2014/02/17

2014ko otsailaren 14ko Batzordea

Gaurko batzordean 8 kasu aurkeztu dira. Ahoz denak euskaraz azaldu dira, eta gainera kasu batean zailtasun tekniko handia egon da. Idatziz 5 txosten aurkeztu dira, 3 euskaraz, %60, eta 2 gaztelaniaz, %40. Azken hileetan batzorde guztietan aurkezten dira txosten gehiago euskaraz idatzita gaztelaniaz baino eta benetan pozgarria da datu hori.

Hiztegia

- Alcoholismo crónico = Alkoholismo kroniko
- Ausencias del anciano = Zahartzaroko absentziak
- Contractura de Dupuytren = Dupuytren-en kontraktura
- Compromiso = Konpromiso
- Demencia degenerativa = Endekapenezko dementzia
- Hematoma cerebeloso = Zerebelo-hematoma; zerebeloko hematoma
- Hemiparesia izquierda = Ezker hemiparesia
- Hipoacusia bilateral = Aldebiko hipoakusia
- Incontinencia de heces = Eginkari-inkontinentzia; eginkari-ihes
- Inestabilidad secundaria a ACV = GHIren ondoriozko ezegonkortasun ( GHI = Garuneko hodietako istripu)
- Insuficiencia aórtica = Gutxiegitasun aortiko
- Mareo = Zorabio
- TAC = OTA Ordenagailu bidezko tomografia axial

2014/02/10

2014ko otsailaren 6ko Batzordea

Gaurko batzordean inoiz baino txosten gehiago aurkeztu dira euskaraz, 10!! Zifra honetara heltzen garen lehen aldia da; gaur arte 8 txosten euskaraz idaztea izan da gure errekorra, orain hiru aste lortu genuen errekor hori, baina gaur erabat txikitu dugu langa hori.
Lan itzela egiten ari zarete, beraz, animo eta segi horrela! Ea hemendik ekainera txostenen %100 euskaraz aurkezten diren!!!

Hiztegia

- ACFA =FABA Fibrilazio aurikularrak eragindako bihotz-arritmia
- Albergue = Aterpetxe
- Demencia frontotemporal = Dementzia frontotenporal
- PNC Pensión no contributiva = KGP Kontribuziorik gabeko pentsio
- Retraso psicomotor = Atzerapen psikomotor
- RGI Renta de garantía de ingresos = DBE Diru-sarrerak bermatzeko errenta
- Síndrome de Diógenes = Diogenes sindrome
- SMUS Servicio municipal de urgencias sociales = GLUZ Giza-larrialdietarako udal zerbitzu
- URSS = EUSS Egoitza unitate sozio-sanitario