2013/05/29

2013ko maiatzaren 23ko Batzordea

Gaurko batzordea nahiko arina eta korapilorik gabekoa izan da; hori dela eta, errazagoa izan da erabat euskalduna izatea. Ahozko azalpenetan ez dugu jo gaztelaniara. 7 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek, medikuek eta psikologoak; eta horietatik 2 izan dira euskara hutsean idatzitakoak %30, Mari Joserena eta Agurtzanerena. Pozgarria da esatea kopuruetan berriro gora egiten ari garela aste zail batzuk pasatu ostean.

Hiztegia:

- Aislamiento =  Bakartze (ha vivido aislado toda la vida = bizitza osoa bakartuta eman du)
- Auxilio = Laguntza (pedir auxilio = laguntza eskatu; primeros auxilios = lehen laguntza)
- Condiciones infrahumanas = Baldintza penagarriak
- Desorientación en el tiempo y en el espacio = Espazioan eta denboran galduta egotea
- Deterioro cognitivo severo = Narriadura kognitibo larri
- Es incapaz de cuidarse =  Ez da bere burua zaintzeko gai
- Falta de iniciativa = Iniziatiba falta
- Jeringa = Xiringa
- Intervención policial = Poliziaren esku-hartze
- Inyección = Injekzio
- Ratificar = Berretsi
- Situación de desprotección = Babesgabe egon
- Tenblor = Dardara
- Trámites de separación = Banantze tramiteak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina