2012/12/19
2012ko abenduaren 19ko Batzordea
Aste honetako batzordean 8 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek. Beti bezala kasuak ahoz euskaraz aurkeztu dira; hala ere, idatzizko eginbideak 4 euskaraz eta 4 gaztelaniaz egin dira, %50. Aurtengo helburuetako bat eginbideen %50 gutxienez euskaraz idaztea izan behar da, joan den urtean kasu guztiak ahoz aurkezteko helburua lortu genuenez, aurten idatziz ere helburu batzuk lortu behar ditugu.
Zalantzak eta zuzenketak:
Akatsak:
- Zaindu = NORK-NOR (ez erabili NORI): semeak zaintzen du aita // gurasoek zaintzen dute alaba...
- *2 egunero (*Etxez etxeko zerbitzua jasotzen du bi egunero) = Maiztasuna adierazteko (cada dos días), euskaraz ez da zuzena (zenbatzailea + izena-(e)ro) erabiltzea (*bi egunero, zortzi orduro...).
Egitura hori adierazteko beste egitura batzuk ditugu:
- Lau urtez behin elkartzen dira senitartekoak // Lau urtetarik behin elkartzen dira senitartekoak // Lau urtetarik lau urtetara elkartzen dira senitartekoak // Lau urterik behin elkartzen dira senitartekoak // Lau urtetik behin elkartzen dira senitartekoak // Lau urtetik lau urtera elkartzen dira senitartekoak // Lau urtean behin elkartzen dira senitartekoak.
Informazio gehiago nahi izanez gero begiratu Euskaltzaindiak zer esaten duen: http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0110.pdf

Hiztegia:
- Agresividad = Oldarkortasun
- Agresivo = Oldarkor
- Alta = Alta (altable = altagarri)
- Cuadro clínico = Koadro kliniko
- Diarrea = Beherako
- Exclusión = Bazterkeria (Baztertua izateko arriskua dauka)
- Medidas cautelares = Kautelazko neurriak
- Retraso mental = Adimen-atzerapen
- Supervisar = Gainbegiratu (necesita supervisión = gainbegiratzea behar du)
- Vejiga = Maskuri; puxika
- Vínculo = Lotura (vínculo matrimonial = ezkontza-lotura)
2012/12/17
Gerontofobia
Jarraian, lankide batek bidalitako artikulu interesgarri bat duzue, bideo eta guzti. Zer iruditzen zaizue?
Gerontofobia
Edorta Arana (Argia 2332.alea)
Donostiatik Bilborako bidea egin duen El Sol publizitate iberoamerikarraren jaialdi ospetsuan, aurten eman diren sari nagusien artean, Padres en slip dago. Ikusi ez duenak zertaz ari garen jakin dezan: Saatchy & Saatchy publizitate agentziak eginiko spotean, beroa dela-eta, etxetik galtzontzilo hutsean ari diren gizonezkoez trufatzen dira. Burua soil eta tripa dauzkaten gizaki adineko horien gustu falta salatu, eta familiakoengan eta etxera datozenengan auzo-lotsa eta nolabaiteko nazka sorrarazten dutela agerian utziz. Zuri-beltzezkoa eta musika klasiko dramatikoaz apaindutako iragarkian, egoera umiliagarri horretatik libratzeko, proposatzen zaigu erostea airea egokitzeko elektragailu bat.
Horraino, iragarkiaren deskribapena. Eta, hemendik aurrera, publikoki onargarriak ala arbuiagarriak diren rolen trataerari buruzko iruzkinak. Eta nola hedabideetan, generoa, klasea, adina, arraza edota sexua estereotipatzen diren, eredu itxi eta baztertzaileak erabiliz. Aipagai dugun publizitate pieza horretan, adina ageri da inposaketarako molde gisa.
Gauzak dexente aldatu beharra dago oraindik ere adinekoak galtzontzilotan eta kulerotan normaltasunez agertu arte
Heldutasun falta ikaragarria erakusten duen gizartean, gutxituta dago adineko gizon emakumeen presentzia publikoa. Ez dira agertzen irizpidedun subjektu aktibo gisa eta are gutxiago fisikoki erakargarri ala desiratu modura.
Gaztetasuna idolatratua dago gure artean. Eta gainera, edertasun eredu oso estuaren menpekoak gara. Gizon-emakumeen paperak oso markatuak dira, eremu publikoan eta pribatuan ere. Kontsumitzeko gai izatea eta askatasuna parekatu egin dira aspaldi honetan. Eta halako batean, iragarkian bezala, adineko gizon (emakume) horiek agertzen zaizkigu. Erakutsiz gustura daudela. Beraien gorputzaren jabe. Eroso sentituz. Errebindikatuz beraien joko-eremua. Etxekoa eta kalekoa. Eta esaten digute zimurren gainetik pertsona aktiboak eta positiboak direla. Eta, beraienak bezala, aldarrikatzen dituztela denontzako eskubide berberak.
Iraultzaile beterano horiek borrokan ari dira zahartzaroari beldurra eta sekula sekulorumerako gaztetasunaz obsesionatuta daudenen hobe beharrez. Adineko aktibistak dira desberdintasuna eta gure buruaz gustura egotearen poza errebindikatuz.
Gauzak dexente aldatu beharra dago oraindik ere adinekoak galtzontzilotan eta kulerotan normaltasunez agertu arte. Norberaren gorputzetik hasitako askatasuna lortu arte. Horra helduta, ez da behar izango elektratresna berririk “aire egokitu” ezin hobea disfruta dezagun guztiok.
2012/12/14
Zelan idazten dira legeen izenak?
Euskaraz bi era ditugu legeak idazteko: bata, legea izenburuan edo tituluan agertzen denean; bestea, legea testu baten barruan agertzen denean, egitura luzeago baten zatia denean.
1- Legea izenburua denean:
Gaztelaniaz:
Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.
Hurrenkera: 1- Legea // 2- Data // 3- Zeri buruzkoa
Euskaraz:
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Hurrenkera: 1- Legea // 2- Data // 3- Zeri buruzkoa2- Legea testu barruan idazteko:
Gaztelaniaz:
De acuerdo con la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales....
Hurrenkera: 1- Legea // 2- Data // 3- Zeri buruzkoa
Euskaraz:
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearekin bat etorriz...
Hurrenkera: 1- Zeri buruzkoa // 2- Data // 3- Legea
2012/12/13
Sinadura elektronikoan jartzeko logoa
Gogoratu sinadura elektronikoa euskaraz jartzeaz gain, logo hau ere jarri ahal duzuela. Horrela, hartzaileak erraz ikus dezake solaskide euskaldunarekin ari dela eta harremana euskaraz izateko prest dagoela.
Hona hemen zenbait adibide:
Agurne Etxebarria Muñoz
Gizarte Langilea
Bizkaiko Foru Aldundia
Mendekotasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atala
Saioa Mendia Basoa
Gizarte Langilea
Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua
Tel. 94- 123456789
Faxa: 94-123456789
Ahaleginduko naiz euskaraz
Lourdes
2012/12/12
Zehapen prozedura euskaraz
Gizarte Ekintzako Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuko langile bat zehapen prozedura euskaraz lantzen hasi da; bere lana aprobetxatuko dugu eta lantzen duguna hona ekarriko dugu.
Aste honetan zehapen prozeduraren hasierako txostena lantzen aritu gara. Hona hemen egitura erabilgarri batzuk eta agertutako hiztegia.
Egitura interesgarriak:
De acuerdo con el informe X = X txostenarekin bat etorriz,
En virtud de los citados preceptos = Aipatutako manuak direla eta,
En conformidad con lo dispuesto en X = X-(e)an ezarritakoarekin bat etorriz,
En consecuencia de lo expuesto anteriormente = Aurretik azaldutakoa dela bide,
Los hechos expuestos anteriormente = Aurretik aipatutako egitateak
Hiztegia:
Acción = Egintza (acciones u omisiones constitutivas de infracción = arau-hausteak eratzen dituzten egintzak eta ez-egintzak)
Caducar = Iraungi (fecha de caducidad = iraungitze-data)
Fundamento = Oinarri (Fundamentos jurídicos = Zuzenbideko oinarriak)
Hecho = Egitate
Imputar = Egotzi (imputable = egozgarri)
Incoación = Haste (se decide incoar expediente sancionador = zehapen-espedientea hastea erabaki da)
Inculpar = Erruztatu (inculpados = erruztatuak)
Infracción = Arau-hauste (Régimen de infracciones y sanciones = Arau-hausteen eta zehapenen araubidea)
Leve/grave/muy grave = Arin/larri/oso larri
Órgano = Organo (órgano competente = organo eskudun)
Periodo probatorio = Frogaldi (solicitar la apertura de un periodo probatorio = frogaldia irekitzeko eskabidea egin)
Precepto = Manu (en virtud de los citados preceptos = aipatutako manuak direla eta)
Procedimiento sancionador = Zehapen prozedura
Recusación = Ezespen (Régimen de recusación = ezespen-erregimen)
Régimen = Araubide
Resolución = Ebazpen
Sanción = Zehapen
Sinadura elektronikoa euskaraz... bai ala bai!
Mezu elektronikoetan jartzen den sinadura elektronikoa denok euskaraz jartzea lortu behar dugu, bai ala bai!!!
Hona hemen adibide batzuk:Jon Agirre Fernandez
Gizarte Ekintza Saila
Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua
Mendekotasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atala
Tel.: 123456789 posta: danokeuskaraz@euskaraz.com
Amaia San Juan Ordorika
Gizarte Ekintza Saila
Ebaluazio eta orientazio Zerbitzua
Bizkaiko Fori Aldundia
Tel.: 123456789 posta: danokeuskaraz@euskaraz.com
2012/12/11
EGITURA ORGANIKOAREN BIRPASA
Gizarte Ekintza Saila (Departamento de Acción Social)
- Zentroen Zerbitzua (Servicio de Centros)
- Prestazioen eta Diru-laguntzen Zerbitzua (Servicio de Prestaciones y Subvenciones)
- Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua (Servicio de Valoración y Orientación)
- Desgaitasuna Ebaluatzeko Atala (Sección de Valoración de la Discapacidad)
- Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atala (Sección de Valoración y Orientación de la Dependencia)
- Administrazioaren eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusia (Dirección General de Administración y Planificación)
- Gizarteratzea Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia (Dirección General de Inserción Social)
- Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusia (Dirección General de Igualdad)
- Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Zuzendaritza Nagusia (Dirección General de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a la Dependencia)
- Zentroen Zerbitzua (Servicio de Centros)
- Prestazioen eta Diru-laguntzen Zerbitzua (Servicio de Prestaciones y Subvenciones)
- Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua (Servicio de Valoración y Orientación)
- Desgaitasuna Ebaluatzeko Atala (Sección de Valoración de la Discapacidad)
- Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atala (Sección de Valoración y Orientación de la Dependencia)
2012/12/07
2012/12/05
2012/12/04
Euskadiko irisgarritasunaren mapa, Arartekoaren eskutik, datu libreekin
Euskadiko Arartekoaren instituzioak gehigarri bat jarri du bere webgunean: Arartekoaren mapak. Turismo guneak, garraioak eta liburutegi erabilgarriak kontsultatzeko mapekin hasi dira, baina herritarren ekarpenekin eta eguneraketa gehigarriekin gehiago ematera espero dute aurrerantzean. Bai ekarpen horiek zein orain arte kargatuturiko puntuak datu irekiak dira.
Tokiak, irisgarritasunaren arabera daude markatuta, eta gutxitasun fisikoaren arabera datuak desberdinak izan daitezke. Adibidez, mapa honetan, Eibarko zenbait garraiobide geltoki agertzen dira (irudia handi).
Adibide horretan, Amañako tren geltokia, zoritxarrez, ikono gorriz ikusten dugu: ez da irisgarria. Ardantzako geltokia berriz, “erabilgarria” da gutxitasun fisiko baten kasua (kode horia, pertsona bat moldatu daitekeela adierazten du horrek), eta ikusizko eta entzunezko gutxituentzat “irisgarria” (kode berdea, irisgarritasun estandar optimoak betetzen ditu, beraz).
Toki bakoitza irekita dago iruzkin eta informazio gehigarria jasotzeko, erabiltzaileak e-postaz, Twitter edo Facebook bidez konektatu daitezke informazioa osatzera.
Erabilitako datu guztiak irekiak dira eta hemendik jaitsi daitezke.
Proiektua software librearekin egin da eta hau ere eskuragarri jarri du Arartekoaren instituzioak, Github biltegi honetan.
Tokiak, irisgarritasunaren arabera daude markatuta, eta gutxitasun fisikoaren arabera datuak desberdinak izan daitezke. Adibidez, mapa honetan, Eibarko zenbait garraiobide geltoki agertzen dira (irudia handi).
Toki bakoitza irekita dago iruzkin eta informazio gehigarria jasotzeko, erabiltzaileak e-postaz, Twitter edo Facebook bidez konektatu daitezke informazioa osatzera.
Erabilitako datu guztiak irekiak dira eta hemendik jaitsi daitezke.
Proiektua software librearekin egin da eta hau ere eskuragarri jarri du Arartekoaren instituzioak, Github biltegi honetan.
2012/12/03
Paziente baten eskerrona adierazteko eskutitza
Kaixo lagunak:
Nire historia, zuek esaten duzuen moduan, paziente kroniko baten historia da.
Aspaldi munstrotzat jo ninduten eta ez zidaten etxetik irteten uzten, lotsatu egiten ziren. Gero, zorionez, gauzak aldatu egin ziren. Gaur etxetik irten naiteke, ez naiz arraroa. Baina mingarria da, zeren nik korrika eta jauzika ibili nahi dut, besteen moduan. Irteten naizenean eta nire lagun Gaztelaniarekin topatzen naizenean, zelako inbidia ematen didan! oso ondo tratatzen baitute denek. Frantses izena duen nire auzokoa ere oso ona da jarduera guztietan. Nik badakit zaila dela niretzat jolas guztietan parte hartzea, baina nahi nuke, behintzat, baztertua ez izatea. Nire egoera ez da hain txarra. Beste batzuk ez dira irten ere egin etxetik eta uste dut bertan hilko direla. Ni bizirik nago eta aurrera egin dut. Zortea daukat zeren batzuentzat garrantzitsua naiz, maite naute eta horrek lagundu egiten dit. Zuetako askok ondo zaindu nauzue eta gaur, nire Nazioarteko Egunean, zuen zainketak eskertu nahi dizkizuet, nire ongizaterako ezinbestekoak diren zainketak, nire bizi-kalitatea eta maite nautenen bizi-kalitatea hobetzeko.
ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ:
- zuen seme-alabengana hurbiltzeagatik
- ni ezagutzeagatik edo, behintzat, niregana beldurrik gabe hurbiltzeagatik
- zuen pazienteekin ahalegintzeagatik
- defendatzeagatik
- leku guztietara lotsarik gabe eramategatik
Besarkada handi bat
Iz. : Euskara, Europako hizkuntzarik zaharrena
ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)