Gaurko batzordea azken aldian izan dugun batzorderik luzeenetarikoa izan da. 14 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek; hori dela eta, luze jo du kasuen gaineko eztabaidak.
14 kasu horietatik 13 ahoz euskaraz azaldu dira. Kasu horien txosten idatziak 10 gaztelaniaz (% 70) eta 4 euskaraz (%30) egin dira. Aste honetan ehunekoetan atzera egin dugu; baina, badakigu kasu asko dauden batzordeetan eta lan karga handia dagoenean beti gertatzen zaigula hori.
Ez etsi eta segi lanean!
Hiztegia
- Desintoxicar = Desintoxikatu
- Encamar = Oheratu (lleva 3 aƱos encamado = 3 urte darama oheratuta)
- Esquizofrenia residual = Hondar-eskizofrenia
- Estudiar = 1. Ikasi (ikasleek eskolan liburuekin egiten dutena) / 2. Aztertu (Gizarte langileek kasuekin egiten dutena)
- Fdo. = Sin.
- Hijastro / Hijastra = semeorde / alabaorde
- Mes = Hil (ez hile)
- Padrastro / Madrastra = Aitaorde / Amaorde
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina