2015/12/11

2015-12-11ko batzordea

Egun on, danoi:

Gaurko batzordean txosten guztiak, ahoz, euskaraz azaldu badira ere, idatziz, ez da hori gertatu: esan ahal da erdiak euskaraz idatzita egon direla, eta beste erdiak, berriz, gaztelaniaz.

Lehenengo eta behin,  zoriondu behar zaituztet, ondo aritu zaretelako euskarazko azalpenak ematen. Hala ere, eta aurreko sarrera batean aipatu nuen bezala, nahiko zail egiten da gaztelaniaz idatzitako txosten bat euskaraz azaltzea.

Hori konpontzeko, aukera batzuk daude: orain arte batzuek bidaltzen dizkidazue gainbegiratzeko eta zuzentzeko, hori litzateke bat, eta segi horrela; baina beste aukera bat ere eskaini nahi dizuet: ondo baderitzozue, txostena egin behar duzuenean, deitu ahal didazue, eta ni zuen lekura joango nintzateke; horrela, bion artean egingo genuke euskaraz. Ez da ostiral beltza, baina uste dut eskaintza ona dela.

Bestalde, hauexek dira gaur sortu diren zalantzak


  • factores de riesgo: arrisku faktoreak
  • convivenciako arazoak: elkarbizitza(ko) arazoak
  • aislamiento grave: bakartze larria 
  • imposición a plazo: eperako ezarpena
  • mejorar: hobera egin (du)
  • empeorar: txarrera/okerrera egin (du)
  • decremento de capital:  kapitalaren gutxitzea (justifikatu gabeko kapital-gutxitzea)

2015/12/03

Euskararen eguna dela eta

Badakit lanean ezin direla youtube eta beste leku batzuetako bideoak ikusi; baina interesgarriak iruditu zaizkit eta hemen dituzue batzuk, etxeko ordenagailutik ikusteko.

Ondarruko euskaldun berriak

Badugu pazientziarik euskaldunberriekin?

Euskaldun berriaren kalea. Poziktibity

Horretaz aparte, urtero bezala, jai-zubi luze honetan, hemendik geratuz gero, ez ahaztu Durangoko Azoka dagoela. Aurten, Iurretan eta Abadiñon aparkatzeko aukera dago, eta lanzadera jarriko dute dohainik azokara joateko. Bide batez, joaten zaretenok, aprobetxatu Durangoko alde zaharra ikusteko, oso interesgarria da eta. (ez bakarrik poteoagatik)

2015/12/02

Euskararen eguna

Egun on, guztioi:

Bihar izango da Euskararen Nazioarteko Eguna. Ospatzeko baino, uste dut hausnartzeko eguna izan behar dela, beste "ospakizun" batzuekin gertatzen den moduan (Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, kasu).

Egun horren harira, kartel batzuk daude jarrita atalean "Euskarak, aurten, 366 izango ditu, hau suertea!" leloarekin. Kondena bat baino, suertea da egun bat gehiago izatea hainbat gauzatarako, eta horien barruan euskaraz hitz egin, idatzi, entzun, gozatzeko suertea daukagu.

Bukatzeko, bakarrik esan nahi dut, ez dadila biharko eguna Gabon zaharreko asmo onak bezalakoa; hobe da Gabon zaharrean erretzea, eta urte osoan zehar ez erretzea, ezta?

2015/12/01

2015-12-01eko batzorde teknikoa

Egun on, danoi:

Gaurko batzordean hainbat kasu egon dira, eta horren ondorioz, hainbat termino sortu dira zalantzagarriak; jarriko ditudan batzuk astean zehar aztertutako txostenetan agertutakoak dira, eta besteak, gaur bertan jasotakoak:


  • Síndrome de inmovilización crónica: Immobilizazio kronikoaren sindromea
  • Rigidez: zurruntasuna
  • Soporte social: gizarte euskarria
  • Alzheimer de inicio tardío: Hasiera berantiarreko alzheimerra
  • tutelada: tutoretzapean
  • Habitabilidad: bizigarritasuna
  • Obesidad morbida: obesitate larria/morbidoa
  • Cirrosis hepática: gibeleko zirrosia
  • VIH: GIB
  • Disfasia de tipo mixto: tipo mistoko disfasia
  • Labilidad emocional: labilitate emozionala
Bestalde, gogorarazi nahi dizuet blogak baduela bilatzailea. Pantailaren goiko aldean, ezkerraldean, hutsunea duzue, agian agertutako terminoak eta laburdurak bilatzeko. Honekin ez dut esan nahi niri ez galdetzeko, pena litzateke niretzat, izan ere, asko ikasten ari naiz zuekin.