Urriaren 31ko batzordean 5 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Kasu guztien aurkezpena euskaraz izan den arren, idatziz 3 txosten, %60, euskaraz aurkeztu dira eta 2 gaztelaniaz, %40. Gure ehunekoetan gauden arren, zaila egiten ari zaigu aurrera egitea. Hona hemen agertu zaizkigun gauzarik aipagarrienak:
Egitura interesgarriak
- Presenta: Urlia Berendia presenta enfermedad de Alzheimer // Sandia Berendia presenta fractura de cadera.
Gaztelaniazko presentar aditza testuinguru honetan erabili nahi badugu, euskaraz erraz-erraz egingo dugu, estilo zuzena eta argia erabiliz eta izan, ukan edo eduki bezalako aditzekin, hau da:
* Urlia Berenidiak Alzheimer gaixotasuna du.
* Sandia Berendiak aldaka-haustura du.
Hiztegia
- Ansiedad = Antsietate
- Caida = Erorketa
- Cuidados al final de vida = Bizitzaren bukaerako zaintzak
- Fdo. = Sin.
- Prorroga = Luzapen
- Suspensión cautelar = Kautelazko etetea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina