Abenduaren 3an Euskararen Eguna dela medio, Foru
Liburutegian euskararen liburu zuri erraldoia prestatu da, guztion ekarpenaz
beteko dena.
Animatu eta parte hartu!
Foru Liburutegiko Zero Solairuan, 9:00etatik, 20:30ak arte
2013/11/28
2013/11/27
2013/11/25
2013ko azaroaren 21eko Batzordea
Gaurko batzordea azken aldian izan dugun batzorderik luzeenetarikoa izan da. 14 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek; hori dela eta, luze jo du kasuen gaineko eztabaidak.
14 kasu horietatik 13 ahoz euskaraz azaldu dira. Kasu horien txosten idatziak 10 gaztelaniaz (% 70) eta 4 euskaraz (%30) egin dira. Aste honetan ehunekoetan atzera egin dugu; baina, badakigu kasu asko dauden batzordeetan eta lan karga handia dagoenean beti gertatzen zaigula hori.
Ez etsi eta segi lanean!
Hiztegia
- Desintoxicar = Desintoxikatu
- Encamar = Oheratu (lleva 3 años encamado = 3 urte darama oheratuta)
- Esquizofrenia residual = Hondar-eskizofrenia
- Estudiar = 1. Ikasi (ikasleek eskolan liburuekin egiten dutena) / 2. Aztertu (Gizarte langileek kasuekin egiten dutena)
- Fdo. = Sin.
- Hijastro / Hijastra = semeorde / alabaorde
- Mes = Hil (ez hile)
- Padrastro / Madrastra = Aitaorde / Amaorde

2013/11/21
2013/11/12
2013/11/11
2013ko azaroaren 7ko Batzordea
Gaurko batzordea azken asteetako laburrena izan da 3 kasu baino ez baitira aurkeztu. Ahoz guztiak aurkeztu dira euskaraz eta idatziz 2 txosten aurkeztu dira (bestea joan den astean aurkeztu baitzen). Bi txosten horiek, bat euskaraz eta bat gaztelaniaz idatzi dituzte gizarte langileek, %50. Jarraian batzordean eta txostenetan ikusitako gauzarik interesgarrienak:
Hiztegia
- Alteración del comportamiento = Portaeraren nahasmendu
- Hospitalizar = Ospitaleratu
- Medidas cautelares = Kautelazko neurriak
- Suicidarse = Nork berea burua hil; Nork bere buruaz beste egin; Suizidatu (zaintzailea bere buruaz beste egiten saiatu da)
Ortografia akatsak
- Aizpa = Ahizpa
- Bizita egin = Bisitak egin
- Eskeini = Eskaini
- Grado = Gradu
- Zuhiltzaile = Suhiltzaile

2013/11/05
2013ko urriaren 31ko Batzordea
Urriaren 31ko batzordean 5 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Kasu guztien aurkezpena euskaraz izan den arren, idatziz 3 txosten, %60, euskaraz aurkeztu dira eta 2 gaztelaniaz, %40. Gure ehunekoetan gauden arren, zaila egiten ari zaigu aurrera egitea. Hona hemen agertu zaizkigun gauzarik aipagarrienak:
Egitura interesgarriak
- Presenta: Urlia Berendia presenta enfermedad de Alzheimer // Sandia Berendia presenta fractura de cadera.
Gaztelaniazko presentar aditza testuinguru honetan erabili nahi badugu, euskaraz erraz-erraz egingo dugu, estilo zuzena eta argia erabiliz eta izan, ukan edo eduki bezalako aditzekin, hau da:
* Urlia Berenidiak Alzheimer gaixotasuna du.
* Sandia Berendiak aldaka-haustura du.
Hiztegia
- Ansiedad = Antsietate
- Caida = Erorketa
- Cuidados al final de vida = Bizitzaren bukaerako zaintzak
- Fdo. = Sin.
- Prorroga = Luzapen
- Suspensión cautelar = Kautelazko etetea

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)