Gaurko batzordean 12 kasu aurkeztu dituzte langileek. Kasu guztien aurkezpena euskaraz egin dute, nahiz eta momentu batean kasu berezi baten gainean eztabaida sutsua piztu eta gaztelaniara jo duten. 12 txosten aurkeztu dituzte eta horietatik 7 euskaraz idatzita, %58. Lehengo astean aipatu genuen bezala, joan den ikasturtean %20rekin hasi eta %60ra heldu ginen ikasturte bukaeran; aurten %60tik %80ra heltzeko arronka daukagu. Bide gogorra izango da, baina denon artean lortuko dugu.
Hona hemen gaurko batzordean agertu zaizkigun kontu interesgarri batzuk:
AKATSAK
- Administrazio hizkeran gaztelaniazko "desde" euskaraz gaizki erabiltzen da askotan:
* Desde diputación se informa... = *Aldunditik esaten da...
* Desde el Servicio de Centros se nos plantea... = *Zentroen Zerbitzutik esan digute...
* Se realizarán acciones desde el ayuntamiento... = *Udaletxetik ekintzak egingo dira...
Euskaraz ez da egokia "desde" hori "nondik" egitura baten bidez egitea. Egokiagoak dira:
*Desde diputación se informa = Aldundiak esaten du...
*Desde el Servicio de Centros se nos plantea... = Zentroen Zerbitzuak esan digu...
*Se realizarán acciónes desde el ayuntamiento = Udaletxeak ekintzak egingo ditu...
HIZTEGIA
- Carencia = Gabezia (Garbitasun eta antolaketa gabeziak ditu)
- Condiciones de habitabilidad = Bizigarritasun egoera
- Desprotección = Babesgabetasun (situación de desprotección = babesgabetasun egoera)
- Enseres domésticos = Etxeko gauzak
- Fiskalía = Fiskaltza
- Hurto = Ebasketa (robo = lapurreta)
- Indespensable = beharrezko; ezinbesteko; nahitaezko
- Literalmente = Hitzez hitz (gizarte langileak hitzez hitz esan dit...)
- Mobiliario = Altzariak
- Pancreas = Pankrea (pankreako minbizia)
- Sustancias tóxicas = Substantzia toxikoak (substantzia toxikoak kontsumitzen ditu)
- Trastorno bipolar = Nahasmendu bipolar
- Trastorno de identidad = Nortasun nahasmendu (Nortasun nahasmendu mistoa)
2013/09/27
2013/09/26
Gerundioaren erabilera okerrak
Gure artean oso zabalduta dagen arazo bati aurre egiteko, hona hemen www.erabili.com guneak ematen dizkigun azalpenak.
Erreferentziak:
(EIDER SANTISTEBAN eta GONTZAL FONTECILLA. ETBn 2011ko beka-aldian prestaturiko lana)
«Eginez» bezalako formak aditz-partizipioari («egin», «eman», «hartu»...) instrumentalaren marka («-z») erantsiz sortzen dira. Halako formek hiru erabilera nagusi dauzkate.
- Zerbait lortzeko bidea edo bitartekoa adieraztea.
- Kristala apurtuz atera dute gela barruan pilatu den gasa.
- Entzunaren entzunez, udako kantak buruan txertatuta geratzen zaizkigu betiko.
- Esaten denaren berri ematea.
- Josunek deitu du, bere laguntza eskainiz.
- Manifestazioa egin zuten sindikatuek, erreformak gelditzeko eskatuz.
- Denboran aldi berean gertatzen diren ekintzak lotzea.
- Agur esanez urrundu ziren.
- Atzerritik etorritako taldeek Bilboko kaleak zeharkatu dituzte, euren doinuak kantatuz eta dantzatuz.
Aspaldian erabilera oker bat zabaldu da: gertaera baten ondorioa adieraztea.
- Bart bonbak jaurti dituzte Tripolin, lau hildako eraginez.
Adibide horretan, lehen gertaera (bonbak Tripolin jaurtitzea) eragilea da, eta bigarrena (lau pertsona hiltzea), bestearen ondorioa. Horrelako kasuetan, okerra da ondorioari -zjartzea.
Erabilera oker hori konpontzeko modurik errazena ekintza biak lotzeko «eta» juntagailua erabiltzea da:
- Bart bonbak jaurti dituzte Tripolin, eta lau hildako eragin dituzte.
Hona hemen beste adibide batzuk:
- trakets: Karidadeko Bentak Euskal Herri osoa zeharkatu du agurreko biran, arrakasta handia lortuz.
- hobeto: Karidadeko Bentak Euskal Herri osoa zeharkatu du agurreko biran, eta arrakasta handia lortu du.
- trakets: Presa handiz irten nintzen etxetik, dena hankaz gora utziz.
- hobeto: Presa handiz irten nintzen etxetik, eta hankaz gora utzi nuen dena.
- trakets: Brend upela asko garestitu zen atzo, merkatuetan urduritasunaeraginez.
- hobeto: Brend upela asko garestitu zen atzo, eta merkatuetan urduritasuna eragin zuen.
Erreferentziak:
- EITB (2007): Euskarazko albistegietarako esku-liburua II. 102-104.
- GARZIA GARMENDIA, Juan (2005): Kalko okerrak. 84.
(EIDER SANTISTEBAN eta GONTZAL FONTECILLA. ETBn 2011ko beka-aldian prestaturiko lana)
2013/09/25
2013/09/24
2013/09/23
2013ko irailaren 19ko Batzordea
Berriro martxan... Aitortu beharra dago uda osteko lehen batzordea izateko oso pozgarria izan dela euskaraz egindako eginbideen ehunekoa. Gaur 10 kasu aurkeztu dira, 6 eginbide euskaraz idatzita eta 4 gaztelaniaz, ahozko aurkezpenak denak euskaraz egin dira. Beraz, joan den ikasturtea bukatu genuen bezala hasi dugu aurtengoa, %60 inguruan.
Hona hemen batzordean zein eginbideetan agertu zaizkigun gauzarik interesgarrienak:
AKATSAK
- %: Euskaraz % ikurra zenbakiaren aurrretik jarri behar da (%72) eta ez gaztelaniaz bezala (72%).
Horrez gain, mugagabean dekinatuko dugu: %72k ez du mendekotasunik
Zenbateko desgaitasuna adierazteko: %25eko desgaitasuna du eta %20ko desgaitasuna du erabiliko dugu.
HIZTEGIA
- Barreras arquitectónicas = Oztopo arkitektonikoak
- Estar encamado/encamada = Oheratuta egon
- Esquizofrenia paranoide = Eskizofrenia paranoide
- Nuera = Errain
- Lesiones cutaneas = Azaleko zauriak
- Pelvis = Pelbis (Rotura de pelvis = Pelbis haustura)
- Resolución = Ebazpena
- Situación de fragilidad = Egoera hauskor; adibidez: zaintzailea egoera hauskorrean dago.
- Soltero/soltera = Ezkongabe
- Yerno = Suhi

2013/06/27
Berria: Euskara. Erakundeetako erabileraren ebaluazioa.
Erakundeetako hizkuntza irizpideak ez direla bermatzen dio ebaluazioak
Ezagutzan aurrera egin arren, euskara urruti dago administrazioko lan hizkuntza izatetik, Jaurlaritzaren ebaluazioak agerrarazi duenez
Euskara planik ez du bost erakundetik batek; euskara udaletan lehenesten dute gehien bat.
Euskara planik ez du bost erakundetik batek; euskara udaletan lehenesten dute gehien bat.
Ezagutzaren alorrean urrats nabarmenak egin ditu administrazioak, langile talde zabal bat gai da zerbitzua euskaraz emateko, baina erabilerak huts egiten segitzen du. Euskaraz badakite, baina ez dute egiten. Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioan txostenean bildutako datuetatik atera daitekeen ondorio nagusia da. Euskara ez da zeharlerroa erakundeetan, eta hori «ahulgunea» dela diote txostenean. «Badirudi hizkuntz irizpideak betetzea euskara zerbitzuaren ardura bakarrik dela; ez dago barneratuta irizpideak betetzeko ardura duela sail bakoitzak». Gaitasunik ezak bai, baina ohiturak ere eragiten du euskararen tokia ez indartzea. Osakidetzaren ebaluazioan aurrez nabarmendutakoa dio oraingo txostenak ere: arduradunek ekimena hartu behar dute.
2008-2012ko ebaluazioa aurkeztu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. Erabilera bultzatzeko laugarren plana da aldi horretakoa. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak eta Gotzon Lobera Hizkuntza Normalizazioko zuzendariak eman zituzten argibideak legebiltzarrean. 2013-2017rako plana taxutzea du orain zeregin Eusko Jaurlaritzak.
Erakunde bakoitzaren euskara plana gidari da bide horretan. Datua: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bost erakundetik batek ez dauka planik eginda oraindik ere.
Baztarrikak azaldu du bost urtean 110 plan onartu direla. «Ikaragarria da hazkundea», esan du. Deigarri da: egoera soziolinguistikoak baldintzatutako aurrerabidean, Gipuzkoako erakundeetan du egoera onena euskarak, baina herrialde horretan dago plan gutxien. Txostenaren tesia: «Ematen du ez dela beharrizanik ikusten, bai guztia egiten delako euskaraz, bai euskara nagusi ageri delako administrazio jardunean».

Hizkuntz eskakizunak
Ezagutzaren aurrerapausoaEuskararen tokia indartzeko, urteetan hizkuntz eskakizunen alorrean lan egin dute erakundeek. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Administrazioan, oro har harturik, lanpostuen erdiek baino gehixeagok dute derrigorrezko epe bat zehaztuta, %54,4k. Hots, ezarrita dute noizko egon behar duen euskarazko gaitasuna duen langile bat postu horretan. Bidea ez da amaitu, ordea: epea jarrita duten postuetan, %17,6an daude gaitasuna egiaztatu gabeko langileak. Kopurua askoz ere apalagoa da hizkuntz eskakizuna eduki bai baina lortzeko epe mugarik aginduta ez daukaten lanpostuetan: beharginen %64,2k euskaraz ez dute egiaztatu batere gaitasunik.
Erakundearen arabera aldeak badaude. Jaurlaritzan, adibidez, postuen %45ek dute derrigortasun data jarrita; udaletan, %53k; eta Haurreskolak Partzuergoan, %100ek. Ikastetxe horietan, gainera, langile guztiak dira gaituak.
Aurrerapenak izan dira. Jaurlaritzan: 2007ko ebaluazioan, gaitasuna egiaztatuta behar zutenen %72k zeukaten maila; orain, %82k. Ordea, badira ahuleziak: Espainiako Estatuaren erakundeetan ez dute euskarazko eskakizunik; legeak modua ematen die langile batzuei euskara jakin gabe postuan segitzeko, adinagatik eta. Irizpide okerrak ere aipatu dituzte: hizkuntz eskakizuna bete bai, baina behar besteko mailarik ez duten langileak badaude.
Ahozko komunikazioa
«Ez ahal eta behar beste»Herritarrek gero eta gehiago jotzen dute euskaraz instituzioetara, telefonoz edo aurrez aurre. Ia erdiak dira; 2007an, herena. Euskaldun kopuruarekin alderatuz, bistan da gehien-gehienek euskaraz ari nahi dutela erakundeetan.
Tokiko erakundeetan dago euskarazko harremanik gehien: ia elkarrizketen erdiak. Ohartarazi dute, edonola ere, berealdiko diferentziak daudela erakunde batetik bestera: euskarak toki oso eskasa du udal batzuetan, eta baliabiderik ere ez dute zerbitzua bermatzeko —elkarrizketen %5 bueltan dira euskaraz udal horietan—; beste batzuetan, berriz, erabat dago bermatuta euskara —telefonoa hizkuntza horretan hartzen dute deien %99an—. Erakundea zenbat eta goragokoa, gutxiago egiten dute euskaraz: %40 bat foru aldundietan; %26 Jaurlaritzan.
Zerbitzu hizkuntza gisa ari da aurrera egiten euskara, baina ez lan hizkuntza modura. Nahiz eta euskara gehiagok jakin. «Ezagutza handituz doan heinean, euskararen erabileran aurrera egiteko aukerak gehituz doaz, baina ez proportzio berean», dio txostenak.
Planaren helburua bazen lan hizkuntza gisa garatzea euskara. Hutsunea dago, Baztarrikak berak onartu duenez. «Aurrerapen nabarmena egon da ezagutzan, baina aurrerakada apala, ez ahal eta behar bestekoa, euskara lan hizkuntza gisa erabiltzerakoan». Ez da erraza izango. Euskaraz zergatik ez diren aritzen galdetuta, langileek diote ohiturarik ez dutela, erdaldunak daudela inguruan, kontzientziarik ez dutela. «Bide luzea daukagu egiteko», ohartarazi du Uriarte sailburuak.
Idatzizko komunikazioa
Argitalpenen %6 euskarazAhozko harremanetan, harrera euskaraz egitea lehenesten dute erakunde gehienek. Idatzizko erlazioan ez da horrelakorik. Elebitasunaren alde egiten dute gehienek, %43k. Gainerakoan, gaztelaniak du euskarak baino toki handiagoa: %31k erdara hutsez igortzen dituzte gutunak eta; euskara hutsean, %26k. Elebitasuna da irizpide nagusia Jaurlaritzan ere, jakinarazpenen erdiak bidaltzen baititu hizkuntza horretan; kontua da bietako bat aukeratzean %8an egiten duela euskararen alde eta %41ean gaztelaniaren alde. Euskaraz argitaratuta ere, jatorriz erdarazkoak dira testu gehienak. «Kalitatearekin hainbat arazo ageri dira», diote ebaluazioan.
Argitalpenetan ahul dago euskara: erakundeen argitalpen ofizialetan, hamarretik sei erdara hutsean dago. Euskara hutsean tokiko instituzioek ematen dute gehien, baina erdia ere ez. Jaurlaritzaren banaketa: %4,7 euskaraz, %12,6 elebitan, eta %82,7 erdaraz.
Herritarrek ere ahoz baino gutxiago darabilte euskara idatziz. Ahoz %46k jotzen dute euskaraz; idatziz, %31k. Gaztelania da nagusia idatzizko harremanetan —%61ek darabilte—, eta oso gutxik idazten dute bi eletan: %7,5ek.
Interneten eduki gehienak euskaraz ere badauzkate erakundeek —%82—, baina herritarrek gutxiago bisitatzen dituzte webguneak euskaraz. Tokiko erakundeetan dute arrakastarik handiena. Aplikazio informatikoek «ikuspegi elebakarra» dute, eta «apal edo ia garatu gabe» daukate euskara.
Hizkuntz paisaia, iragarkiak
Udalak, euskara lehenestenEuskarari lehentasuna batez ere udalek ematen diotela agerian uzten dute hizkuntz paisaiari eta iragarkiei buruzko datuek. Errotuluetan eta paperetan euskara soilik darabilte hamarretik lauk, eta euskara eta gaztelania, hamarretik bostek. Goragoko erakundeek bi hizkuntzak erabiltzen dituzte. Iragarki kanpainetan ere, udalek ematen diote leku gehien euskarari: kanpainen %38 egiten dituzte euskaraz soilik, eta %10 erdaraz.
Laguntzak eta kontratuak
Baldintzak, paperean bakarrikDiru laguntzak ematean eta kontratuak sinatzean, hizkuntz irizpideak ezartzen dituzte erakundeek, batez ere Eusko Jaurlaritzak, legebiltzarrak eta arartekoak. Kontua da ondoren jarraipen eskasa egiten dietela laguntza edo kontratua jaso dutenei, benetan irizpideak betetzen ote dituzten. Udalak dira irizpideak gutxien jartzen dituztenak, baina jarraipen zorrotzena haiek egiten dute.
Kontratazioak adibide hartuta, Jaurlaritzak irizpideak zehazten ditu %82 kasutan, baina %42tan soilik aplikatzen ditu; betetzen direla segitu, %11n. Jarraipen handiagoa egiten dute arartekoak eta legebiltzarrak. Tokiko erakundeek irizpide gutxiago dituzte —udalek, %46an—, baina %60tan aplikatzen dituzte, eta %45ean segitu.
Ebaluazioan salatu dute instituzioek ez dutela jarraipena egiteko mekanismorik. «Jarraipena sarritan ahazten dela dirudi». Nahiz segipena egin, «irizpideak betetzen ez direnerako ez da aplikatzen neurri zuzentzailerik». Arduradunen inplikazioa ezinbestekotzat jo dute, «pauso kuantitatibo eta kualitatiboak» emateko. Gidaritza hartzeko eskatu diote Baztarrikaren sailburuordetzari.
%56,4
Euskaraz lan egin dezaketen erakunde ordezkariak.
Herri administrazioen artetik EHU da maila altuena duena; bertako ordezkarien %80k euskaraz lan egin dezakete. Eusko Jaurlaritzako ordezkariei dagokienez, %27k lan egin dezakete euskaraz
2013/06/19
2013ko ekainaren 14ko Batzordea
Joan den astekoaren antzera, gaurko batzordea ere pozgarria izan da oso euskalduna izan delako. 13 kasu aurkeztu dituzte eta bat izan ezik ahozkoan denak aurkeztu dira euskaraz. Idatzian 7 euskaraz idatzi dira (%54), eta 6 gaztelaniaz (%46). Hona hemen zalantzak:
Hiztegia:
- Alojamiento con apoyos especiales = Ostatua laguntza bereziekin
- Carcinoma = Kartzinoma
- Crisis de ansiedad = Antsietate-krisi
- Estreñimiento = Idorreria
- Fémur = Izterrezur (eskuin izterrezurreko haustura)
- Grúa = Garabi (garabia behar dute transferentziak egiteko)
- Incontinencia urinaria = Gernu-ihes (inkontinentzia)
- Intentos autolíticos = Saiakera autolitikoak
- Medidas cautelares = Kautelazko neurriak
- Memoria a corto plazo = Epe laburreko oroimen (epe laburreko oroimena kaltetuta dauka)
- Memoria a largo plazo = Epe luzeko oroimen
- Orden de alejamiento = Urruntzeko agindu (epaileak urruntzeko agindua jarri du)
- Trastorno afectivo no especificado = Zehaztu gabeko afektibitate nahasmendu
- Trastorno esquizoafectivo = Nahasmendu eskizoafektibo
- Trastorno generalizado del desarrollo = Garapenaren nahasmendu orokor
- Trastorno límite de la personalidad = Mugako nortasun-nahasmendu
- Trastorno narcisista de la personalidad = Nortasun nartzisistaren nahasmendu
- Trocánter mayor = Trokanter handia
- Vegetativo/a = begetatibo (gaixoa egoera begetatiboan dago)

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)