2013/05/29

Arreta telefonikoa egiteko laguntza II

Post honetan arreta telefonikoa egiteko laguntza esaldien bigarren txanda argitaratu dugu.

1.      [Posta elektronikoa ematen]. Guión bajo / Guión medio / Arroba / Todo junto / Separado
Marra beheran, Beheko marra / Marra erdian, Erdiko marra / A bildua / Dena batera / Bereizita, bananduta

2.      Ahora le/te paso con él/ella.
Oriantxe jarriko zaitut berararekin.

3.      ¿Puede llamar más tarde? Ahora no está.
Geroago deituko duzu? Ez dago momentu honetan.

4.      Está reunido/a. Bileran dago. Batzartuta dago. (*Bilduta dago)

5.      ¿Está Lourdes? Lourdes, mesedez? Lourdes badago? Hor da Lourdes?

6.      ¿De parte de quién? Noren partez/partetik?

7.      Un momento por favor. Momentu, apur batean, mesedez. (*Apur bat)

8.      ¿Me puede repetir el nombre de la asociación?
Berriz esango didazu elkartearen izena? (*Errepikatu...)

9.      ¿Quién le digo que llama?
Nor zarela esango diot?

10.  13:00etan deitu duenari “Egun on” esango diogu? Bai. “Eguerdi on” ere balio du.

11.  Acaba de salir. Oraintxe atera da. Irten berri da

12.  ¿Quiere dejar algún recado?  Mezurik, oharrik, abisurik, errekadurik [utzi nahi (duzu)?]

13.  Escuche atentamente lo que voy a decirle.
Arretaz entzun esango dizudana / Arreta jarri esango dizudanari.

14.  Hoy he atendido 14 llamadas.
Gaur 14 dei hartu/erantzun ditut. 14 deiri erantzun diet.

15.  No hay que marcar prefijo.
Ez da aurrezenbakirik markatu behar.

16.  Espere un momento, por favor. La he visto por la oficina.
Itxaron, itxoin, egon apur (piska) batean. Mesedez. Bulegoan ikusi dut (*Bulegotik)

17.  ¿Puede llamar dentro de 10 minutos?
10 minutuan / 10 minutu barru / hemendik 10 minutura deituko duzu?

18.  Me ha dicho que te diga que a las 11:00 no puede quedar contigo, tiene que ser 15 minutos más tarde.
Esan dit zuri esateko 11:00etan ezin dela zurekin geratu, 15 minutu geroago izan behar du. (*beranduago)

19.  Zergatik ez zara joango? Eske ez dut gogorik. (-lako)
Gogorik ez dudalako.

20.  Esaiozu nagusiari opor txandak aldatu nahi dituzula! Eske, ezetz esaten badit? Eta/baina
Baina/Eta, ezetz esaten badit?

21.  ¿Me harías un favor?
Mesede bat egingo didazu?

22.  Me duele la garganta. Eztarriko mina daukat / Eztarriko minez nago.

23.  Estoy afónico/a. Afoniko / Erlats nago.

2013ko maiatzaren 23ko Batzordea

Gaurko batzordea nahiko arina eta korapilorik gabekoa izan da; hori dela eta, errazagoa izan da erabat euskalduna izatea. Ahozko azalpenetan ez dugu jo gaztelaniara. 7 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek, medikuek eta psikologoak; eta horietatik 2 izan dira euskara hutsean idatzitakoak %30, Mari Joserena eta Agurtzanerena. Pozgarria da esatea kopuruetan berriro gora egiten ari garela aste zail batzuk pasatu ostean.

Hiztegia:

- Aislamiento =  Bakartze (ha vivido aislado toda la vida = bizitza osoa bakartuta eman du)
- Auxilio = Laguntza (pedir auxilio = laguntza eskatu; primeros auxilios = lehen laguntza)
- Condiciones infrahumanas = Baldintza penagarriak
- Desorientación en el tiempo y en el espacio = Espazioan eta denboran galduta egotea
- Deterioro cognitivo severo = Narriadura kognitibo larri
- Es incapaz de cuidarse =  Ez da bere burua zaintzeko gai
- Falta de iniciativa = Iniziatiba falta
- Jeringa = Xiringa
- Intervención policial = Poliziaren esku-hartze
- Inyección = Injekzio
- Ratificar = Berretsi
- Situación de desprotección = Babesgabe egon
- Tenblor = Dardara
- Trámites de separación = Banantze tramiteak

2013/05/27

Arreta telefonikoa egiteko laguntza

Post honetan arreta telefonikorako lagungarriak diren egitura batzuk jarriko ditugu; errepikatzen diren ohiko esaldiak gaztelaniaz eta euskaraz:

1.      Llámame en cinco minutos.
Deitu (deituidazu / dei iezadazu) bost minutu barru / hemendik (eta ) bost minutura
2.      Ahora no se puede poner.
Orain (memento honetan) ezin da jarri (paratu) / ez dauka jartzerik.
3.      ¿Tiene(s) para apuntar?
Baduzu idazteko / oharrak hartzeko?
4.      Ya le doy yo el recado.
Neuk emango diot mezua / abisua / enkargua / errekadua.
5.      Se lo vuelvo a repetir.
Berriz / berriro / atzera / ostera (ere) esango dizut.
6.      ¿Lo he explicado bien?
Ondo azaldu dut?
7.      Descolgar.         
     a- descolgar, coger. hartu
     b- He descolgado el tf. porque ahora no lo puedo atender.
            Telefonoa eseki gabe utzi dut orain ezin dut erantzun eta.
8.      Colgar. Eseki, eskegi.
9.      Me ha salido el contestador automático.
Erantzungailu automatikoa irten / atera zait.
10.  Se oye una voz grabada.
Ahots grabatua entzuten da.
11.  Yo siempre cojo el teléfono a la primera.
Nik telefonoa beti lehenengoan hartzen dut.
12.  Pues yo a la tercera.
Ba nik, hirugarrenean (hirugarrenez jotzen duenean).
13.  ¿Me puede repetir, por favor?
Berriz ere esango didazu, mesedez?
14.  ¿Cómo se deletrea?
Nola esaten da letraka?
15.  ¿En mayúscula o en minúscula?
Letra larriz ala letra xehez /maiuskulaz ala minuskulaz?
16.  Tardará un rato en volver.
Luzarorako dauka.
17.  Llama(llame) en media hora.
Deitu ordu erdi barru (hemendik ordu erdira).
18.  Ya me encargo yo.
Neu arduratuko naiz. / Neure kontu.
19.  Está comunicando.
Komunikatzen ari da. / Okupatuta dago.
20.  ¿Puede hablar más alto? ¡Que no le oigo!
Ozenago (altuago) hitz egingo duzu? Ez dizut entzuten eta!
21.  Más bajo. Baxuago.
22.  Habla bajo para que no te oiga el/la de al lado.
Hitz egin ahapeka, isilka, ahopean, baxutxu, ondokak entzun ez entzuteko.
23.  Más despacio, por favor.
Astiroago, mantsoago, geldiroago, mesedez.
24.  Vale.
Oso ondo / Primeran / Ederto (batean) / Bale
25.  Ya.
a-      Ah ya, fuiste tú el que llamó.
Ah, bai, zeuk deitu zenuen.
b-     ¡Ya! y encima tengo yo la culpa.
Baita zera ere!, gainera errua nik izango dut!



2013/05/23

Errenta Aitorpena Euskaraz!

Egizu Errenta Aitorpena Euskaraz!

Barriro euskara taldetik abian den 2012ko Errenta Aitorpena euskaraz egitera animatzen zaituztegu.
Egizu Errenta Aitorpena euskaraz!

2013/05/20

Datozen egunetarako planak

Beti bezala Mari Cruzek datozen egunetarako plan euskaldun interesgarriak bidali dizkigu.

MAIATZA
23 / OSTEGUNA, 20:00, Kirmen Uriberen "Mussche" izango dugu berbagai
Algortako Aldai Patronatuan, Uribe kostako irakurzaleen txokoak antolatuta.

25 / LARUNBATA, 9:00, Triatloia Hondarribian eta sagardotegia Astigarragan
Egun osoko plana egingo dugu, bizikleta-taldeko batzuk entrenatzen ari dira triatloi honetan parte hartzeko, beste batzuk animatzaile goaz. Zu zer, animatuko zara? Buelta 3.00etan Hernanitik.


EKAINA
1 / LARUNBATA, Euskal Herriko VIII. Mintza eguna Elgoibarren
Euskal Herriko berbalagun guztion eguna ospatuko dugu aurten Elgoibarren, bazkari txartelak 20€ balio du, aurten animatuko zara?


1 / LARUNBATA, 9:00, Hezeguneak ezagutzeko toponimia-ibilbidea
Fadura Kiroldegiko sarreran lotuko gara. Izena emateko: 688 635 350 / getxo.toponimia@gmail.com. Antolatzailea: Bizarra Lepoan

6 / OSTEGUNA, 9:00, 11:00 eta 17:15, Barry Barrez umore-saioak
Goizean Areetan eta arrastian Algortan izango dugu Barry irlandarra, Egizuk eta Getxoko kultur etxeak antolatuta.

8&9 / ASTEBURUA, Plazaolako bide berdea bizikletaz
Lekunberriko Aralar kanpinean gaua pasako dugu.


14 / OSTIRALA, Berbatxango astronomikoa
Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu eta Getxoko Egizu elkarteek antolatuta.

14 / OSTIRALA, 20:30, Euskal kantu-poteoa Gorrondatxe abesbatzak gidatua
Abian kultur elkartetik abiatuta.

15 / LARUNBATA, 9:00, Getxo berrian sakontzeko toponimia-ibilbidea
El Carmen elizatik abiatuko gara. Izena emateko: 688 635 350 / getxo.toponimia@gmail.com

23 / IGANDEA, San Juan sua jaia
Algortako metro plazan, herriko hainbat elkarteren artean antolatua.


Oso ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!

EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.org

2013/05/13

2013ko maiatzaren 9ko Batzordea

Gaurko batzordean kasu gutxi aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek, 5 baino ez. Hori dela eta, batzordea oso azkarra izan da eta berehala bukatu dugu. Kasuen ahozko azalpenean azken asteetako batzordeetan baino euskaldunago aritu gara gaur. Idaztzikoan, 4 eginbide gaztelaniaz idatzi dira eta 1 euskaraz. Sheila izan da batzorderako txostena euskaraz idatzi duen gizarte langilea, animo eta segi lanean!

Akatsak:

- El equipo de valoración acude a realizar una nueva entrevista = * Balorazio taldea elkarrizketa berri bat egitera joan zen. Gaztelaniazko un/a nuevo/a esamoldea euskaraz ez dugu berri bat bezala erabili behar beste bat egitura erabili behar dugu. Beraz, aurreko esaldia balorazio taldea beste elkarrizketa bat egitera joan zen moduan idatziko dugu. Adibideak:
* Hay que hacer una nueva valoración = Beste balorazio bat egin behar da
* Hay que abrir un nuevo expediente = Beste espediente bat egin behar da

Hiztegia:

- Atención temprana = Laguntza goiztiar
- Demencia = Dementzia (demencia avanzada = dementzia aurreratua)
- Denegar = Ukatu (denegación =  ukatze)
- Manifestar = Adierazi (zaintzaileak adierazi du...)
- Pensión contributiva = Ordaindutakoaren arabeko pentsio
- Pensión no contributiva = Ordaindutakoaren araberakoa ez den pentsioa; Kotizazio gabeko pentsio)
- Perfil = Profil (mendekotasun egoeran dagoen pertsona horrek sozio-sanitariorako profila dauka)
- Rechazar = Ez onartu (rechazo = ez onartze)
- Red de apoyo = Laguntza sare
- Reunir = Bete (no reune criterios de urgencia = ez ditu betetzen larrialdia izateko irizpideak)
- Terreno = Lursail (ez du dirurik baina lursail batzuk ditu)

2013/05/08

2013ko maiatzaren 3ko Batzordea

Gaurko batzordean kasu asko izan ditugu eta nahiko korapilotsuak. Hori dela eta, luze jo dugu. Oro har, batzordea euskaraz egin da; hala ere, kasu batzuk konplikatu direnean gaztelaniara jo dute langileek. Idatzizko txostenetan bakarra izan da euskaraz egindakoa (Mari Jose psikologoak idatzitakoa), eta 14 gaztelaniaz egindakoak. Hirugarren astea jarraian daramagu ehuneko nahiko eskasekin (% 7).

Hiztegia:

- Agotamiento = Neke
- Ahorros = Aurrezkiak (ez dauka aurrezki ekonomiko nahikorik)
- Brote = Agerraldi (brote psicótico = Agerraldi psikotikoa)
- Control de la medicación = Medikazioaren kontrol (ez dauka medikazioaren kontrolik)
- Demencia senil = zahar-dementzia
- Desnutrición = Desnutrizio
- Falta de higiene = Higiene falta
- Familiares obligados al cuidado = Zainketak egitera derrigortuta dauden senideak
- Fragilidad = Hauskortasun (fragilidad del entorno familiar = Familia barruko hauskortasuna)
- Frialdad = Hoztasun (pertsona hotza da)
- Insomnio = Insomnio
- Intrafamiliar = Familia barruko (Familia barruko gatazkak)
- Jefatura = Burutza
- Necesidades básicas = Oinarrizko beharrizanak
- Orden de ingreso = Ospitaleratzeko agindu
- Origen = Jatorri
- Propiedad = Jabetza (en propiedad = jabetzan)
- Quedar constancia = jasota geratu (el caso se presenta en la comisión para que quede constancia = kasua batzordean aurkezten da jasota gera dadin)
- Red de apoyo = Laguntza sare
- Suspender = Eten (Suspensión de la prestación = prestazio etetea erabaki da)