2015/10/30

Halloween, euskal festa?

Egun on, guztioi:

Bueno, bada; badator Ameriketatik etorri omen den ohitura berri hori ospatzeko asteburua. Omen erabili dut, bertsio berri hau, orain egiten duguna, Ameriketakoei hartu diegulako; baina bideo honetan ikusi ahal izango duzuenez, kalabazen garaia dela aprobetxatuz, hemengo jendeak bere modura, zerbait egiten zuen.

Horrekin ez dut esan nahi kanpokoa txarra denik, eta hemengoa egin beharko genukeenik, baizik eta, antzekotasun asko daudela herri desberdinen arteko ohituren artean.

Beraz, ospatzen duzuenok, ospatu nahi duzuen moduan; izan ere, baserri giroan bizi ez garenok oso zail izango dugu horrelako kalabaza bat aurkitzea, baserritarrari lapurtzen ez badiogu.

Asteburu ona izan.


2015/10/27

2015/10/27ko batzordea

Egun on, danoi:

Gaurko batzordean 10 kasu aurkeztu dira, gehienak euskaraz aurkeztu dira ahoz; idatziz, berriz, 7 gaztelaniaz, 2 euskaraz, eta bat ele bietan Ikusten duzuenez, nahiko ahula da euskararen presentzia txostenetan; ez nabil inori errua eragozten, ezta gutxiago ere; agian, hori gertatzen da oraindik ohitu barik gaudelako denok, bai ni leku honetara, bai zuek nirekin harremanetan jartzera.

 Beraz, hemendik animatzen zaituztet txostenak, idatziz ere, euskaraz egitera. Ni zuei laguntzeko nago hemen. Gogoratu erabili ahala ikasi egiten dugula, hori da bidea, eta ez, lehenengo ikasi eta gero erabili. Eutsi gogor!!

Beste alde batetik, hauexek izan dira gaur sortutako zalantzak edo zailtasunak:


  • Insuficiencia respiratoria: arnas gutxiegitasuna
  • Fumador compulsivo: erretzaile amorratua
  • Síndrome de Diógenes: Diogenes sindromea
  • Trastorno de personalidad: nortasun(aren) nahasmendua 
  • Centro de inclusión:  (gizarte) inklusiorako zentroa 

2015/10/26

Amama

Aurreko ostiralean, Amama pelikula ikusi nuen; nire ustez, pelikula ondo dago, gustatu zitzaidan; hori bai, geldoa eta densoa, sakona da. Baina ondo eginda dago; gomendatzen dizuet.

Hemen duzue trailerra; ezin baduzue ikusi, abisatu, edo bilatu youtuben hemengoa ez den ordenagailu batetik.


Kaixo

Bueno, bada; egunak aurrera doaz, eta gezurra ematen badu ere, hilabetea daramat hemen, eta agian guztiek ez nauzue ezagutzen. Seguru asko, gehienok jakingo duzue, baina badaezpada, komentatuko dizuet Xabik lan hau utzi duela, beste arlo batean aritzeko, eta Normalizazio Atalean erabaki zuten ni bidaltzea hona, bere lekura.

Ni Jon Pinillos naiz, euskara trebatzaile-irakaslea, eta bertan egongo naiz zuei sortzen zaizkizuen zalantzak argitzen laguntzeko, eta ahal dudan neurrian euskararen erabilera dinamizatzeko. Beraz, ez izan ez beldurrik, ez lotsarik niregana jotzeko emailen bidez (jonpinillos@bizkaia.eus) telefonoz (2448), edo zuzenean nire lekura etorrita.

Aurkezpena denez, ez dut gehiegi luzatu nahi. Beraz, badakizue, ekin eta eutsi!!!!

Jon.