Egun on, danoi:
Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet orain arte erantzun duzuen guztioi. Erantzun interesgarriak izan dira, eta ondorioak ateratzeko oso baliagarriak.
Bestalde, gogorarazi nahi dizuet inkestei erantzuteko ezarri genuen azken eguna hurbiltzen ari dela: maiatzaren 31 izango da azken eguna. Hasieran oso urrun zegoela ematen bazuen ere, hor daukagu, datorren asteartea izango da azken eguna. Beraz, inkestari erantzun nahi diozuenok animatu nahi zaituztet hurrengo egunetan ea tarte bat ateratzen duzuen egiteko.
Eskerrik asko, eta eutsi!!!
2016/05/25
2016/05/18
Batzordeak eta inkestak
Egun on, danoi:
Lehenengo eta behin, komentatu nahi dizuet, nire ustez, hobetu beharko litzatekeen kontu bat: txosten batzuk gaztelaniaz idatzita bidaltzen dira, eta horrek lana ekartzen dizue guztiei. Badakit oso lanpetuta zabiltzatela, eta esfortzua dela zuetako batzuentzat. Baina nik uste dut, agian oker nabil, gaztelaniaz egitetik euskaraz egitera batzuen kasuan ez dagoela denbora tarte handia, gainera, beti deitu ahal didazue niri laguntza eske, edo bukatutakoan niri bidali zuzentzeko.
Izan ere, euskaraz idazten baduzue, aurkezteko momentuan izan ditzakezuen zalantzak, hiztegia, egiturak, etab. landuta daudenez, errazago azalduko dituzue. Bestalde, ezin bazarete batzordera joan, zuen kasua azaldu behar duenak errazago egingo du aipatutako arrazoiarengatik. Beraz, nahiz eta nekatuta egon, animatzen zaituztet euskaraz egitera, eta horretarako dauden baliabideak erabiltzera (nire laguntza, aurrez-aurrekoa, zein mezu edo deien bdez)
Batzordean agertu ziren zalantza hauek:
Bestalde, inkestak erantzuten hasi zarete, eta zuen inpresioak eta iruzkinak jasotzen ari naiz; oso ondo. Momentuz, erritmo onean ari zarete erantzuten. Honekin ere, betetzeko orduan edozein zalantza baduzue, jo niregana arazorik gabe. Gogoratu maiatzaren 31 arte duzuela inkestei erantzuteko. Ez utzi azken momentura arte, mesedez.
Animo!!!

- orden de desahucio: etxegabetze-agindua
- RGI (Renta de Garantía de Ingresos): DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta)
Bestalde, inkestak erantzuten hasi zarete, eta zuen inpresioak eta iruzkinak jasotzen ari naiz; oso ondo. Momentuz, erritmo onean ari zarete erantzuten. Honekin ere, betetzeko orduan edozein zalantza baduzue, jo niregana arazorik gabe. Gogoratu maiatzaren 31 arte duzuela inkestei erantzuteko. Ez utzi azken momentura arte, mesedez.
Animo!!!
2016/05/04
Euskaldunberri-euskaldunherri
Egun on, guztioi:
Gaur, Berrian agertutako iritzi artikulua ekarriko dut hona. Askotan kategoriak egiteko joera dugu, eta batzuetan kategorizazio horiek mesedegarriak izan beharrean, kaltegarriak dira. Ematen du, edo agian da nire pertzepzioa, "euskaldunberri" bati zerbait falta zaiola, hau da, gidabaimena ateratzen dugunean, L ospetsua jartzen digute beste gidariengandik bereizteko, horrek dakarrenarekin. L horrek adierazten du oraindik ez dela gidari osoa, trebea, eta gidariberri horrentzat zamatsua da kategoria hori kotxeko lepoan eramatea; gainera, zelako zama kentzen dugun gainetik karteltxo madarikatu hori kendu ahal dugunean.
Gure hizkuntzak ondo baino hobeto adierazten du zer den euskalduna (euskara duena), beraz, euskaraz dakienak ikasi duelako bere bizitzan zehar noiz arte eraman behar du L madarikatua? Hona hemen artikulua ea zer deritzozuen.
Kategorizatzeak sailkatzea, bereiztea dakar. Gure mundua antolatzeko, ulertzeko, gauzak izendatu eta kategorizatzen ditugu. Ezaguna da Fran Boas antropologoak eskimalek Inuit hizkuntzan elurra bereizteko ehundaka kategoria desberdin erabiltzen zituztela ezagutzera eman zuela. Normala, gure kasuan ez bezala, euren egunerokotasunean elur mota desberdinak bereizteak garrantzia berezia hartzen baitu. Hortaz, kategorizazioa errealitatea ulertzeko erabiltzen den bezala, kategorizazioak errealitatea sortzen du. Guk soilik elurra ikusten dugun lekuan, Inuitet elur mota diferenteak ikusten baitituzte.
Kategorizazio, sailkatze, bereizte horiek ez dira hutsalak askotan, ez dira neutroak. Ez da aspaldikoa gurean, 'maketo' edo 'casero' kategorien erabilera. Adibide horiek emanda, azalpenak soberan...
Kategorizazioak sortzen duen beste fenomeno bat, 'gu' eta 'haiek' bereiztearena da. Kategoria bat (demagun, 'euskaldunak') eraikitzeko, 'ez kategoria' bat ('ez euskaldunak'='erdaldunak') bereiztea ezinbestekoa baita. Gu ez garen guztiak dira haiek, nahiz eta akaso, haiek horien barruan, azpimultzo desberdinak egon. Horregatik, garrantzia berezia hartzen du kategorien eta bereizketa-ardatzen eraikuntza horrek. Gutartasuna bera eraikitzeko, komunitate, kolektibo gisa, baina baita, gutartasun horren baitan nortzuk sartzen diren eta nortzuk ez definitzeko, gutartasun hori zenbateraino zabaltzen den definitzeko.
Gatozen, bada, gurera. Gatozen, euskaldunberrien kategoriara. Azken boladan errekonozitu, goratu beharrekoa dela entzun dugu. Ta, nago ni, justu desagerrazi, akabatu beharrekoa dela.
Eta uler dadila ez natorrela heldutan euskara ikasteko ahalegina egin dutenei ezer ukatzera, euren ahalegina zoriondu eta errekonozitu behar ez denik esatera. Ezta hurrik eman ere! Jende hori guztia kategorizatzeko, bereizteko, 'euskaldunberri' kategoria erabiltzeaz ari naiz. Zergatik ez ditugu gutartzen, zergatik ez zuzenean 'euskaldun' izendatzen?
'Hiztun berrien hizkuntza-identitatea'ren inguruan hainbaten artean eginiko ikerketaren inguruan Ane Ortegari eta Estibalitz Amorrorturi entzun diogu, euskaldunberri, euskaldun eta euskaldun zahar kategoriek legitimazio continumm-a osatzen dutela. Euskaldunberri gisa euren burua ikusten dutenak izanik, legitimazio ardatz horretan ahulen, legitimazio txikienarekin ikusten dutenak euren burua. Are gehiago, kontuan hartzen bada, atzera-bueltarik gabeko kategoria batean harrapatuta daudela (hemen, gogoeta osagarriak). Familian euskara jaso ez dutela eta, ezingo dutela sekula legitimazio handiena sentitu eta euskaldun zahar izan (2 urtetatik euskaraz ikasi arren!). Ondorio gisa, zera zioten: lan handia egiteke dago oraindik, euren burua benetako euskaldun modura hartzen ez dutenen artean, auto-pertzepzio hori aldatzea nahi bada.
Beraz, mesede egiten al digu euskaldunberri, euskaldun eta euskaldun zahar bereizketak? Ez ote litzateke egokiagoa guztiak euskaldunon multzoan sartzea? Ez ote lieke ba horrek euskara ikasi duten horiei euskaldun izatea, sentitzea erraztuko?
Hasieran esan bezala, kategoriak eraikuntza sozialak dira, guk sortu
eta edukiz betetzen ditugunak. Eta ikusten denez, ez dira neutroak.
Norbere autopertzepzioan, legitimazio sentimenduan... eragin dezakete.
Maketo kategoriaren erabilera aspalditik ezabatzen aritu gara geure
hiztegietatik, etorri berriei lekua egiteko. Egin dezagun urrats bat
gehiago eta joan gaitezen euskaldunberritik euskaldun herrira.
Gaur, Berrian agertutako iritzi artikulua ekarriko dut hona. Askotan kategoriak egiteko joera dugu, eta batzuetan kategorizazio horiek mesedegarriak izan beharrean, kaltegarriak dira. Ematen du, edo agian da nire pertzepzioa, "euskaldunberri" bati zerbait falta zaiola, hau da, gidabaimena ateratzen dugunean, L ospetsua jartzen digute beste gidariengandik bereizteko, horrek dakarrenarekin. L horrek adierazten du oraindik ez dela gidari osoa, trebea, eta gidariberri horrentzat zamatsua da kategoria hori kotxeko lepoan eramatea; gainera, zelako zama kentzen dugun gainetik karteltxo madarikatu hori kendu ahal dugunean.
Gure hizkuntzak ondo baino hobeto adierazten du zer den euskalduna (euskara duena), beraz, euskaraz dakienak ikasi duelako bere bizitzan zehar noiz arte eraman behar du L madarikatua? Hona hemen artikulua ea zer deritzozuen.
Euskaldunberritik, euskaldun herrira
Iker Salaberria Urkizu | 2015-11-20 | 11:53:53
Kategorizatzeak sailkatzea, bereiztea dakar. Gure mundua antolatzeko, ulertzeko, gauzak izendatu eta kategorizatzen ditugu. Ezaguna da Fran Boas antropologoak eskimalek Inuit hizkuntzan elurra bereizteko ehundaka kategoria desberdin erabiltzen zituztela ezagutzera eman zuela. Normala, gure kasuan ez bezala, euren egunerokotasunean elur mota desberdinak bereizteak garrantzia berezia hartzen baitu. Hortaz, kategorizazioa errealitatea ulertzeko erabiltzen den bezala, kategorizazioak errealitatea sortzen du. Guk soilik elurra ikusten dugun lekuan, Inuitet elur mota diferenteak ikusten baitituzte.
Kategorizazio, sailkatze, bereizte horiek ez dira hutsalak askotan, ez dira neutroak. Ez da aspaldikoa gurean, 'maketo' edo 'casero' kategorien erabilera. Adibide horiek emanda, azalpenak soberan...
Kategorizazioak sortzen duen beste fenomeno bat, 'gu' eta 'haiek' bereiztearena da. Kategoria bat (demagun, 'euskaldunak') eraikitzeko, 'ez kategoria' bat ('ez euskaldunak'='erdaldunak') bereiztea ezinbestekoa baita. Gu ez garen guztiak dira haiek, nahiz eta akaso, haiek horien barruan, azpimultzo desberdinak egon. Horregatik, garrantzia berezia hartzen du kategorien eta bereizketa-ardatzen eraikuntza horrek. Gutartasuna bera eraikitzeko, komunitate, kolektibo gisa, baina baita, gutartasun horren baitan nortzuk sartzen diren eta nortzuk ez definitzeko, gutartasun hori zenbateraino zabaltzen den definitzeko.
Gatozen, bada, gurera. Gatozen, euskaldunberrien kategoriara. Azken boladan errekonozitu, goratu beharrekoa dela entzun dugu. Ta, nago ni, justu desagerrazi, akabatu beharrekoa dela.
Eta uler dadila ez natorrela heldutan euskara ikasteko ahalegina egin dutenei ezer ukatzera, euren ahalegina zoriondu eta errekonozitu behar ez denik esatera. Ezta hurrik eman ere! Jende hori guztia kategorizatzeko, bereizteko, 'euskaldunberri' kategoria erabiltzeaz ari naiz. Zergatik ez ditugu gutartzen, zergatik ez zuzenean 'euskaldun' izendatzen?
'Hiztun berrien hizkuntza-identitatea'ren inguruan hainbaten artean eginiko ikerketaren inguruan Ane Ortegari eta Estibalitz Amorrorturi entzun diogu, euskaldunberri, euskaldun eta euskaldun zahar kategoriek legitimazio continumm-a osatzen dutela. Euskaldunberri gisa euren burua ikusten dutenak izanik, legitimazio ardatz horretan ahulen, legitimazio txikienarekin ikusten dutenak euren burua. Are gehiago, kontuan hartzen bada, atzera-bueltarik gabeko kategoria batean harrapatuta daudela (hemen, gogoeta osagarriak). Familian euskara jaso ez dutela eta, ezingo dutela sekula legitimazio handiena sentitu eta euskaldun zahar izan (2 urtetatik euskaraz ikasi arren!). Ondorio gisa, zera zioten: lan handia egiteke dago oraindik, euren burua benetako euskaldun modura hartzen ez dutenen artean, auto-pertzepzio hori aldatzea nahi bada.
Beraz, mesede egiten al digu euskaldunberri, euskaldun eta euskaldun zahar bereizketak? Ez ote litzateke egokiagoa guztiak euskaldunon multzoan sartzea? Ez ote lieke ba horrek euskara ikasi duten horiei euskaldun izatea, sentitzea erraztuko?
2016/04/06
Aspaldiko
Aspalditik ez dut sarrerarik idatzi, eta bazen garaia gauza batzuk, batez ere, batzordeetatik ateratakoak, bertan komentatzeko. Beraz, hemen dituzue horietako batzuk:
Aurkeztu
Gaztelaniaren eraginez, behin baino gehiagotan entzuten eta irakurtzen dira honelako esaldiak: "ez dakit nork aurkezten ditu gaixotasun hauek" aurkeztu aditza esaldi horretan behar dugu? Badago arazorik esaldi hau ulertzeko? "ez dakit nork gaixotasun hauek ditu". Batzuetan, formalegiak izan nahi dugu, edo sinpleegiak izateko beldurragatik hornitzen dugu diskurtsoa, testua, edo dena delakoa, behar ez diren hitzekin, eta, horiek, lagundu beharrean, ilundu baino ez dute egiten.
Reconocer
Askotan itzuli behar dugu termino hori txostenetan (se le reconoció un grado 3...), Horrelakoak adierazteko gomendatzen den terminoa aitortu da, adibidez, III. gradua aitortu zitzaion 88 punturekin. Beste kasu batzuetan lortu aditza ere ikusi dut, nik ez dut uste oso egokia denik, hau da, ez dut uste lorpenik dagoenik kasu horretan; lortu gehiago ikusten dut ospatzen diren gauzekin.
Empeorar / mejorar
Hauek askotan erabiltzen dira gaixoaren osasun egoerari buruz hitz egiten denean, eta gehien erabiltzen direnak hauek dira: osasuna txarrera / hobera joan da. Ondo dago, baina ez ahaztu forma hau: osasunak txarrera / hobera egin du
Grado 3, gradu 3 / III. gradua
Horiek aldatzen hasi gara, zorionak egiten ari zareten ahaleginagatik. Bizkaia.eus orrian begiratuta, horrela agertzeen da, euskaraz eta gaztelaniaz:

- Euskaraz: I. gradua, II. gradua, III. gradua (lehenengo, bigarren eta hirugarren)
- Gaztelaniaz: grado I, grado II, grado III
Beraz, hona ekarriko dugu berriro goian erabilitako adibidea: III. gradua aitortu zitzaion 88 punturekin
Susperraldia / errehabilitazaioa
Bi hiz hauek azken batzordean agertu ziren, eta hurbilekoak izan arren, uste dut desberdinak direla.
Susperraldia convalecencia adierazteko erabili beharko genuke.
Rehaiblitación terminorako, Euskaltermek hitz batzuk ematen baditu ere (birgaitu, bizkortu,...) argiena uste dut errehabilitazio hitza dela.
Gaurkoz, hauek komentatu nahi nituen; gehiago izango dira, eta jarriko ditut hemen. Ez ahaztu edozein zalantza argitu nahi baduzue niregana jo ahal duzuela, lasai-lasai.
Ondo segi.
2016/02/17
Egun on, denoi:
Aspaldiko partez ez dut ezer eskegi hemen, barkatu. Gaur, azken batzrodeetan agertutako zalantza batzuk komentatuko ditut. Batzuk gertatzen dira gaztelaniatik zuzenean itzultzen dugulako, eta bestelakoak ere badaude.
Desberdinak
Gutxi gorabehera esaldia honakoa izan zen: "ekitaldi desberdinetarako laguntza behar du" Beltzitutako hitza ez da komentatu beharreko bakarra, baina bai da askotan egiten dugun akatsa, eta ez termino honekin bakarrik. Gaztelaniaz erabiltzen da "distintas, diferentes", baina euskaraz, erabili behar dira honako hitzak: "batzuk, gutxi, asko, zenbait, hainbat..."
Bestalde, esaldi horretan "ekitaldi" erabili zen, eta ez da termino egokia "jarduera" erabili behar da "actividad" adierazteko; "tarea" esan nahi dugunean, berriz, "zeregin" erabiliko dugu.
Gainditu / onartu
"epaitegiak gainditu ditu neurriak". Egia da "gainditu" aprobar dela, baina "superar" zentzuarekin; beraz, azterketak, probak, eta horrelako kasuetarako utzi beharko genuke. Legeen esparruan, "onartu" aditza erabiliko dugu, oro har. Bestelakoak ere, badaude, baina agertu ahala komentatuko ditugu.
Urteak eta zenbakiak
2007an esateko orduan, hauxe entzun nuen: bi mila zazpian. Gogoratu ehunenak (centena) agertzen ez badira ETA jarri behar dugula, Beste gauza bat da 1999an esan nahi badugu, orduan honelaxe esango dugu: mila bederatziehuen ETA laurogeita hemeretzian. Beraz, ETA jarri behar da urteak esaten ditugunean.
Zertaz
Kasu hau, edo instrumentala deitutakoa, behin baino gehiagotan ez dugu ondo erabiltzen; pentsatzen dugu, agian zerTAZ hori buruan dugula, beti dela -TAZ. Kasu honek singularrean -AZ, pluralean -EZ eta mugagabean -(e)Z egiten du. -TAZ bakarrik erabiltzen da izenordainak (prononbreak) egiten ditugunean; nitaz, hitaz, hartaz, gutaz, zutaz, zuetaz, haietaz. Beste kasu batzuetan biak erabil daitezke: horrez gain / horretaz gain, eta horrelakoak.
Hemorragia
"Hemorragia" euskaraz, "odoljarioa" da.
"Odoluste" atera genuen batzordean, baina hori "desangrado" da, hau da odolik gabe geratzea. Aditza, "odolustu" da, "desangrar(se)"
Hau zen gaur komentatu nahi nizuen guztia. Ez ahaztu euskararekin erlazionatutako edozein zalantza argitzeko, edo hitz teknikoak jakiteko, nigana jo dezakezuela arazorik gabe.

2016/01/22
Hausnartzeko
Egun on danoi:
Datorren astean, azterketak direla eta, ez naiz hemen egongo, asteleheneko lehenengo orduetan izan ezik. Aurkeztuko zaretenontzat gomendio asko eman daitezke, baina uste dut garrantzitsuena dela ez saiatzea egiten ondo menperatzen ez duzuena.
Beste alde batetik, artikulu hau utzi nahi dizuet, denborarik eta gogorik baduzue, irakur dezazuen; orain dela 12 urte idatzi bazen ere, uste dut egokia dela irakurtzeko eta horren gainean hausnartzeko. Legazpiko Udalean egindako esperientzia baten gainekoa da, eta Kike Amonarrizek idatzi zuen. Ea interesgarria iruditzeen zaizuen.

ADMINISTRAZIOAN ERDARAZ...
OHITURAGATIK
1893. alea
2003-03-30
2003-03-30
Goiko galdera horiek berak egin zizkion bere buruari Legazpiko Udaleko
Euskara Batzordeak, eta erantzunak jaso nahian, hitzaldi-hausnarketa antolatu
zuen, bertaratu nahi zuten udal langileekin, artikulua sinatzen duen honen
laguntzaz. Inma Urzelai euskara teknikariaren ustez, "langilea motibatuta
dagoenean gusturago ematen ditu eman beharreko aurrerapausoak, motibaziorik ez
dagoenean langileak zama bat bezala hartzen du betidanik gaztelaniaz egin duena
orain euskaraz egin beharra. Horregatik erabaki genuen æEuskara erabiltzeko arrazoiakÆ
izeneko hitzaldi-solasaldia eskaintzea langileei". Emaitzak interesgarriak
izan ziren eta galdekizun bati anonimoki emandako erantzunekin osatu ziren.
Hitzaldiaren beste helburuen artean, udal langileen euskararekiko
motibazioa testatzea eta indartzea zen: Euskara Planarekiko adostasun maila
neurtu, beren jarrera ezagutu, informazio maila eta beharrak, kezkak eta
proposamenak... "Guk oso positiboki baloratu dugu saio hori -esan digu
Inma Urzelaik-, bertan parte hartu duten langileetatik askok orain beste modu
batera ikusten dute Euskara Plana. Badakigu motibazioa lantzearena ezin dugula
horretan bukatutzat eman, beroaldiaren ondoren beti baitator giroa epeltzea,
baina motibazioa landu berri dugun honetan erabilera ere lantzeko ordua iritsi
delakoan gaude".
AHALEGINAK MEREZI DU
Legazpiko udal langileek garbi daukate, euskalduntze prozesuari dagokionez,
beren egoera "pribilegiatua" dela eta herriko beste sektoreen aurrean
erantzukizun berezia dutela. Alegia, udal administrazioa euskalduntzeko egin
diren ahaleginak egin eta gero, esparru horretan ez bada "irabazten",
eta eredu arrakastatsu bat sortzen, zaila izango dela beste inon horrelakorik
lortzea.
Herritarrek eta herriko beste talde, erakunde eta enpresek ikusten badute
Udalak euskara darabilela, hizkuntzak eta hizkuntza normalizazio prozesuak
prestigioa eta sinesgarritasuna irabazten dute. Eta egoera kontrakoa bada,
desprestigioa eta sinesgarritasun falta. Horregatik guztiagatik, Legazpiko ia
udal langile guztiek aitortzen dute, euskarari dagokionez, Udalak eredu izan
behar duela herritarren aurrean, eta bereziki, datozen belaunaldi berrien
aurrean. Legazpiko udal langile guztiak gainera bat datoz: Udalean euskararen
kontrako langilerik ez dago, baina lanean eta lankideekin denboraren erdia
baino gehiago euskaraz egiten dutenak gutxiengoa dira (6tik 1 inguru). Ia
denak, euskara gehiago erabiltzearen alde daude. Oso gutxi dira euskararen
gaiarekin "presionatuegiak" edo gaia azaltzen denean deseroso
sentitzen direnak (garrantzitsua da hala ere, multzo honen kezkak zeintzuk
diren ezagutu eta erantzun egokiak lantzea). Baina asko dira euskara erabil
dezaketen egoeratan, erdaraz egiten dutenak, nahiz eta denek aitortu
beraiengatik balitz, euskara gehiago egingo luketela.
Lehen begiratuan, badirudi baieztapen horiek kontraesanean daudela, baina
beste udal askotako egoerak ezagututa, esan genezake egoera hau dela ohikoa.
Eta ez udaletan bakarrik; baita beste esparruetan ere.
OHITURA
Eta orduan zergatik egiten dute erdaraz beraien artean? Joera horren atzean
zer dagoen galdetuz gero, lehen erantzuna "ohitura" izan ohi da.
Baina zer dago "ohitura" hitzaren azpian? Legazpiko udal langileen
ustez erdaraz egiteko ohituraren atzean faktore nagusi hauek daude: gaitasun
falta, inertzia, giro erdaltzalea eta kontzientzia falta. Euskaraz egitera
bultzatzen duten faktore motibatzaileak berriz: giroa, langile edo herritar
euskaldunekiko harremana, norberaren gaitasuna, Euskara Zerbitzuaren lana,
agintari batzuen bultzada, jendeari zerbitzu ona emateko borondatea eta
erakundearen erreferentzialtasuna.
Hizkuntza ohituretan aldaketa gertatzeko ezinbestekoa da euskara ongi
menperatzea eta inguruan euskaldun dentsitate altua izatea. Baina hori ez da
nahikoa. Alderdi psikolinguistikoak ere landu behar dira, hausnarketa hauetan
azaldu denez: beldurrak gainditu, ahozko harremanetan inertzia puskatu eta
dauden oztopoak identifikatu. Badira lotsa sentitzen dutenak, badira harremanak
beti erdaraz izan eta euskararako jauzia emateko arazoa dutenak, badira... era
askotako mugak.
Nolabait esateko hizkuntza "dibortzioa" planteatu behar da.
Pertsona batekin beti erdaraz egin badugu, hizkuntza aldaketa
"dibortzio" moduko bat da. Pertsona "erdaldun" horrekiko
harremana eten behar dugu eta euskarazko harremanen gaineko itun berri bat
eraiki.
ONDORIO BATZUK
Legazpiko udal langileen artean euskararen aldeko motibazio maila altua
somatu da, baina oztopo zehatzak ere hor daude. Urrats berriak eman ditzaten
mekanismoak asmatzea da erronka, eta horretarako ezinbestekoa da gai honetaz
beraiekin hausnartzea, banaka eta taldeka. Legazpin jada hasiak dira lanean
Inmak adierazi digunez: "Laster æMintza-saioakÆ martxan jarriko ditugu.
Jauzi hori egiteko prest dauden langileak astero ordu betez elkartzea eta
elkarrekin euskaraz hitz egitea da helburua. Saio horiekin hainbat lankideren
arteko harremanetako hizkuntza aldatzea espero dugu".
Euskara maila lortzea eta erabilera planak taxutzea ezinbestekoa da, baina
horiekin batera langileen arteko harremanetan (ahoz nahiz idatziz) egon daitezkeen
oztopo psikosoziolinguistikoak azaleratu behar dira. Horretarako, harreman
zuzena behar da langileekin, oztopoak zehatz-mehatz ager ditzaten eta oztopo
horiek gainditzeko soluziobide pertsonalizatuak aurki eta ados daitezen
Beste barik, ondo izan asteburuan.
2016/01/20
2016-01-19ko Batzordea
Egun on, danoi:
Berriro nator aste honetako Batzordean euskararekin izandako zailtasunak, eta gorabeherak azaltzera. Aurkeztutako 6 kasuetatik, gehienak, 4, euskaraz ahoz zein idatziz aurkeztu dira. Beste biak, ahoz, euskaraz aurkeztu dira, gaztelaniaz idatzita egon arren, zorionak. Aurreko sarrera batzuetan ere, komentatu dut, nire ustez, errazagoa dela euskaraz idatzita dagoena ahoz azaltzea, bestela, esfortzu handagoa dakar bat-bateko itzulpen horrek.
Bestalde, badakit lanpetuta zabiltzatela, eta euskara idazteak lan handiagoa eta denbora dakarrela, baina nik animatu nahi zaituztet ohitura hori alda dezazuen. Horretarako, eta jakinda ez dela nahikoa hutsuneak adieraztea, konponbide pare bat eskainiko dizuet berriro: alde batetik, zuek idatzi ahal duzue eta niri bidali gainbegiratzeko, eta beste alde batetik, ni neu joan ahal naiz zuen lekura idatzen duzuenean sortzen zaizkizuen zalantzak eta zailtasunak konpontzeko. Anima zaitezte!!!
Bukatzeko, beti bezala txostenetan agertutako termino batzuk aipatuko ditut, inoiz zalantzarik baduzue blogan begiratzeko.

- ACFA: FABA (Fibrilazio Aurikularra eragindako Bihotz-Arritmia)
- Trastorno mixto de la personalidad: nortasunaren nahasmendu mistoa
- Trastorno de la conducta: jokabidearen trastornoa
- Deterioro neurológico progresivo: narriadura neurologiko progresiboa
- Demencia Korsakoff: Korsakoff Dementzia
- URSS: EUSS (hau askotan erabiltzen duzue)
- Andador: taka-taka
- Trastorno por ideas delirantes persistentes: deliriozko ideia iraunkorrek eragindako nahasmendua
- Rasgo paranoide: ezaugarri paranoidea
- Deambulación autónoma: bere kabuz mugitzen da.
- Ideas de prejuicio recurrente: bere buruari kalte egiteko ideia errepikariak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)