2014/01/13

2014ko urtarrilaren 9ko Batzordea

Gabon osteko lehen batzorde honetan 3 kasu aurkeztu dira. Hiru kasuen aurkezpena euskaraz egin bada ere, bigarren kasuari buruzko eztabaidak gaztelaniara jo du kasuaren zailtasuna dela eta. Idatzian bi txosten euskaraz idatzita aurkeztu dira (%66) eta bakarra gaztelaniaz (%33). Pozteko da oporretatik bueltatu eta hainbat txosten, akta edo eginbide euskaraz idatzi direla ikustea.
Hona hemen txostenetan eta batzordean agertu zaizkigun zalantzak:

Hiztegia:

- Columna vertebral = Bizkarrezur
- Escara = Eskara (se le han formado escaras en los pies = eskarak sortu zaizkio oinetan)
- Escaración = Eskarazio
- Grado de parentesco = Ahaidetasun-maila
- Labores domésticas = Etxeko lanak
- Monja = Moja
- Orden religiosa = Erlijio-ordena
- PIA = ABP (arreta eskaintzeko banan-banako programa)
- Seguimiento exhaustivo = Jarraipen zehatz; jarraipen sakon (ha pedido que se le haga un seguimiento exhaustivo = jarraipen sakona egiteko eskatu du)
- Sillón = Besaulki (se pasa el día sentado en el sillón = eguna besaulkian eserita ematen du)
- Sofá = Sofa
- Uña = Azazkal ( la higiene de las uñas es muy importante = oso garrantzitsua da azazkalen garbiketa)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina