2013/04/29

2013ko aprilaren 25eko Batzordea

Gaurko batzordea, joan den astekoaren bidetik, nahiko erdalduna izan da. Ahozkoan euskaraz egin arren, idatzizko eginbide eta proposamen guztiak gaztelaniaz idatzi ditugu aste honetan. Azken bi asteetan, beraz, nabarmen egin dugu behera euskarazko eginbide eta proposamen kopuruan.

Akatsak eta hiztegia:

Akatsak:

- Durango aldean  Vs Durangaldean = Por la zona de Durango Vs En el Duranguesado.
- Baloratu = Baloratu aditza NORK-NOR erabili behar dugu Marianek baloratu du (eta ez *Marianek baloratu dio)

Hiztegia:

- Acelerar = Aurreratu
- Alojamiento = Bizitoki (alojamiento de urgencia = urgentziazko bizitokia)
- Caída = Erorketa
- Denegación PECEF = FBZPE ukatzea.
- Heredero = Oinordeko
- Incapacidad temporal = Aldi baterako ezgaitasuna
- Orden judicial = Epailearen agindua

Esamoldeak:

- Va para largo = luze joko du, luzerako da (prozesu honek luze joko du)
- Hacerse cargo = ardura hartu (Inork ez du aita zaintzeko ardura hartu nahi)

2013/04/24

2013ko apirilaren 18ko Batzordea

Gaurko batzordean ezin izan dugu estatistikarik atera ez dugulako gai zerrenda azken momenturaino eskuragarri izan. Hala ere, azpimarratzekoa da Elenak batzorderako txostena euskaraz egin izana, ahoz zein idatziz, ez baita ohiko partre hartzailea. Era berean, Leirek ere euskaraz idatzi du bere proposamena.

Akatsak eta hiztegia:

Akatsak:

- Orduak modu digitalean emateko, gogoratu zenbakiak irakurri behar direla (10:30ean = hamarrak eta hogeita hamarrean), eta ez erdi eta laurden hitzak, bestela akatsa egingo baitugu (*10:30etan = hamar eta erdietan). Beraz, minutuak bezala deklinatuko dira: 10:15ean, 10:30ean, 13:45ean...
Puntuetan bakarrik erabili behar dugu pluraleko deklinabide marka: 10:00etan, 12:00etan, 14:00etan...

Hiztegia:

- Caducar = Iraungi (Caducidad = Iraungitze)
- Cónyuge = Ezkontide
- Domicilio para notificaciones = Jakinarazpenetarako helbidea
- Estancia = Egonaldi (Estancia permanente = Egonaldi iraunkor // Estancia temporal = Aldi baterako egonaldia)
- PECEF = FBZPE (Familia Barruko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoa)
- Requisito /condición de urgencia= Larrialdia izateko baldintza (no cumple los requisitos / condiciones de urgencia = ez ditu larrialdia izateko baldintzak betetzen.
- Secuela = Ondorio [txarrak] (la operación no le ha dejado secuelas = ebakuntzak ez dio ondorio txarrik utzi)
- Supuesto = Ustezko / Balizko (supuestos malos tratos = ustezko tratu txarrak)
- Trastorno orgánico de la personalidad = Nortasunaren nahasmendu organiko

2013/04/15

2013ko apirilaren 11ko Batzordea

Gaurko batzordean parte hartzaile ugari egon dira. Gainera 16 kasu aurkeztu dituzte gizarte langile eta medikuek; hori dela eta, batzorde konplexua izan da gaurkoa. Ahozko azalpen guztiak euskaraz egin dituzten arren, euskara hutsean idatzitako txostenak 4 izan dira. Beste bi txosten erdizka egin dira euskaraz eta 10 gaztelaniaz. Beraz, euskaraz % 25, elebitan % 12 eta gaztelaniaz % 65. Aste biko oporren ostean beti izaten dugu beherakada bat, beraz, datorren asterako gora egitea espero dugu.

Akatsak eta hiztegia

Akatsak:

- *Zainketak onak ez zirela susmoa dugu = Zainketak onak ez zirelako/ziren susmoa dugu.
Egitura mota hauetan oso ohikoa da halako akatsak egitea: gaztelaniazko "izena + de que" egitura egiteko (adib.: la sospecha de que, el rumor de que, la noticia de que...) euskaraz bide bi ditugu -en edo -lako (txarto zainduta dagoelako zurrumurrua / txarto zainduta dagoen zurrumurrua).

Hiztegia:

- Ataxia = Ataxia (ataxia de la marcha = ibileraren ataxia)
- Barrera arquitectónica = arkitektura-oztopo (etxebizitzak hainbat arkietktura-oztopo ditu)
- Bipedestación = Zutik egon/jarri (bipedestación con ayuda = laguntzarekin zutik jartzeko gai)
- Condiciones insalubres = Egoera osasungaitza
- Convulsión = Konbultsio (crisis convulsivas secundarias = bigarren mailako konbultsio-krisiak)
- Incontinencia = inkontinentzia, ihesa (incontinencia urinaria = gernu-ihesa, gernu inkontinentzia)
- Insomnio = Insomnio
- Insuficiencia = gutxiegitasun (insuficiencia cardiaca = bihotz-gutxiegitasuna)
- Maniobra RCP = BBB (bihotz-biriketako bizkortzea)

Esamoldeak:

- Coger con pinzas (esa valoración está cogida con pinzas) = *balorazio hori pinzekin hartuta dago.
Erdarakada hori egiteko beste egitura hauek proposatzen ditugu: balorazioa hori zalantzazkoa da; balorazioa azaletik eginda dago; balorazioa gehiago aztertu behar da; balorazioa ez dago oso ondo eztertuta...

2013/04/10

HIZTEGI GARRANTZITSUA!

desestimar /estimar / desistir /denegar / rechazar


Beti gabiltza bueltaka termino hauekin eta azkenean gaztelaniazkoetara jotzen dugu askotan, nahiz eta euskaraz hitz egiten egon: ...desistimientoa izango da azkenean...; ...denegazinoa egin behar dugu...; ...errekurtsoa desestimatu egin dugu...


Jarraian, Euskara Zerbitzuak emandako jarraibideak ditugu arazoa zertxobait konpontzeko:


1) DENEGAR = UKATU
    * DENEGACION = UKATZE

2) DESESTIMAR = EZETSI
    * DESESTIMACION = EZESPEN

3) DESISTIR = ATZERA EGIN
    * DESISTIMIENTO = ATZERA EGITE
    * TENER POR DESISTIDO = ATZERA EGINDAKOTZAT JO

4) ESTIMAR = BAIETSI
    * ESTIMACION = BAIESTE

5) RECHAZAR = UKO EGIN, EZ ONARTU, EZETSI
    * RECHAZO = UKO EGITE, EZ ONARTZE, EZESPEN

2013/04/09

Proposamenak apirilerako

AGENDA: APIRILA

10 & 11 / ASTEAZKENA & OSTEGUNA, Lorenzo Rojo bizibidaiariaren diaporamak Romon eta Algortan.
http://munduanbarrena.blogspot.com.es/ blogean irakurri ahal dituzue Lorenzoren kronika ederrak

12 / OSTIRALA, 21.00, "Nire gorputza, nire sexualitatea" bertso-afaria, Algortako San Nikolas ikastolan
Oihana Bartra eta Ekaitz Larrazabal “Katxo” arituko dira, tiketak 4€ balio du. Info gehiago hemen,

13 / LARUNBATA, 9:00, Berbalagunen bizikleta-irteera: Zugaztietara, Faduratik abiatuta
Egizuko bizikleta-taldeko kideek antolatuta. Informazio gehiago hemen.

14 / IGANDEA, 11:30, Kanpomartxo Erandioko Arriaga auzoan
Dantza erakustaldiak, Mendibaiarte abesbatzaren saioa, Iratxe Ibarra eta Gorka Ostolaza bertsolariak, bazkari herrikoia, Roberto Etxebarriagaz betiko kanten saioa, umeentzako eta helduentzako berbenak, gazte-asanbladak antolatutako olinpiadak, umeentzako puzgarriak, tailerrak, taloak, txosna... Berbots elkarteak eta Erandioko hainbat elkartek antolatuta

18 / OSTEGUNA, 19:00, Josu Lavin "Lingua navarrorum = naffarrera"
Ikasketa Bolivartiarren elkarteak antolatuta, Algortako Villamonte kultur etxean.

25 / OSTEGUNA, 20:00etan, Txerra Rodriguez "Made in Galiza" liburuaren itzultzailearekin solasaldia
Algortako Aldai Patronatuan, Uribe kostako irakurzaleen txokoak antolatuta.

26 / OSTIRALA, "Ni gaztea nintzenean" narrazio lehiaketan lanak entregatzeko azken eguna
Kultur Leioak antolatuta. Oinarriak hemendik jaitsi ahal dira.

27 / LARUNBATA, 20. Esaera zaharren txapelketa izango da Sopelan
Izena emateko epea apirilaren 22an amaituko da. Erantsita kartela, esaeren azalpenak eta oinarriak (berriak) dituzue. Sopelako aek-k antolatuta.

Oso ondo segi eta gogoratu,
dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!


EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea