2014/10/24

2014ko urriaren 23ko Batzordea

Gaurko batzordean 14 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. 14 horietatik 11 euskaraz idatzita (%78) eta 3 gaztelaniaz (%22). Beraz, joan den asteko zenbakiak hobetu ditugu. Joan den astean 12 kasu aurkeztu ziren, 6 euskaraz eta 6 gaztelaniaz (%50).

Hona hemen agertu zaizkigun gauzatxo interesgarrienak:

Hiztegia

- Andador = Taka-taka
- Aplastamiento vertebral = Orno-zapaltze (aplastamiento de L5 = L5aren zapaltzea)
- Bronquiectasia = Bronkiektasia
- Déficit visual = Ikusmen-eskasia
- Fragilidad = Hauskortasun (la fragilidad del cuidador = zaintzaileraen hauskortasuna)
- Malos hábitos = Ohitura txarrak
- Piso tutelado = Tutoretzapeko etxebizitza
- Problemas de ansiedad = Antsietate arazoak
- Quemadura = Erredura
- Trastorno generalizado del desarrollo = Garapenaren erabateko nahasmendu

2014/10/09

2014ko urriaren 9ko Batzordea

Pozgarria da berriro lanean hasi eta batzordeko ohiturak aldatu ez direla ikustea. Joan den ikasturtea txostenen %60 euskaraz egiten bukatu genuenez... aurtengo erronka txostenen %80 euskaraz egitea izango da.
Gaurko batzordean 8 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek, horietatik 6 euskaraz idatzita (%75) eta 2 gaztelaniaz (%25). Horrek esan nahi du udak ez digula kalte handirik egin eta aurtengo helburuak betetzeko bidean gaudela.

Animo guztioi eta segi euskaraz lan egiten!

Hiztegia

- Actividad = Ekintza (actividades básicas diarias = eguneroko oinarrizko ekintzak)
- ACV = GHI garun hodietako istripua
- Andador = taka-taka
- Marcapasos = pausu-markagailu
- Prescripción = Agindu (medikuaren aginduz, psikiatraren aginduz...)
- Reagrupación = berrelkartze
- Temblor = Dardara