2014/12/16

2014ko abenduaren 11ko Batzordea

Gaur 9 kasu aurkeztu dira batzordean: 6 euskaraz idatzita, 2 gaztelaniaz eta 1 elebitan. Horrek esan nahi du %72 euskaraz eta %28 gaztelaniaz egin direla. Ea abendua ondo bukatzen dugun urtea ederto bukatzeko!

Hiztegia

- Agitación = Asaldu, agitazio
- ELA = AEA Alboko Esklerosi Amiotrofiko
- Cónyuge = Ezkontide
- Denegar = Ukatu
- Fibromialgia = Fibromialgia
- Habitabilidad = Bizigarritasun
- Médula espinal = Bizkarrezur-muin (Lesión de la médula espinal = bizkarrezur-muineko lesioa)
- Nuera = Errain
- Preferente =  Lehentasunezko (caso de carácter preferente = Lehentasunezko kasua)
- SMUS = GLUZ Gizarte-larrialdietarako udal zerbitzua

Kontuz!

- Prestatu = Aditz honek euskaraz ez du balio EMAN esateko, adibidez, prestar ayudar = laguntza eman. Aditz honek preparar esateko baino ez du balio euskaraz.

2014/12/09

2014ko abenduaren 5eko Batzordea

Gaur 10 kasu aurkeztu dira. Ahoz guztiak euskaraz, betiko moduan, eta idatziz 6 euskaraz (%60) eta 4 gaztelaniaz (%40). 

Hiztegia

- Bilateral = Aldebiko (sindrome cerebeloso bilateral = Aldebiko sindrome zerebeloso)
- Caso excepcional = Ezohiko kasu, ohiz kanpoko kasu
- Catarata = begi-lauso, katarata, gandu, zurieri
- Centro = Zentro (kontuz: ez zentru)
- Cirrosis = Zirrosi (cirrosis alcohólica = Alkohol-zirrosi
- Colitis ulcerosa = Kolitis ultzeradun
- Ingreso inmediato en residencia = Berehalako egoitzaratzea
- Tareas domésticas = Etxeko beharrak 
- Toma de decisiones = Erabakiak hartzeko gaitasuna
- Válvula = Balbula (válvula pilórica = piloro-balbula)


2014/12/03

2014ko azaroaren 27ko Batzordea

Gaurko Batzordean zazpi kasu azaldu dira. Horietatik bost ( %71) euskaraz izan dira eta beste biak (%19) gaztelaniaz. Aurreko Batzordearekin konparatuz, euskaraz idatzitako kasu kopuruak gora egin du. Hona hemen Batzordean agertu zaizkigun gauzarik nabarmenenak:


HIZTEGIA


  • MÉDICOS DE BIZKAIA = BIZKAIKO SENDAGILEEN ELKARTEA ( KONTUZ EZ ERABILI BBMM ERABILI BSE)
  • FRACTURA VERTEBRAL = ORNO HAUSTURA
  • SÍNDROME CONFUSIONAL AGUDO = KONFUSIO SINDROME AKUTUA
  • INFARTO MEDULAR = BIZKARREZUR-MUINEKO INFARTUA
  • ARTROSIS GENERAL = ARTROSI OROKORRA ( EZ ERABILI OROKOR ARTROSIA)
  • PLAN INDIVIDUAL DE VIDA INDEPENDIENTE (PIVI) = BIZIMODU INDEPENDENTERAKO PLAN INDIBIDUALA(BIPI)
JARRAITU HORRELA!!!!!!!! SEGI LANEAN !!!!!

2014/12/02

Euskararen eguna



Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Barriro euskara taldetik lanpostuan ere euskaraz aritzera animatzen zaituztegu.

Aurten egun horretan "Euskaraz bizi nahi dut" leloa duen kamiseta janztera gonbidatzen zaituztegu!
Kamiseta ez duenak hurrengo helbidean eska dezake:


Gozatu euskara!!!


2014/11/27

Euskaraz egindako lanaren emaitzak


Batzorderako euskaraz egindako txosten eta eginbideak


2013ko urtarrila-ekaina


2013ko iraila-abendua

2014ko urtarrila-ekaina

Batez besteko orokorra


%34,8


%48,4

%63,1

Batez bestekoa astez aste (gorriz balio baxuenak Vs berdez balio altuenak)


1-      %50
2-      %27
3-      %66
4-      %40
5-      %45,5
6-      %37
7-      %0
8-      %7
9-      %20
10-   %30
11-   %61


1-      %60
2-      %58
3-      %75
4-      %75
5-      %60
6-      %50
7-      %30
8-      %28
9-      %20
10-   %28

1-      %66
2-      %53
3-      %66
4-      %83
5-      %60
6-      %40
7-      %83
8-      %55
9-      %57
10-   %72
11-   %50
12-   %66
13-   %70


Hona hemen 2013an eta 2014an euskaraz egindako txosten, eginbide eta formatuak. Ikusten dugun moduan nabari egiten ari gara gora. 

Gogorato formatu guztiak euskaraz lantzeko nire laguntza osoa duzuela. Animo eta jarraitu gogor lanean!

2014/11/25

2014ko azaroaren 20ko Batzordea

Gaurko batzordean 11 kasu aurkeztu dituzte medikuek eta gizarte langileek. 11 horietatik 5 euskaraz idatzita aurkeztu dituzte (%45) eta 6 gaztelaniaz (%55). Aste honetan berriro egin dugu behera ehunekoetan, ea datozen asteetan gorako dinamika hartzen dugun.

Hiztegia

- Afasia = Afasia
- Ataxia = Ataxia
- Artrosis general = Artrois orokor
- Benigno/Benigna = Onbera (tumor benigno = Tumore onbera)
- Enfermedad degenerativa = Endekapenezko gaixotasun
- Herencia = Herentzia 
- Maligno/maligna = Gaizto (Tumor maligno = Tumore gaizto
- Neoplasia maligna de vejiga = Maskuriako neoplasia gaiztoa
- URSS = EUSS Egoitza Unitate Soziosanitarioa
- Vejiga = Maskuri, puxika
- Vitamina = Bitamina (Vitamina C = C Bitamina)

Kontuz!

- Gutxi gorabehera
- Lehenbailehen
- Bat-batean
- Batik bat
- Egun on

2014/11/19

2014ko azaroaren 13ko Batzordea

Aste honetako batzordean 11 txosten aurkeztu dituzte gizarte langile eta medikuek. 11 horietatik 9 euskaraz idaztita (%81) eta 2 gaztelaniaz (%19). Berriro ere zenbaki politetan ari gara lanean. Ederto!

Hiztegia

- Aguda/agudo = Akutu (pancreatitis aguda = pankreatitis akutua)
- Angustia = Estutasun
- Asistente personal = Laguntzaile pertsonal
- Cansancio = Neke (neke fisiko eta emozionala)
- Claudicar = Amore eman (Estar en riesgo de claudicación = Amore emateko arriskuan egon)
- Derivar = Bideratu (hay que derivarlo a GIZATEK = GIZATEKera bideratu behar da)
- Humor = Umore

2014/11/04

2014ko urriaren 30eko Batzordea

Urriaren 30eko batzordean 7 txosten aurkeztu dira. Ahozkoan denak euskaraz aurkeztu arren, idatziz 4 gaztelaniaz eta 3 euskaraz (%43) aurkeztu dira. Aspaldiko partez ez gara erdira heldu, ea aste honetan bultzada bat ematen diogun! Animo!

Hiztegia

- Aislamiento = Bakartze
- Arco cigomático = Zigoma-arku
- Artrosis de rodilla = Belauneko artrosi
- Conflictividad = Gatazkakortasun (hay conflictividad entre los hijos = Semeen artean gatazkak daude)
- Congénito = Sortzetiko (quiste congénito = Sortzetiko kiste)
- Dieta adecuada = Dieta egoki
- Hemorragia digestiva = Digestio-odoljario
- Insuficiencia cardíaca = Bihotz-gutxiegitasun
- Red social = Gizarte-sare (gizarte-sare ahula)
- Soledad grave = Bakartasun larri
- Supuesto = Ustezko (supuesto agresor = ustezko erasotzaile)
- Vejación = Iseka
- vida cama-silla = ohetik aulkirako bizitza

2014/11/03

Komiki oso interesgarria euskaraz!!!

Jarraian duzuen estekan komiki oso interesgarria duzue. Astero tira bat argitaratzen da eta euskaraz idatzita!

Gainera, tira batzuek animazioa ere badute! Sartu eta disfrutatu, ez zarete damutuko!

Aupakomik







2014/10/24

2014ko urriaren 23ko Batzordea

Gaurko batzordean 14 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. 14 horietatik 11 euskaraz idatzita (%78) eta 3 gaztelaniaz (%22). Beraz, joan den asteko zenbakiak hobetu ditugu. Joan den astean 12 kasu aurkeztu ziren, 6 euskaraz eta 6 gaztelaniaz (%50).

Hona hemen agertu zaizkigun gauzatxo interesgarrienak:

Hiztegia

- Andador = Taka-taka
- Aplastamiento vertebral = Orno-zapaltze (aplastamiento de L5 = L5aren zapaltzea)
- Bronquiectasia = Bronkiektasia
- Déficit visual = Ikusmen-eskasia
- Fragilidad = Hauskortasun (la fragilidad del cuidador = zaintzaileraen hauskortasuna)
- Malos hábitos = Ohitura txarrak
- Piso tutelado = Tutoretzapeko etxebizitza
- Problemas de ansiedad = Antsietate arazoak
- Quemadura = Erredura
- Trastorno generalizado del desarrollo = Garapenaren erabateko nahasmendu

2014/10/09

2014ko urriaren 9ko Batzordea

Pozgarria da berriro lanean hasi eta batzordeko ohiturak aldatu ez direla ikustea. Joan den ikasturtea txostenen %60 euskaraz egiten bukatu genuenez... aurtengo erronka txostenen %80 euskaraz egitea izango da.
Gaurko batzordean 8 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek, horietatik 6 euskaraz idatzita (%75) eta 2 gaztelaniaz (%25). Horrek esan nahi du udak ez digula kalte handirik egin eta aurtengo helburuak betetzeko bidean gaudela.

Animo guztioi eta segi euskaraz lan egiten!

Hiztegia

- Actividad = Ekintza (actividades básicas diarias = eguneroko oinarrizko ekintzak)
- ACV = GHI garun hodietako istripua
- Andador = taka-taka
- Marcapasos = pausu-markagailu
- Prescripción = Agindu (medikuaren aginduz, psikiatraren aginduz...)
- Reagrupación = berrelkartze
- Temblor = Dardara

2014/06/23

Ikasturtearen amaiera

Post honen bidez bukaera emango diogu 2013-2014 ikasturteari. Urtean zehar lan gogorra egin duzue guztiok eta lorpen politak ikusi ahal izan ditugu.

Datorren ikasturtean lan gehiago eta gogorrago egingo dugu euskara lan eta zerbitzu hizkuntza izan dadin Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atalean eta baita Bizkaiko Foru Aldundi osoan ere.

Uda ederra izan, segi euskaraz lan egiten eta irailean ikusiko dugu berriro elkar.





2014/06/17

2014ko ekaineran 12ko Batzordea

Gaurko batzordea historikoa izan da. 13 txosten aurkeztu dira eta 12 euskaraz idatzita aurkeztu dira (%92). Ikasturtea bukatzeko marka ikaragarria, benetan! Orain arte euskaraz %83 idaztea izan da gure markarik onena. Pozik egoteko moduko astea da hau. Gainera, azken asteetako dinamikari jarraipena ematen ari gara.

Hiztegia

- Absentismo = Absentismo (eskolako abesentismoa, laneko absentismoa)
- Anemia = Anemia
- Convenio regulador = Hitzarmen arauemaile
- Derivar = Bideratu, bidali, igorri, pasatu (este caso lo derivaremos a Infancia = kasu hau Umeen Zerbitzura bideratuko dugu)
- Educador / educadora = Hezitzaile
- Servicio de Infancia = Umeen Zerbitzua

2014/06/11

Estatistika datuak: orain arteko lorpenik handiena


Batzorderako euskaraz egindako txosten eta eginbideak


2013ko urtarrila-ekaina


2013ko iraila-abendua

2014ko urtarrila-ekaina

Batez besteko orokorra


%34,8


%48,4

%63,1

Batez bestekoa astez aste (gorriz balio baxuenak Vs berdez balio altuenak)


1-      %50
2-      %27
3-      %66
4-      %40
5-      %45,5
6-      %37
7-      %0
8-      %7
9-      %20
10-   %30
11-   %61


1-      %60
2-      %58
3-      %75
4-      %75
5-      %60
6-      %50
7-      %30
8-      %28
9-      %20
10-   %28

1-      %66
2-      %53
3-      %66
4-      %83
5-      %60
6-      %40
7-      %83
8-      %55
9-      %57
10-   %72
11-   %50
12-   %66
13-   %70

2014/06/06

2014ko ekainaren 5eko Batzordea

Guarko batzordea, azken asteetan bezala, oso pozgarria izan da euskararen erabileraren aldetik. 11 kasu aurkeztu dituzte medikuek eta gizarte langileek eta ahoz kasu guztiak aurkeztu dira euskaraz bat izan ezik, egoeraren zailtasuna dela eta. Idatziz, 7 txosten euskaraz idatzi dira eta 3 gaztelaniaz. Beraz, azken aste hauetako zenbakietan jarraitzen dugu.

Hiztegia

- Convencer = Konbentzitu (NOR-NORK: alabak ama konbentzitu du; ez *alabak amari konbentzitu dio)
- Costear = Ordaindu
- ELA = Alboko esklerosi amiotrofiko, AEA.
- Encefalopatía = Entzefalopatia
- Ex = Ohi (emazte ohia, senar ohia, zuzendari ohia...)
- Habitabilidad = Bizigarritasun 
- Periódicamente = Aldian-aldian, aldizka...
- Vértigo = Bertigo

2014/05/29

2014ko maiatzaren 29ko Batzordea

Gaurko batzordean emaitza oso onak lortu ditugu. Ahoz beti bezala dena euskaraz. Idatziz 6 txosten aurkeztu dira: 4 euskaraz eta 2 gaztelaniaz. Azken asteetan oso zenbaki onak lortu ditugu. Gainera, txostenak gaztelaniaz idatzi dituen gizarte langileak zin egi du datorren asteko txostena euskaraz egingo dituela.

Hiztegia

- Capsulitis adhesiva = Kapsulitis itsaskor
- Glaucoma = Glaukoma
- Interno/interna (trabajador) = Barneko langile
- Intervención = Esku-hartze 
- Olécranon = Olekranon (fractura de olécranon = olekranon-haustura)
- Pelvis = Pelbis (Fractura de pelvis = pelbis-haustura)
- Plexo = Plexu
- Plexo braquial = Plexu brakial
- Plexo solar = Plexu solar
- Polipatológico/a = Patologia anitzeko
- Transfusión = Transfusio (transfusión de sangre = odol-tranfusio)
- Trastero = Trasteleku

2014/05/22

2014ko maiatzaren 22ko Batzordea

Gaurko batzordea laburra eta azkarra izan da. 4 kasu aurkeztu dira, denak euskaraz; eta horietatik 2 txosten euskaraz idatzita eta 2 gaztelaniaz idatzita aurkeztu dira. Hona hemen txostenetan ikusitako hainbat gauza:

Hiztegia

- Antecedentes de ACV = GHI aurrekariak (Garun Hodietako Istripu)
- Asistente personal = Laguntzaile pertsonal
- Atragantarse = Ito
- Coxartrosis = Koxartrosi
- Cuota = Kuota
- Deshidratación = Deshidratazio
- Desnutrición = Desnutrizio
- Hernia de hiato = Hiato-hernia
- Ictus carotídeo izquierdo = Ezkerreko iktus karotideo
- Pluripatología = Patologia anitz
- Presunta agresión = Ustezko eraso
- PVS Prestación vinculada al servicio = ZLP Zerbitzuari lotutako prestazioa
- Reflujo = Errefluxu
- Sindrome depresivo = Depresio sindrome
- Suelo húmedo = Zoru heze
- Trato vejatorio = Tratu iraingarri

2014/05/21

Literatura topaketak

XABIER OLASO

Lekua: Foru Liburutegia (5. solairua, Hitzaldi Aretoa).
Data eta ordua: maiatzak 29 (osteguna), 19:00etan.
Moderatzailea: Txani Rodríguez.
Hizkuntza: Euskara.
Sarrera librea edukiera osatu arte (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, NANa edo pasaportea aurkeztu behar da sarreran).

2014/05/19

2014ko maiatzaren 14ko Batzordea

Aste honetako batzordea oso pozgarria izan da, azken asteetako dinamikari buelta eman diogu eta emaitza ederrak lortu ditugu! 11 txosten aurkeztu dituzte gizarte lengileek eta medikuek eta horietatik 8 euskaraz idatzita aurkeztu dituzte. Ahoz, dena euskaraz.

Hiztegia

- Cartera de servicios = Zerbitzuen zorroa
- Cédula de habitabilidad = Bizigarritasun-zedula
- Claudicar = Amore eman (zaintzaileak amore eman dezake)
- Desencadenante = Eragile (factor desencadenante = faktore eragilea, egrtaera eragilea...)
- Reagrupación familiar = Berrelkartze familiarra 
- SMUS = GLUZ (Gizarte-larrialdietarako udal zerbitzua)


2014/05/08

2014ko maiatzaren 7ako Batzordea

Aste Santu osteko itzulera gogorra izaten ari da. Pazko asteko batzordea gaztelania hutsean egin zen, txosten guztiak gaztelaniaz aurkeztu ziren eta akta ere gaztelaniaz egin zen, gaztelaniaz egiten den lehen akta azken bi urteetan.

Gaurko batzordea euskaraz egin da. kasu guztiak aurkeztu dituzte euskaraz. Hala ere, txosten guztiak gaztelaniaz idatzi dituzte.

Ea hemendik kurtso bukaerara gure ehunekoetara bueltatzen garen, %60-80 horretara.

Animo, gogorra izan arren lortuko dugu eta!!!

2014/04/08

Euskararen erabilera

Etxeko gotorlekua, auzitan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %20,8k euskara erabiltzen dute etxean, 1981ean baino puntu bat gutxiagok

Euskaldunen soslaia aldatu egin da: gero eta gehiago dira hirietan bizi diren gazteak
MAITE ASENSIO LOZANO BILBO, BERRIA. 2014-04-08

Euskarak etxeetan izan duen gotorlekua ahultzearen lehen sintomak agertu ditu V. Mapa Soziolinguistikoak: 1991n, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen %21,8k erabiltzen zuten euskara etxean; 2011n, %20,8 ziren. «Ez nuke esango etxeko gotorlekua galtzeko arriskuan dagoenik, baina ez dagoenik ere ez. Galduko balu, kezkagarria litzateke hizkuntzaren osasunerako: euskara ez badugu etxeko egongelan natural erabiltzen, bigarren mailako hizkuntza izango da», esan zuen atzo Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

Egoera «paradoxikoa» da: «Duela hogei urte askoz etxe gehiago ziren kide euskaldun bakar bat ere ez zutenak». Hain zuzen, etxeko erabileran ez da nabari euskara gaitasunean 1981etik hona izandako hazkundea. Egun, biztanleen %36,4k ondo dakite euskaraz —749.000 lagunek—, duela 30 urte %22 baino ez zirenean; aldi berean, orain hiru hamarkada herritarren bi heren erdaldun hutsak ziren; egun, %44 dira.

Euskaldunen soslaian «aldaketa erradikala» gertatu dela azaldu du Baztarrikak. Batetik, gaztetu egin dira: 20 urtez azpikoetan, %70etik gora euskaldunak dira —1981ean ez ziren %20ra heltzen—. Gazte gehienentzat, ordea, euskara ez da lehen hizkuntza, eskolan ikasia baizik: euskal hiztunen %42 dira euskaldun berriak, baina 30 urtetik beherakoetan %58ra igotzen da kopurua.

Bestetik, «urbanizatu» egin dira: euskaldun berrien erdiak EAEko sei udalerri handienetan bizi dira: hiriburuak, Barakaldo, Getxo, eta Irun. Eta hor dago erabileraren gakoetako bat: «Euskaldun gutxi dituzten hirietan daude: hizkuntza erabiltzeko aukera gutxi dituzte». Euskaldun zaharren artean ere gutxitu da erabilera: «Elebitasun desorekatuaren ondorioa da: euskal hiztun askok ezin dute hizkuntza etxean erabili, senideren batek ez dakielako».

Antzeko joera dago haur eta gazteengan. Baztarrikak gogoratu du etxean jasotako hizkuntzarekiko «lotura afektiboa» handiagoa dela, eta hiztunek erraztasun handiagoa dutela lehen hizkuntzan: «Bikote mistoen artean, heren batek ez du etxean transmititzen. Gurasoei jakinarazi behar diegu euskara etxean ere erabiltzea euskarazko eskolara bidaltzea bezain garrantzitsua dela».

Bilbon euskaldun gehien

Hiriburuen artean, Gasteizek izan du hazkunderik handiena, ezagutza maila apaletik zetorrelako: bertako biztanleen %3,5 ziren euskaldunak 1981ean, eta %21,5era igo zen kopurua 2011n. Donostiak du euskaldun portzentajerik altuena, %40koa, baina Bilbon dago euskal hiztun kopururik handiena: 73.760 (%22,1).

Gune soziolinguistikoek, berriz, 2006ko joera bera dute: gutxiago dira euskaldun oso gutxi dauzkaten herriak, baina euskaldun asko dituztenak ere bai. Herritarren %66 bizi dira bigarren gunean, herritarren %20-50 elebidun diren tokietan; %50-80 elebidun diren herrietan bizi dira %22

2014/04/04

2014ko apirilaren 3ko Batzordea

Gaur, lehenengoz 2014an, txosten gehiago aurkeztu dira gaztelaniaz euskaraz baino. 7 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek, 4 gaztelaniaz eta 3 euskaraz. Ea salbuespena baino ez den eta datorren astetik aurrera berriro gure ohiko zenbakietara bueltatzen garen.

Akatsak

- ABP: abepe moduan irakurri eta deklinatu behar duzue, hau da: ABPa; ABPan, ABPak...
Puntuak: Erabili mugagabean, hau da: gradu II 51 punturekin (eta ez: *gradu II 51 puntuekin)
- -rengana Vs -renera: kontsultak, egoitzak, etxeak edo eraikin kutsua duen edozer adierazteko erabili -renera: medikuarenera, psikiatrarenera, notarioarenera, amarenera, amamarenera...

Hiztegia

- Apatía = Apatia
- Bronquitis = Bronkitis (bronkitis kronikoa)
- Cardiopatía isquémica = Kardiopatia iskemiko
- Compatible = Bateragarri (errekurtso bi horiek bateragarriak dira)
- Discurso incoherente = Koherentziarik gabeko diskurtso / berbaldi
- Distocia social = Distozia sozial
- Etnia gitana = Ijito etnia
- Gitano/gitana = Ijito
- Hepatopatía alcohólica = Hepatopatia alkoholiko
- Incompatible = Bateraezin (errekurtso bi horiek bateraezinak dira)
- URSS = EUSS Egoitza unitate soziosanitario
- VIH = GIB giza immunoeskasiaren birus


2014/04/03

Itzultzaile automatikoa

Eusko Jaurlaritzak itzultzaile automatikoa aurkeztu du. Aukera bi ematen ditu:

  1. 1500 karaktereko testuak ohiko modu batean itzultzeko aukera, hementxe duzuena.
  2. Webguneak osorik itzultzeko aukera, hementxe duzuena.

Gaztelaniatik euskarara, euskaratik gaztelaniara eta ingelesetik euskarara egiten ditu itzulpenak.

Horrez gain, azpimarratu behar da idatziz zein ahotsa erabiliz egin ditzakeela itzulpenak eta Smartphone eta tabletetan ere erabilgarri egongo dela.


2014/04/01

PERTSONENGAN OINARRITUTAKO ARRETA-EREDUA

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak Matia Fundazioarekin batera Pertsonengan oinarritutako arreta-ereduari buruzko koaderno praktikoak aurkeztu ditu.

Guztira 11 koaderno dira eta hementxe dituzue euskaraz ikusteko moduan. Irakurterrazak eta oso interesgarriak dira lanaren ikuspuntutik, jakina; baina, baita euskararen ikuspuntutik ere.

Webgune horretan, 11 koaderno praktikoez gain, Zerbitzuan aldizkaria, Gizartea Hobetuz bilduma, Gizarte-zerbitzuen giden bilduma eta Gizarteratuz buletina kontsulta ditzakezue.

Interesgarria izango delakoan.

2014/03/31

Erronken aurrean, grina eta kemena.

Pasa dan barikuan, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan, jardunaldi tekniko ederrean hitza hartzeko gonbidapena emon eustien Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Ataleko kideek.

Lerrootan jardunaldiaren inguruan azpimarragarri diran aspektu batzuk gogora ekartzeaz gain, zilegi bekit atalaren lana goraipatzea, horretarako beta gitxiegitan hartzen dogu eta.

Ildo honetan, ataleko kideek euren eguneroko lan bikainaz gain, jardunaldia antolatzeko grina eta kemena izatea azpimarragarria da, eta Zuzendaria nazen neurrian harro egoteko arrazoia. Bestetik, atalak azken urteotan hartu dauzan konpromisoak azpimarratu nahi ditut, bai kalitatearekin daukan konpromisoa, bai euskararen erabilerarekin daukan konpromisoa. Biak ala biak, jardun onaren adierazle apartak dira.

Luzeegi jo orduko, jardunaldiko nire parte hartzea laburtzen dauan aurkezpenerako lotura hementxe daukazue. Adinekoen arloan itzelezko erronkak ditugu. Lurralde eta herri bezala, etorkizuneko eta gaur egungo gizarte kohesioan berebiziko garrantzia izango dabe arlo honetan emoten ditugun erantzunak. Ezin ditugu gure ortzmugatik kendu. Geldiro-geldiro errotzen doazen zerbitzuak sortu doguz. Etengabe, zoli, barriztatu beharko doguz erantzunak, hori baita Foru erakunde honen bokazioa eta erronka. Entzun eta entzun, pertsonen bizi-proiektuen garapen osoa sustatzeko.

Erronka handia da, baina helburuak gure ahalegina merezi dau. Horretan bidelari eta bidelagun izango nauzue.


Sergio Murillo Corzo
Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta eskaintzeko zuzendari nagusia


2014ko martxoaren 28ko Batzordea

Gaurko batzordean 11 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Ahoz, aurkezpen guztiak izan dira euskaraz. 11 txosten horietatik 6 euskaraz idatzi dira, %55; eta 5 gaztelaniaz, % 45. Ehunekoetan behera egin dugun arren, ez dugu %50eko langatik behera egin; beraz, oraindik esan dezakegu aurtengo batzorde guztietan txosten gehiago aurkeztu direla euskaraz gaztelaniaz baino. Horrez gain, astez aste BIPI txostenak euskara hutsean egitea finkatzen ari gara, aste honetan 1.

Akatsak:

- 31an = 31n (gogoratu hamaikAk badaukala -a)
- Azken hiletan, azken astetan, azken hilabetetan, azken urtetan = Azken hileetan, azken asteetan, azken hilabeteetan, azke urteetan (gogoratu "azken" hitzak zehaztu egiten duela eta pluraleko marka erabili behar dela)
- Hiru astero = Hiru astean behin (gogoratu zenbakia + (hitza)-(e)ro ez dela zuzena eta beste hainbat egitura dugula egitura hori ordezkatzeko: hiru astean behin; hiru astez behin, hiru asterik behin...

Hiztegia:

- Acuñamientos vertebrales = Bizkarrezurreko ikadurak
- Agudizar = Larriagotu, okerragotu, gaizkiagotu, gaizkitu
- Apnea del sueño = Loaren apnea
- Arteritis temporal = Arteritis tenporal
- Colaborar = Lagundu (no colabora en las tareas de casa = ez du etxeko lanak egiten laguntzen)
- Demencia senil = Zahar-dementzia
- EPOC = BGBK, biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko
- Insuficiencia cardíaca congestiva = Bihotzeko gutxiegitasun kongestibo
- Insuficiencia renal = Giltzurrunetako gutxiegitasun
- Pensión de viudedad = Alargun-pentsio, alarguntza-pentsio
- Reagudizar = Larriagotu, okerragotu, gaizkiagotu, gaizkitu
- Síndrome depresivo = Depresio sindrome


2014/03/24

2014ko martxoaren 20ko Batzordea

Gaurko batzordean 6 kasu aurkeztu dira, beti bezala denak euskaraz. 6 kasu horien txostenetatik 5 euskaraz idatzita aurkeztu dira (%83) eta 1 gaztelaniaz (%17). Jarraitzen dugu ehunekoetan gora egiten asterik astera eta zenbakiak hobetzen. Horrez gain, azpimarratu beharra dago BIPI (bizimodu independenterako plan indibiduala) txosten guztiak, gaur 4, euskaraz soilik aurkeztu direla orain arte eta meritu handia aitortu behar zaie horretaz arduratzen diren langileei. Segi horrela!

BIPI txostenetan jartzeko: bizitza aktiborako ekintzak

* Ayuda para...  = Laguntza....

     - actividades culturales = ekintza kulturaletarako
     - actividades diarias dentro de casa = etxeko eguneko ekintzetarako
     - hacer gestiones = kudeaketak egiteko
     - hacer las compras = erosketak egiteko
     - hacer los recados = enkarguak egiteko
     - ir al banco = banketxera joateko
     - ir al médico = medikuarenera joateko
     - ir al polideportivo = kiroldegira joateko
     - ir de paseo / pasear  = paseatzera ateratzeko; paseatzeko; pasieran ibiltzeko; ostera bat egiteko
     - ir a la piscina = igerilekura joateko
     - salir a la calle = kalera irteteko
     - salir con los amigos / las amigas = lagunekin elkartzeko


2014/03/05

MENDEKOTASUNAREKIKO ARRETA: IKUSPUNTU KOMUNITARIO OSOAGOA


EGUNA: Martxoaren 14a

TOKIA: Bizkaiko Medikuen Elkargoko areto nagusia, Lersundi 9.

PROGRAMA:

  • 09:30 Mendekotasunarekiko arretaren erronkak Bizkaian. Sergio Murillo Corzo (Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko zuzendari nagusia)
  • 10:15 = BFAko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko 2013ko gogobetetze inkesten emaitzak. Marta Ozcariz (Lantik) eta Xabier Bilbao (hizkuntza arloa)

  • 11:00 = Atsedenaldia. Kafea Bizkaiko Medikuen Elkargoko instalazioetan bertan.

  • 11:30 =  Mendekotasun egoeran dauden pertsonei eta zaintzaileei buruzko 2013ko ikerketaren emaitzak. Begoña Pablos (Bizkaiko Medikuen Elkargoa) eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea (Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua)
  • 12:15Bilboko Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetako zerbitzu eta prestazioen jarraitutasuna eta osagarritasuna. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko gogobetetze inkesten emaitzak; Zainduz Programaren bidezko zaintzaileen ikerketa; Gizarte parte-hartzea eta aisialdi aktiboa; Adinekoentzako eguneko arreta eta urgentziazko bizitokien programaren ebaluazio-txostena 2013. Karmele de Guinea eta Natividad Fernandez (Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza)
  • 13:00 = Mahai-ingurua
  • 13:30 = Jardunaldiaren bukaera.







2014/03/03

2014ko otsailaren 27ko Batzordea

Gaurko batzordeko emaitzak urteko kaskarrenak izan dira. Lehenengoz 2014an txosten gehiago aurkeztu dira gaztelaniaz euskaraz baino: 4 euskaraz  (%40) eta 6 gaztelaniaz (%60).
Hala eta guztiz ere, datu oso pozgarria adierazi beharra dago; izan ere, BIPI (Bizimodu Independenterako Plan Indibiduala) txosten guztiak euskaraz idazten baitira beti, hasieratik gaur arte (gaur 3).

Hiztegia

- Apnea del sueño = Loaren apnea (Apnea obstructiva del sueño = Loaren apnea buxatzailea)
- Bipedestación = Zutik (egon), (imposibilidad de mantener bipedestación = Ez da zutik egoteko gai)
- Derivar = Deribatu (se derivó al caso al Servicio de Centros = Kasua Zentroen Zerbitzura deribatu zen)
- Grúa  = Garabi
- Hernia = Hernia (dikoko hernia; hiato-hernia; zilborreko hernia...)
- Mínimo = Gutxieneko (kontuz*gutxienezko)
- Renta = Errenta (alquiler de renta antigua = errenta zaharreko alokairu)
- Sordomudo/a = Gormutu

2014/02/17

2014ko otsailaren 14ko Batzordea

Gaurko batzordean 8 kasu aurkeztu dira. Ahoz denak euskaraz azaldu dira, eta gainera kasu batean zailtasun tekniko handia egon da. Idatziz 5 txosten aurkeztu dira, 3 euskaraz, %60, eta 2 gaztelaniaz, %40. Azken hileetan batzorde guztietan aurkezten dira txosten gehiago euskaraz idatzita gaztelaniaz baino eta benetan pozgarria da datu hori.

Hiztegia

- Alcoholismo crónico = Alkoholismo kroniko
- Ausencias del anciano = Zahartzaroko absentziak
- Contractura de Dupuytren = Dupuytren-en kontraktura
- Compromiso = Konpromiso
- Demencia degenerativa = Endekapenezko dementzia
- Hematoma cerebeloso = Zerebelo-hematoma; zerebeloko hematoma
- Hemiparesia izquierda = Ezker hemiparesia
- Hipoacusia bilateral = Aldebiko hipoakusia
- Incontinencia de heces = Eginkari-inkontinentzia; eginkari-ihes
- Inestabilidad secundaria a ACV = GHIren ondoriozko ezegonkortasun ( GHI = Garuneko hodietako istripu)
- Insuficiencia aórtica = Gutxiegitasun aortiko
- Mareo = Zorabio
- TAC = OTA Ordenagailu bidezko tomografia axial

2014/02/10

2014ko otsailaren 6ko Batzordea

Gaurko batzordean inoiz baino txosten gehiago aurkeztu dira euskaraz, 10!! Zifra honetara heltzen garen lehen aldia da; gaur arte 8 txosten euskaraz idaztea izan da gure errekorra, orain hiru aste lortu genuen errekor hori, baina gaur erabat txikitu dugu langa hori.
Lan itzela egiten ari zarete, beraz, animo eta segi horrela! Ea hemendik ekainera txostenen %100 euskaraz aurkezten diren!!!

Hiztegia

- ACFA =FABA Fibrilazio aurikularrak eragindako bihotz-arritmia
- Albergue = Aterpetxe
- Demencia frontotemporal = Dementzia frontotenporal
- PNC Pensión no contributiva = KGP Kontribuziorik gabeko pentsio
- Retraso psicomotor = Atzerapen psikomotor
- RGI Renta de garantía de ingresos = DBE Diru-sarrerak bermatzeko errenta
- Síndrome de Diógenes = Diogenes sindrome
- SMUS Servicio municipal de urgencias sociales = GLUZ Giza-larrialdietarako udal zerbitzu
- URSS = EUSS Egoitza unitate sozio-sanitario

2014/01/27

2014ko urtarrilaren 23ko Batzordea.

Oso ondo hasi genuen urtea eta urtarrila ondo baino hobeto bukatuko dugu. Gaurko batzordean 13 kasu aurkeztu dira ahoz, denak euskaraz; eta 9 txosten-idatzi aurkeztu dira, 6 euskara hutsean idatzita, %66 eta 3 gaztelaniaz, %33. Kopuru eta ehuneko onak urte hasierarako, segi horrela!!!

Hiztegia

- Alteración de la marcha = Ibiltzearen alterazio
- Alteración visual = Ikusmen alterazio
- Apuñalamiento = Sastakatze
- Apuñalar = Sastakatu
- Asimilable = Parekagarri
- Aspecto descuidado = Itxura zabarra / baldarra
- Atragantar = Eztarrian geratu, konrako eztarritik joan (come muy rápido y se suele atragantar = Oso azkar jaten du eta janaria kontrako ezatarritik joaten zaio)
- Atrofia = Atrofia (atrofia cortico subcortical = Atrofia kortiko subkortikal)
- Carácter infantil = Ume izaera
- CIV Comunicación interventricular = BAK Bentrikulu arteko komunikazio
- Colostomía = Kolostomia
- Condicionamientos culturales = Muga kulturalak
- De forma puntual = Noizen behin, lantzean behin...
- Desplazamientos = Joan-etorriak
- Encefalopatía = Entzefalopatia
- Esquizofrenia residual = Hondar eskizofrenia
- Función cognitiva borderline = Borderline funtzio kognitibo
- Hábito = Ohitura (Hábitos de higiene = Higiene ohiturak)
- Íleo = Ileo
- Impago = ez-ordainketa / ez-ordaintze
- Incontinente = Inkontinente
- Infarto cerebral = Garuneko infartu
- Lazo = Lotura (lazos familiares = familia loturak)
- Lenguaje disártrico = Lengoaia disartriko
- Lesiones de origen isquémico = Jatorri iskemikoa duten lesioak
- Leucopatía = Leukopatia
- Limitaciones = Mugak (limitaciones en la movilidad = Mugitzeko mugak / arazoak / oztopoak / zailtasunak)
- MMII Miembros inferiores = BGA Beheko gorputz-adarrak
- Obesidad mórbida = Obesitate morbido
- Olor a orina = Gernu-kirats
- Pancreoctomía = Pankreoktomia
- RGI Renta de garantía de ingresos = DBE Diru-sarrerak bermatzeko errenta
- Recuperación funcional = Susperraldi funtzional
- Resección de colón = kolon erauzketa
- Resignación = Etsipen (acepta con resignación = Etsita / etsipenez onartu egiten du)
- Reticente = Mesfidati, fidagaitz...
- Sobrecarga = Gainkarga 
- Sobrecargada/o = Gainkargatuta egon / gainezka egon
- TAC = OTA Ordenagailu bidezko tomografia axiala
- Trabajador(a) social = Gizarte langile (kontuz: *laguntzaile)

2014/01/20

2014ko urtarrilaren 17ko Batzordea

Gaurko batzordea euskararen ikuspuntutik pozteko moduko batzordea izan da: 15 kasu aurkeztu dira eta horietatik 8 txosten euskaraz idatzita aurkeztu dira. %53 izan arren, poztekoa da, kopuruan inoiz ez dugulako izan hainbeste txosten euskaraz idatzita, 8! Beraz, zorionak eta segi horrela!

Hona hemen txostenetan agertu zaizkigun hainbat gauza:

Hiztegia

- ACFA, Arritmia cardíaca por fibrilación auricular = FABA (Fibrilazio aurikularrak eragindako bihotz-arritmia)
- Activo financiero = Finantza-aktibo
- Adenocardinoma de colon = Koloneko adenokardinoma
- Adenocardinoma de pulmón = Birikako adenocardinoma
- Alojamiento alternativo = Ostatu alternatibo
- Amputación = Anputazio
- Anginopatía = Anginopatia (microanginopatía severa = Mikroanginopatia larria)
- Antecedentes personales = Aurrekari pertsonalak
- Aprobar = Onartu (kontuz: *gainditu)
- Bilateral = Aldebiko (amputación bilateral = aldebiko anputazio; hipoacusia bilateral = aldebiko hipoakusia)
- Carácter conflictivo = Izaera gatazkatsu
- Consumos de OH = OH kontsumoak 
- Convalecencia = Gaixondo, eriondo, susperraldi
- Convulsión = Konbultsio
- CPAP "continious positive airway preassure" = CPAP ingelesez bezala (dena esateko: aire-bideetako presio positibo jarraitua)
- Deterioro cognitivo avanzado = Narriadura kognitibo aurreratua
- Deterioro cognitivo progresivo = Narriadura kognitibo progresiboa
- Diabetes mellitus insulinodependiente = Diabetes mellitus intsulina-mendeko
- Dilatar = Dilatatu (dilatación = dilatazio)
- Disfunción = Disfuntzio (disfunción ventricular = disfuntzio bentrikular)
- Disnea = Disnea, arnasestu (disnea grave = disnea larria)
- DM, Diabetes Mellitus = DM, Diabetes Mellitus 
- ELA, Esclerosis lateral amiotrófica = AEA, Aldebiko esklerosi amiotrofiko
- EPOC, Enfermedad pulmonar obstructiva crónica= BGBK (Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa)
- Glaucoma = Glaukoma
- Glúteo = Ipurmasail 
- Hábito enólico = Ohitura enoliko
- HBP, Hiperplasia benigna de próstata = PHO (Prostatako hiperplasia onbera)
- Hemorragia = Odoljario (hemorragia digestiva = digestio-odoljario)
- Hipercolesterolemia = Hiperkolesterolemia
- Hipoacusia = Hipoakusia
- HTA, Hipertensión arterial = AHT (Arterietako hipertentsioa)
- Impedimento lingüístico = Hizkuntzak eragindako oztopoa
- Inflamación = Hantura
- Inflamación articular = Giltzaduretako hantura
- ITB, Instituto Tutelar de Bizkaia = BTE, Bizkaiko Tutoretza Erakunde
- Leucopatía isquémica = Leukopatia iskemiko
- Limitación = Muga (limitaciones para el lavado = garbiketarako mugak)
- Mielopatía cervical = Lepoko mielopatia 
- Miocardiopatía isquémica = Miokardiopatia iskemiko
- Neoplasia pulmonar = Biriketako neoplasia
- Neumonía = Neumonia
- PECEF, Prestación económica para cuidados en entorno familiar = FBZPE (Familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoa)
- Pensión de jubilación = Erretiro-pentsio
- Pensión de orfandad =  Zurztasun-pentsio
- PIA = ABP (Arreta eskaintzeko banan-banako programa)
- Preferente = Lehentasunezko (ingreso preferente = lehentasunezko egoitzaratzea)
- Recuperación funcional = Susperraldi funtzionala
- Retraso mental = Adimen-atzerapen
- Sacro (hueso) = Errain-hezur
- SAOS, Síndrome de apnea obstructiva del sueño = LABS (Loaren apnea buxatzailearen sindromea)
- Síndrome ansioso depresivo = Antsietate-depresio sindrome
- Síndrome de desacondicionamiento = Desegokitzapen sindrome
- Síntomas psicóticos = Sintoma psikotikoak
- SMUS, Servicio municipal de urgencias sociales = GLUZ (Gizarte-larrialdietarako udal zerbitzua)
- Soporte familiar = Familiaren laguntza
- SSB, Servicios sociales de base =  OGZ (Oinarrizko gizarte-zerbitzuak)
- Transferencias = Transferentziak
- Trastorno conductual fluctuante = Portaera nahasmendu fluktuatzaile
- Úlcera = Ultzera (úlcera en sacro = errain-hezurreko ultzera)
- URSS, Unidad residencial socio-sanitaria = EUSS (Egoitza unitate sozio-sanitarioa)
- Viable = Bideragarri
- Violencia intrafamiliar = Familia barruko indarkeria

2014/01/13

2014ko urtarrilaren 9ko Batzordea

Gabon osteko lehen batzorde honetan 3 kasu aurkeztu dira. Hiru kasuen aurkezpena euskaraz egin bada ere, bigarren kasuari buruzko eztabaidak gaztelaniara jo du kasuaren zailtasuna dela eta. Idatzian bi txosten euskaraz idatzita aurkeztu dira (%66) eta bakarra gaztelaniaz (%33). Pozteko da oporretatik bueltatu eta hainbat txosten, akta edo eginbide euskaraz idatzi direla ikustea.
Hona hemen txostenetan eta batzordean agertu zaizkigun zalantzak:

Hiztegia:

- Columna vertebral = Bizkarrezur
- Escara = Eskara (se le han formado escaras en los pies = eskarak sortu zaizkio oinetan)
- Escaración = Eskarazio
- Grado de parentesco = Ahaidetasun-maila
- Labores domésticas = Etxeko lanak
- Monja = Moja
- Orden religiosa = Erlijio-ordena
- PIA = ABP (arreta eskaintzeko banan-banako programa)
- Seguimiento exhaustivo = Jarraipen zehatz; jarraipen sakon (ha pedido que se le haga un seguimiento exhaustivo = jarraipen sakona egiteko eskatu du)
- Sillón = Besaulki (se pasa el día sentado en el sillón = eguna besaulkian eserita ematen du)
- Sofá = Sofa
- Uña = Azazkal ( la higiene de las uñas es muy importante = oso garrantzitsua da azazkalen garbiketa)