luze honetan, hemendik geratuz gero, ez ahaztu Durangoko Azoka dagoela. Aurten, Iurretan eta Abadiñon aparkatzeko aukera dago, eta lanzadera jarriko dute dohainik azokara joateko. Bide batez, joaten zaretenok, aprobetxatu Durangoko alde zaharra ikusteko, oso interesgarria da eta. (ez bakarrik poteoagatik)

2015/12/02

Euskararen eguna

Egun on, guztioi:

Bihar izango da Euskararen Nazioarteko Eguna. Ospatzeko baino, uste dut hausnartzeko eguna izan behar dela, beste "ospakizun" batzuekin gertatzen den moduan (Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, kasu).

Egun horren harira, kartel batzuk daude jarrita atalean "Euskarak, aurten, 366 izango ditu, hau suertea!" leloarekin. Kondena bat baino, suertea da egun bat gehiago izatea hainbat gauzatarako, eta horien barruan euskaraz hitz egin, idatzi, entzun, gozatzeko suertea daukagu.

Bukatzeko, bakarrik esan nahi dut, ez dadila biharko eguna Gabon zaharreko asmo onak bezalakoa; hobe da Gabon zaharrean erretzea, eta urte osoan zehar ez erretzea, ezta?

2015/12/01

2015-12-01eko batzorde teknikoa

Egun on, danoi:

Gaurko batzordean hainbat kasu egon dira, eta horren ondorioz, hainbat termino sortu dira zalantzagarriak; jarriko ditudan batzuk astean zehar aztertutako txostenetan agertutakoak dira, eta besteak, gaur bertan jasotakoak:


  • Síndrome de inmovilización crónica: Immobilizazio kronikoaren sindromea
  • Rigidez: zurruntasuna
  • Soporte social: gizarte euskarria
  • Alzheimer de inicio tardío: Hasiera berantiarreko alzheimerra
  • tutelada: tutoretzapean
  • Habitabilidad: bizigarritasuna
  • Obesidad morbida: obesitate larria/morbidoa
  • Cirrosis hepática: gibeleko zirrosia
  • VIH: GIB
  • Disfasia de tipo mixto: tipo mistoko disfasia
  • Labilidad emocional: labilitate emozionala
Bestalde, gogorarazi nahi dizuet blogak baduela bilatzailea. Pantailaren goiko aldean, ezkerraldean, hutsunea duzue, agian agertutako terminoak eta laburdurak bilatzeko. Honekin ez dut esan nahi niri ez galdetzeko, pena litzateke niretzat, izan ere, asko ikasten ari naiz zuekin. 





2015/11/27

Hizkuntzen prestigioa

Askotan entzun dugu, eta egin ere komentario hau: "jo, euskaldunek diru kontuez hitz egiteko beti jotzen dute gaztelaniara". Errealitate horren atzean hainbat gauza izkuta daitezke: entzuleak, euskaldun berria bada, ulertuko dio ondo zer esan nahi duen hain garrantzitsua den diruaz ari denean? Beldurra librea da, eta ulergarria litzateke kasu horretan. Baina beste kasu honetan ulergaitzago egiten zaigu: biak, euskaldunak izanik, gaztelaniaz ariten dira diruaren gainean.

Bigarren kasu horretan, berriz,  pentsatu ahal da horren atzean prestigio eza dagoela, dena delakoagatik: eskolan gaztelaniaz ikasi zutelako, ziurtasun handiagoa sentitzen dutelako entzuleak ondo ulertuko ote dien, edo...hainbat izan daitezke euren hizkuntzarekiko prestigio eza horren atzean dauden arrazoiak, eta ez da sarrera honen helburua psikolinguistikaz aritzea.

Hizkuntza batek prestigiatzen dugu, gure bizitzaren esparru guztietan erabiltzen dugunean, hau da, euskara ez litzateke izan beharko umeekin eta txakurrekin komunikatzeko tresna, baizik eta era natural eta normalizatuan, inolako kutsu politikorik gabe denon artean eta esparru guztietan komunikatzeko tresna.

Hala eta guztiz ere, eta bukatzeko, ez da blog honen helburua bertan gaudenon bizitzako esparru guztietan dituzten hizkuntza ohiturak aztertzea, bai, ordea, lanari dagozkienak. Horrexegatik, animatzen zaituztet, euskarari prestigioa ematera lanean erabiliz; bai laneko agiriak, txostenak, etab. idazten dituzuenean, bai ordenagailuaren konfigurazioan, bai mintzamen mailan ere. Ez da erraza, eta badakit, neuri ere kostatu zitzaidalako, baina beste erronka batzuk bezala erakargarria delakoan nago.

Animo, eta argi ibili ostiral beltz honetan.

2015/11/24

2015-11-24ko batzordea

Egun on, berriro danoi!

Aurreko asteko batzordean parean ibili baziren ere euskara eta gaztelania, gaurkoan, berriz, nabarmen inposatu da euskara. Zorionak guztioi ahalegiteagatik, eta ez dut aipatu gabe utzi nahi batzuek izan duzuen jokabiea, hau da, niri bidali dizkidazue txostenak gainbegiratzeko, eta horrela, zuzentzeko edo hobetzeko zegoena atondu ahal izan dugu. Hori da bidea, segi hortik.

Bestalde, eta hemendik aurrera beste pausu txiki bat eman nahian, laburudurak normalean gaztelaniazkoak erabiltzen dituzue (PNC, URSS); ondo legoke horiek ere euskaraz erabiltzea, hasieran arraroa egiten zaiguna, geroago normal ikusten baitugu. Orduan, gomendio moduan, bi horiek hemendik aurrera euskaraz eman ahal badituzue, hobeto.

  1. PNC=KGP (Kotizaziorik Gabeko Pentsioa)
  2. URSS= EUSS (Egoitza Unitate Soziosanitarioa) 
Bukatzeko batzordean, zalantza bat sortu da psikopatologia batekin, eta itzultzaile batzuekin, zein Aldundiko psikolo batekin komentatu ondoren horrela geratu da: 
  • Trastorno de conducta socializada grave: jokabide sozializatuaren nahaste larria 
  • Incapacidad legal: legezko ezgaitasuna. (epaile batek ematen duena) 

2015/11/17

2015-11-17ko batzordea

Egun on, danoi:

Gaurko batzordean 3 kasu aurkeztu dira, eta parean ibili dira euskara eta gaztelania; zati batzuk euskaraz, eta beste batzuk gaztelaniaz; ahoz, gehienbat, euskaraz azaldu dira, zatiren bat gaztelaniaz egin bada ere. Beraz, batzorde elebiduna izan dela esan dezakegu.

Hemendik aurrera pentsatu beharko dugu zer egin batzordeak erabat euskaldunak izan daitezen. Horretarako, zuen ekarpenak eta ideiak oso interesgarriak izango lirateke, ezinbestekoak ez esateagatik. Beti bezala, ni hemen nago zuei laguntzeko, bai ahoz, bai idatziz, txostenak euskaraz aurkez ditzazuen. Ez izan beldurrik, ez lotsarik niregana jotzeko.

Eutsi!!!!

Beste alde batetik, askotan ateratzen zaigun zalantza bat ekarri nahi dut: sanitario aldetik, ala alde sanitariotik; politko egoera, ala egoera politkoa? Honelakoak elkartzeko orduan zalantza izaten dugu zein ipini behar dugun aurretik, agian da, ez dugulako ondo bereizten zein den adjektiboa eta zein izena (sustantiboa). Ikus dezagun argiago:


    • sanitario + alde. bi hitz horiek elkartzeko egin behar dugun lehenengo galdera hauxe da: biak dira izenak, ala izen bat eta adjektibo bat dira? kasu honetan sanitario (adj.) + alde (izena) dira. Horrelakoetan zalantzarik badugu, konparatu arazorik gabe etxe polita adibidearekin eta horrela adierazi. 
    • Gauza bera gertatzen da egoera politikoa elkarketan. 
Gaurkoz, horixe komentatu nahi nuen.