2014/01/27

2014ko urtarrilaren 23ko Batzordea.

Oso ondo hasi genuen urtea eta urtarrila ondo baino hobeto bukatuko dugu. Gaurko batzordean 13 kasu aurkeztu dira ahoz, denak euskaraz; eta 9 txosten-idatzi aurkeztu dira, 6 euskara hutsean idatzita, %66 eta 3 gaztelaniaz, %33. Kopuru eta ehuneko onak urte hasierarako, segi horrela!!!

Hiztegia

- Alteración de la marcha = Ibiltzearen alterazio
- Alteración visual = Ikusmen alterazio
- Apuñalamiento = Sastakatze
- Apuñalar = Sastakatu
- Asimilable = Parekagarri
- Aspecto descuidado = Itxura zabarra / baldarra
- Atragantar = Eztarrian geratu, konrako eztarritik joan (come muy rápido y se suele atragantar = Oso azkar jaten du eta janaria kontrako ezatarritik joaten zaio)
- Atrofia = Atrofia (atrofia cortico subcortical = Atrofia kortiko subkortikal)
- Carácter infantil = Ume izaera
- CIV Comunicación interventricular = BAK Bentrikulu arteko komunikazio
- Colostomía = Kolostomia
- Condicionamientos culturales = Muga kulturalak
- De forma puntual = Noizen behin, lantzean behin...
- Desplazamientos = Joan-etorriak
- Encefalopatía = Entzefalopatia
- Esquizofrenia residual = Hondar eskizofrenia
- Función cognitiva borderline = Borderline funtzio kognitibo
- Hábito = Ohitura (Hábitos de higiene = Higiene ohiturak)
- Íleo = Ileo
- Impago = ez-ordainketa / ez-ordaintze
- Incontinente = Inkontinente
- Infarto cerebral = Garuneko infartu
- Lazo = Lotura (lazos familiares = familia loturak)
- Lenguaje disártrico = Lengoaia disartriko
- Lesiones de origen isquémico = Jatorri iskemikoa duten lesioak
- Leucopatía = Leukopatia
- Limitaciones = Mugak (limitaciones en la movilidad = Mugitzeko mugak / arazoak / oztopoak / zailtasunak)
- MMII Miembros inferiores = BGA Beheko gorputz-adarrak
- Obesidad mórbida = Obesitate morbido
- Olor a orina = Gernu-kirats
- Pancreoctomía = Pankreoktomia
- RGI Renta de garantía de ingresos = DBE Diru-sarrerak bermatzeko errenta
- Recuperación funcional = Susperraldi funtzional
- Resección de colón = kolon erauzketa
- Resignación = Etsipen (acepta con resignación = Etsita / etsipenez onartu egiten du)
- Reticente = Mesfidati, fidagaitz...
- Sobrecarga = Gainkarga 
- Sobrecargada/o = Gainkargatuta egon / gainezka egon
- TAC = OTA Ordenagailu bidezko tomografia axiala
- Trabajador(a) social = Gizarte langile (kontuz: *laguntzaile)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina