2015/04/28

2015eko apirilaren 16ko eta 23ko Batzordeak

Apirilaren 16ko batzordean 7 kasu aurkeztu ziren: 6 txosten euskaraz idatzita (%86) eta bakarra gaztelaniaz (%14). Esan beharrik ez dago ahozko azalpenak euskaraz egin zirela.

Joan den astean, apirilaren 23an, 17 kasu aurkeztu zituzten batzordean medikuek eta gizarte langileek. Kasu guztien ahozko aurkezpena euskaraz egin zen. Idatzian, ordea, 8 txosten (%47) euskaraz idatzita aurkeztu ziren eta 9 gaztelaniaz (%53).

Hona hemen batzorde horietan agertu zaizkigun zalantzak eta zailtasunak:

Hiztegia

- ACV accidente cerebrovascular = GHI garuneko hodietako istripu
- Carcinoma = Kartzinoma
- Catarata = Begi-lauso // Katarata
- Delgadez extrema = Muturreko argaltasun
- Desahucio = Maizter-botatze
- Desprotección = Babesgabetasun (riesgo de desprotección = Babesgabetasun arrisku)
- Expropiación = Desjabetzapen
- Expropiar = Desjabetu
- Incontinencia = Inkontinentzia (gernu-inkontinentzia // eginkari-inkontinentzia)
- Pensión no contributiva = Kotizazio gabeko pentsio
- Osteoporosis = Osteoporosi
- Plaza concertada = Itundutako plaza
- RGI renta de garantía de ingresos = DSBE diru-sarrerak bermatzeko errenta
- Sonda nasogástrica = Zunda nasogastriko
- Tendencia = Joera (etzanda egoteko joera)

2015/04/27

Errenta aitorpenak euskahaldunak behar ditu!!!

Aldundiko langileok KORRIKAren kilometroa erosteko egindako ahalegina izugarria izan da eta beste behin ere lortu egin dugu! Jarrai dezagun euskararen alde lan egiten!!

Errenta aitorpena aurkezteko garaia heltzear da, 2013an euskaraz aurkeztutako errentak %2,17 izan ziren, %2,17 euskaldun. Bada, askoz ere gehiago garela erakutsi egin dugu, beraz, lagundu gaitzazue ERRENTA EUSKAHALDUNTZEN!!

Euskaraz bizi nahi dugulako, egin dezagun 2014ko errenta euskaraz!

2015/04/21

Literatura topaketak: Danele Sarriugarte

Data: Apirilaren 23a
Ordutegia: 19:00
Tokia: Foru Liburutegia, 5. solairua, Hitzaldi Aretoa
Idazlea: Danele Sarriugarte
Hizkuntza: Euskara

Doako sarrera, edukiera osatu arte (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, sarreran NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da).