Zalantzak eta zuzenketak:
Akatsak:
- Zaindu = NORK-NOR (ez erabili NORI): semeak zaintzen du aita // gurasoek zaintzen dute alaba...
- *2 egunero (*Etxez etxeko zerbitzua jasotzen du bi egunero) = Maiztasuna adierazteko (cada dos días), euskaraz ez da zuzena (zenbatzailea + izena-(e)ro) erabiltzea (*bi egunero, zortzi orduro...).
Egitura hori adierazteko beste egitura batzuk ditugu:
- Lau urtez behin elkartzen dira senitartekoak // Lau urtetarik behin elkartzen dira senitartekoak // Lau urtetarik lau urtetara elkartzen dira senitartekoak // Lau urterik behin elkartzen dira senitartekoak // Lau urtetik behin elkartzen dira senitartekoak // Lau urtetik lau urtera elkartzen dira senitartekoak // Lau urtean behin elkartzen dira senitartekoak.
Informazio gehiago nahi izanez gero begiratu Euskaltzaindiak zer esaten duen: http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0110.pdf
Hiztegia:
- Agresividad = Oldarkortasun
- Agresivo = Oldarkor
- Alta = Alta (altable = altagarri)
- Cuadro clínico = Koadro kliniko
- Diarrea = Beherako
- Exclusión = Bazterkeria (Baztertua izateko arriskua dauka)
- Medidas cautelares = Kautelazko neurriak
- Retraso mental = Adimen-atzerapen
- Supervisar = Gainbegiratu (necesita supervisión = gainbegiratzea behar du)
- Vejiga = Maskuri; puxika
- Vínculo = Lotura (vínculo matrimonial = ezkontza-lotura)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina