2013/12/19

2013ko abenduaren 18ko Batzordea

Gaurko batzordean 9 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Kasuen ahozko azalpenak euskaraz egin dira azken kasuan izan ezik, oso gorabeheratsua izan baita eta azkenean gaztelaniara jo du eztabaidak. Idatzizkoan bederatzitik bi txosten eta erdi euskaraz aurkeztu dira (%28) eta sei eta erdi gaztelaniaz (%73). Justu nahi dugunaren alderantzizkoa. Hona hemen txostenetan ikusi duguna:

Hiztegia

- Afectar = Eragin, Kaltetu
- Andador =  Eskorga, taka-taka
- Ayuda técnica = Laguntza tekniko
- Deambular = Nora ezean ibili
- EPOC = BGBK (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa)
- Imposibilidad = Ezintasun (imposibilidad de mantener el procedimiento = prozedurari eusteko ezintasuna)
- Infección = Infekzio
- Paro = Langabezia
- Postoperatorio = Operazio ondoko
- Reunir (condiciones...) = Bete (reúne criterios de urgencia = Larrialdia izateko baldintzak betetzen ditu)
- Sonda = Zunda (sonda gástrica = urdail-zunda; zunda gastrikoa)

2013/12/18

Olentzerok ere EGA azterketa gainditu behar du

Olentzerok ere hizkuntz eskakizunak bete behar ditu datorren astean lan egin ahal izateko; baina, zuei berdin dizue, aurten ez zaretelako onak izan eta ikatza baino ez duzuelako jasoko...


Ondo pasa jaiak, zorionak eta urte berri on!

2013/12/12

2013ko abenduaren 12ko Batzordea

Aste honetan ez dugu batzorderik izan. Hala ere, txostenen bat euskaraz idatzi da. Hemen duzue aste honetan euskaraz idatzitako txosten batean ikusi ditugun gauzak:

Hiztegia

- Absorbente =  Xurgatzaile  (laguntza behar du xurgatzaileak jartzeko)
- Desorientado/a = Orientazioa galduta egon (desde el ingreso en residencia suele estar desorientado = egoitzaratu zenetik orientazioa galdu egiten du)
- Desorientar = Orientazioa galdu
- Empeorar = Txarrera egin (egokiagoa da egin erabiltzea, joan erabiltzea baino)
- Jubilación = Erretiro (pensión de jubilación = Erretiro-pentsio)
- Mixto/a = Misto (Incontinencia mixta = Inkontinentzia mistoa) 
- Pesadilla = Amesgaizto (gauez amesgaiztoak izaten ditu eta orientazio galtzen du)

2013/12/10

Ahaidetasunak

ahizpa
hermana de mujer
biloba
nieto/a
aita
padre
emazte
esposa, mujer
aitabitxi
padrino
familia
familia
aitaginarreba
suegro
gurasoak
padres
aitaxe
suegro
iloba
sobrino/a, nieto/a
aitita
abuelo
ilobaso
nieto/a
aitona
abuelo
izeba
tía
aitona-amonak
abuelos
izeko
tía
alaba
hija
koinata
cuñada
alargun
viuda/o (nombre,adjetivo)
koinatu
cuñado
ama
madre
lehengusina
prima
amabitxi
madrina
lehengusu
primo
amaginarreba
suegra
loba
sobrino/a
amama
abuela
neba
hermano de mujer
amatxi
abuela
neba-arrebak
hermanos y hermanas
amaxe
suegra
osaba
tío
amona
abuela
seme
hijo
anaia
hermano de hombre
seme-alabak
hijos e hijas
anai-arrebak
hermanos
senar
marido, esposo
arreba
hermana de hombre
senar-emazteak
matrimonio
Errain
Nuera
suhi
yerno

2013/12/05

2013ko abenduaren 5eko Batzordea

Gaurko batzordean 5 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Ahozko azalpen guztiak euskaraz egin dituzten arren, txosten bakarra aurkeztu dute euskaraz idatzita, %20. Olentzeroren laguntza beharko dugu abenduko ehunekoak salbatzeko...
Hona hemen agertu zaizkigun zalantzak:

Hiztegia

- Amputación infracondilea = Ukondo azpiko anputazio
- Arteropatía severa = Arteropatia larri
- Artrosis = Artrosi
- Capital = Kapital
- Convulsión = Konbultsio
- Desinfección = Desinfekzio
- Desinfectar = Desinfektatu
- Deterioro cognitivo motor = mugimen narriadura kognitibo
- Dificultad para subir y bajar escaleras = Eskailerak igotzeko eta jaisteko zailtasun
- Disartría = Disartria
- Encamamiento = Oheratze
- Encamar = Oheratu
- Epilepsia = Epilepsia 
- Ex pareja = Bikotekide ohi
- Familiar directo = Senitarteko zuzen / familiakide zuzen...
- Hijastra/o = semeorde/alabaorde
- Hipoacusia severa bilateral = Aldebiko hipoakusia larria
- Litigio = Auzi
- Neuropatía diabética = Neuropatia diabetiko
- Pleito = Auzi
- Preferir = Nahiago izan
- Usufructo = Gozamen; gozamen-eskubide


2013/12/02

2013ko azaroaren 28ko Batzordea

Entzun dut gaurko batzordea ia osorik euskalduna izan dela. Gauza oso pozgarria da trabatzailea ez dagoenean ere batzordea euskaraz egitea. Txosten idatzietan 7 txosten aurkeztu dituzte gizarte langileek, 2 euskaraz idatzita (%28) eta 5 gaztelaniaz (%72). Ehuneko baxuak izan arren, poztekoa izan da; euskaraz egindako bi txostenak euskaraz gutxitan idazten duten gizarte langileenak izan direlako. Beraz, segi horrela!

Hona hemen agertu zaizkigun gauza interesgarriak:

- Desgaitasunaren ehunekoa adierazteko: Horrela adieraziko dugu desgaitasunaren ehunekoa:

%65eko desgaitasuna du // %37ko desgaitasuna dauka // Urliak %45eko desgaitasuna du...

Eta ez: %65 desgaitua da // %37an desgaitua da // Urlia %45 desgaitua da...

Hiztegia

- Alcoholismo crónico = Alkoholismo kroniko
- Colaboración = Lankidetza; elkarlan (informe realizado en colaboración con Osakidetza = Osakidetzarekin elkarlanean egindako txostena)
- Comportamiento = Portaera
- Descartar = Baztertu (El médico no descarta la posibilidad de ingreso en residencia = Medikuak ez du baztertzen egoitzaratzeko aukera)
- Manifestar = 1. Azaldu; adierazi; agertu; esan... (la paciente manifiesta que padece dolor de cabeza = gaixoak buruko mina duela adierazi du) 2. Manifestazioa egin (udaletxearen aurrean egingdo da murrizketen aurkako manifestazioa)

2013/11/28

Zein hitz erabiliko zenuke euskara bultzatzeko?

Abenduaren 3an Euskararen Eguna dela medio, Foru Liburutegian euskararen liburu zuri erraldoia prestatu da, guztion ekarpenaz beteko dena.

Animatu eta parte hartu!


Foru Liburutegiko Zero Solairuan, 9:00etatik, 20:30ak arte


2013/11/25

2013ko azaroaren 21eko Batzordea

Gaurko batzordea azken aldian izan dugun batzorderik luzeenetarikoa izan da. 14 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek; hori dela eta, luze jo du kasuen gaineko eztabaidak.
14 kasu horietatik 13 ahoz euskaraz azaldu dira. Kasu horien txosten idatziak 10 gaztelaniaz (% 70) eta 4 euskaraz (%30) egin dira. Aste honetan ehunekoetan atzera egin dugu; baina, badakigu kasu asko dauden batzordeetan eta lan karga handia dagoenean beti gertatzen zaigula hori.

Ez etsi eta segi lanean!

Hiztegia

- Desintoxicar = Desintoxikatu 
- Encamar = Oheratu (lleva 3 años encamado = 3 urte darama oheratuta)
- Esquizofrenia residual = Hondar-eskizofrenia
- Estudiar = 1. Ikasi (ikasleek eskolan liburuekin egiten dutena) / 2. Aztertu (Gizarte langileek kasuekin egiten dutena)
- Fdo. = Sin.
- Hijastro / Hijastra = semeorde / alabaorde
- Mes = Hil (ez hile)
- Padrastro / Madrastra = Aitaorde / Amaorde

2013/11/11

2013ko azaroaren 7ko Batzordea

Gaurko batzordea azken asteetako laburrena izan da 3 kasu baino ez baitira aurkeztu. Ahoz guztiak aurkeztu dira euskaraz eta idatziz 2 txosten aurkeztu dira (bestea joan den astean aurkeztu baitzen). Bi txosten horiek, bat euskaraz eta bat gaztelaniaz idatzi dituzte gizarte langileek, %50. Jarraian batzordean eta txostenetan ikusitako gauzarik interesgarrienak:

Hiztegia

- Alteración del comportamiento = Portaeraren nahasmendu
- Hospitalizar = Ospitaleratu
- Medidas cautelares = Kautelazko neurriak
- Suicidarse = Nork berea burua hil; Nork bere buruaz beste egin; Suizidatu (zaintzailea bere buruaz beste egiten saiatu da)

Ortografia akatsak

- Aizpa = Ahizpa
- Bizita egin = Bisitak egin
- Eskeini = Eskaini
- Grado = Gradu
- Zuhiltzaile = Suhiltzaile

2013/11/05

2013ko urriaren 31ko Batzordea

Urriaren 31ko batzordean 5 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Kasu guztien aurkezpena euskaraz izan den arren, idatziz 3 txosten, %60, euskaraz aurkeztu dira eta 2 gaztelaniaz, %40. Gure ehunekoetan gauden arren, zaila egiten ari zaigu aurrera egitea. Hona hemen agertu zaizkigun gauzarik aipagarrienak:

Egitura interesgarriak

- Presenta: Urlia Berendia presenta enfermedad de Alzheimer // Sandia Berendia presenta fractura de cadera.

Gaztelaniazko presentar aditza testuinguru honetan erabili nahi badugu, euskaraz erraz-erraz egingo dugu, estilo zuzena eta argia erabiliz eta izan, ukan edo eduki bezalako aditzekin, hau da:

    * Urlia Berenidiak Alzheimer gaixotasuna du.
    * Sandia Berendiak aldaka-haustura du.

Hiztegia

- Ansiedad = Antsietate
- Caida = Erorketa
- Cuidados al final de vida = Bizitzaren bukaerako zaintzak
- Fdo. = Sin.
- Prorroga = Luzapen
- Suspensión cautelar = Kautelazko etetea

2013/10/21

ASTEAZKENEAN BERBAGUNEA!

II. Berbagunea aurkeztu da


• Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia dira urriaren 23an Alondegian iznago den euskaldunen bilgune honen sustatzaileak.
• Jardunaldi guztian, 400 petsonako lau txandatan, guztira, 09:30etik 19:00etara, adin guztietako 1.600 pertsonak parte hartzea aurreikusita dago.



Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Gazteria, Kirol eta Euskara Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarena Zuzendaritza Nagusiak bat egin dute berriz ere Bilboko Berbagunearen II. edizioa burutzeko. Ekitaldi hau Bilboko Alondegian izango da, urriaren 23an; eta bertan 1.600 euskaldun inguru aritzea aurreikusita dago; hau da, lehen edizioan baino 400 euskaldun gehiago.

Bigarren edizio honetako erronka, berriz ere, euskara kalera ateratzea da eta euskaldunek zenbait gairi buruz euskaraz aritzea; hau da, besteak beste, gizarte-sareei, turismoari, bidaiei, liburuei eta kirolari buruz euskaraz berba egitea; eta horrela Bilbon euskararen erabilerari bultzada bat ematea.

Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak mahai berean

Berbaguneak deialdia ireki du euskaraz ulertzeko eta berba egiteko gai diren pertsona guztientzat, kezka bera duten pertsonekin hizketan, giro atseginean, aritu nahi badute. Horretarako euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak jarriko dira mahai berean, 09:30etik 19:00ak arte, hainbat elkarrizketatan parte hartzeko. Jarduera egun guztian izango da, baina txandaka. Txanda bakoitzean 400 pertsona inguru arituko dira. Lau txanda egongo dira: lehena 09:30etik 11:00etara, bigarrena 11:00etatik 12:30era, hirugarrena 12:30etik 14:00etara eta laugarrena 17:30etik 19:00etara, Alondegiko atrioan.

Txanda bakoitzean hainbat talde antolatuko dira. Talde bakoitzean sei pertsona egongo dira eta aurretik jarritako gai bati buruz hitz egingo dute. Hogei minutu iraganda, egondako mahaitik altxatu eta beste mahai batera joango dira parte-hartzaileak, hain zuzen, beste gai bati buruz hitz egiteko. Txanda bakoitzean birritan aldatuko dira mahai batetik beste batera parte-hartzaileak; hau da, hiru mintzagai izango dira. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzari lantzeko gaiak jasotzen dituen triptiko bat banatuko zaio.

Mahai guztietan pertsona bana egongo da gaia proposatzeko eta mahaiko kideen elkarrizketan moderatzaile-lanak egiteko.

Ekitaldia erakargarria izateko kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta politika-arloko zenbait pertsonak ere parte hartuko dute Berbagunean eta herritarrekin mahai berean egongo dira euskara ageriagoan uzteko Bilbon.

Ekitaldi honen laguntzaileak IMQ, IKEA, El Corte Inglés, BBK-Kutxabank, Aqualia eta Deia dira.

2013/10/17

HIZTEGI BERRIA

Laneko Segurtasunari buruzko hiztegi berria jarri dugu Blogean guztiok erabiltzeko moduan, Lanerako Hiztegiak atalean.

Hemendik aurrera, jakin nahi baduzue nola esaten den euskaraz Casco de seguridad, Puerta antipánico edo Confort postural, erabili hiztegi hau.

2013/10/15

Eman giltza!

ALDUNDIAK "EMAN GILTZA- ¡HÁBLALE, ESCÚCHALE!" KANPAINA BULTZATU DU, EUSKARAREN TRANSMISIOA FAMILIA BARRUAN SUSTATZEKO

Alkarbide foro teknikoak koordinatu du kanpaina, eta, bertan, lurraldeko 54 erakundek, 2 mankomunitatek eta 39 udalerrik hartzen dute parte. Proiektuaren lehentasunezko helburua da nabarmentzea familia zer garrantzitsua den euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeko zereginean.
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendari Ana de Castrok, EUDELeko Andoni Busquetekin eta Txorierriko Mankomunitateko presidente Lander Aiarzarekin batera, "Eman giltza-¡Háblale, escúchale!" kanpaina aurkeztu du, zeinaren helburua den euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa sustatzea. Kanpaina jaioberrien eta 1 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoei zuzenduta dago; familia barruan euskararen erabilera sustatzeko zenbait aholku jasotzen dituen diptikoa emango zaie gurasooi. Ekimenari buruzko informazioa emateko sortutako web orrialdearen berri ere ematen da diptiko horretan. Gainera, honako hauek banatuko dira: adurzapiak, meriendarako poltsak, autorako pegatinak eta KU-KU gidak (euskarazko hitzak, esapideak eta kantak biltzen dituen CD batekin) Materiala 10 000 familiak eta 2 mankomunitatek jasoko dute.
Prentsaurrekoan, euskararen familia barruko transmisioa bultzatzeko datozen asteetan emango den sustapen-bideoa ikusi da.
Ekimenean, Enkarterri eta Txorierriko mankomunitateek parte hartu dute, eta udalerri parte-hartzaileak honako hauek izan dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrankudiaga, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Berriz, Bilbo, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Etxebarria, Fruiz, Galdakao, Gernika-Lumo, Gordexola, Kortezubi, Laukiz, Leioa, Lemoa, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Muskiz, Orozko, Ortuella, Sestao, Sukarrieta, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaldibar, Zeberio eta Zierbena.  

2013/10/14

2013ko urriaren 10eko Batzordea

Gaurko batzordean 4 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek. Beti bezala ahozko azalpena euskaraz izan da. Idatzizkoan hiru txosten euskaraz (%75) eta bat gaztelaniaz (%25) aurkeztu dira. Martxa honetan ziur nago aurtengo helburua bete egingo dugula, sistematikoki %80ren bueltan ibiltzea. Hona hemen agertu zaizkigun gauza interesgarriak:

HIZTEGIA

- Agredir = Eraso, jo (Gaixoak zaintzailea jotzen du)
- Alterarse, alterar = Asaldatu, haserretu (se altera = asaldatu egiten da)
- Auxiliar = Laguntzaile (egoitzako laguntzaileekin arazoak izaten ditu)
- Corea de Huntington = Huntington-en korea
- Delirante = Eldarniozko (ideas delirantes = eldarniozko ideiak)
- Delirio = Eldarnio (eldarniozko ekintza batean gaixoak zaintzailea jo zuen)
- Desprotección = Babesgabetasun (zaintzailea babesgabetasun egoeran dago)
- Felicidad = Poztasun, zoriontasun
- Gravedad = Larritasun
- Incidente = Istilu; arazo; gatazka; gorabehera (egoitzan istilu ugari sortzen du)
- Insultar = Iraindu (gaixoak zaintzailea iraindu egiten du)
- MMBB = BSE (Bizkaiko Sendagileen Elkartea)

2013/10/10

Berbalagunetik berbakoadrilara

TOLOSA

«Se ofrece cuadrilla para practicar euskera en un entorno cómodo»

Galtzaundi Euskara Elkartea vuelve a organizar grupos de Mintzapraktika para soltarse con el euskera 

10.10.13 - 00:07 - 
 
El titular que encabeza este artículo bien podría servir como anuncio por palabras. Es decir, un grupo de voluntarios buscan personas a las que ayudar en la práctica del euskera. En esencia es lo que está realizando por cuarto año consecutivo Galtzaundi Euskara Elkartea. El nombre de esta iniciativa es 'Mintzapraktika' y «su objetivo es ayudar a las personas que saben algo de euskera a soltarse y a practicarlo, en un entorno en el que se sientan cómodos» señala Idoia Lahidalga, que es quién se encarga de gestionar este proyecto desde Galtzaundi. A estos ayudantes, voluntarios del euskera, se les llama 'hiztunak' y son ellos, junto con el resto del grupo, los que eligen dónde llevar a cabo esta práctica oral.
Esta semana han comenzado a formarse los grupos para este nuevo curso. Habitualmente suelen ser entorno a 60 los alumnos los que suelen participar en estas clases que se celebran una vez por semana. «Una vez sabemos cuantos alumnos tenemos, solemos hacer grupos de cinco personas» explica una Lahidalga, que recuerda que este es un servicio gratuito. Todos aquellos interesados en apuntarse pueden hacerlo todavía llamando al 943.65.50.04 o acercándose a la oficina de Galtzaundi en la Avenida de Navarra 6.
Esto es lo que hizo hace unos años la tolosarra Ana Ardanaz. Ella es una de las veteranas de 'Mintzapraktika' y está encantada, «yo empecé de cero, sin saber nada. En mi casa no se hablaba y a mi alrededor, muy poco. Estoy muy contenta ya que he adelantado mucho. Me falta todavía dominar algunos términos, pero voy a seguir» explica. Además de para los actos cotidianos más comunes, esta tolosarra está orgullosa porque sus conocimientos del euskera le permiten mantener conversaciones fluidas con sus nietos. Ardanaz, además del valor que le da al aprender y practicar euskera, resalta otro motivo para apuntarse a estas clases de euskera, «al inicio quedábamos en un bar y los últimos años quedamos en la Casa de Cultura. Allí estamos más cómodos. Me gusta esta manera de aprender, ya que tienes la posibilidad de soltarte con el euskera sin miedo y sin vergüenza. Los grupos al ser reducidos te dan la oportunidad de hacer amigos, de crear pequeñas cuadrillas». Tras todos estos años, esta tolosarra prefiere mantener conversaciones con «euskaldun zaharras. Me encanta escucharles. Su forma de hablar es más bonita y más natural que los que lo hacen en batua».
El euskera en Tolosa
Este proyecto que comenzó hace 20 años en Donostia de la mano de Bagera Elkartea se está consolidando como una de las maneras más atractivas para practicar euskera. Al preguntarle a Lahidalga por el proyecto, por el motivo principal para participar, dice que «en Tolosa el euskera está muy presente en la calle, es nuestro idioma y el simple hecho de practicarlo ya merece la pena». En comparación con otros municipios guipuzcoanos, y qué decir vascos, el euskera está muy presente en la sociedad tolosarra. Pero, ¿cuál es exactamente su presencia en el municipio? «Los últimos datos que tenemos indican que el 43% de la población utiliza el euskera a diario. Sin embargo, el porcentaje aumenta y mucho en la población que lo entiende, que llega hasta el 86%» señala la coordinadora en Tolosa de los grupos de 'Mintzapraktika'.

2013/10/08

Mendekotasuneko astakeriak 2

Hona hemen Mendekotasun Atalean entzun ahal diren perla batzuk:

- Mándame un Nork-Nori con la zerrenda.

- Tienes que hacer una gorabehera-fitxa en el Bideratuz.

- Tengo 10 hojas en mi postontzi.

- El talde administratibo que se encarga de los larrialdis.

- Todavía no ha salido la Foru Agindua.

Bide batez gogoratuko ditugu lehen sortan agertu ziren astakeria batzuk:

- Este caso ha venido premiazko moduan pero según el batzorde va a ser arrunta.

- Han pedido un PIA aldaketa para la dependiente.

- De este asunto se va a encargar el talde de Pedro y.

- Tienes que ponerle la ikurra en ardatz.

- Este va a ser behin-behineko 6 hilerako.

- Esta persona es un gradu bi 50 punturekin.

- Ya he puesto las txandas para la arreta telefonikoa en la arbela.

- Le falta la banku-fitxa y la errolda

2013/10/07

2013ko urriaren 3ko Batzordea

Urriaren 3ko batzordean 4 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek. Ahoz ez da inolako arazorik egon eta kasu guztien aurkezpena euskaraz izan da. Idatziz hiru txosten euskaraz idatzita aurkeztu dira (%75) eta bakarra gaztelaniaz (%25). Hona hemen batzordean eta txostenetan agertu zaizkigun kontu interesgarri batzuk, gaur aditzei errepatuko diegu:

ADITZ INTERESGARRIAK

- Adecuar = Bat etorri, egokitu (los cuidados no se adecuan a las necesidades = zainketak ez datoz bat beharrizanekin)
- Descubrir = Jakin, ikusi, aurkitu, konturatu, ohartu (en la visita hemos descubierto... = Bisitan jakin dugu... Bisitan ikusi dugu..., Bisita egitean konturatu gara...)
- Ejercer = Izan, jardun, (el hijo ejerce como cuidador principal = semea da zaintzaile nagusia)
- Precisar = Behar (no precisa ayuda = ez du laguntzarik behar)
- Reflejar = Adierazi, agertu (el informe social refleja la realidad de la situación= Gizarte txostenak benetako egoera adierazten du)

HIZTEGIA

- Artritis reumatoidea = Erreuma-artritis, artritis erreumatoide
- Corto plazo = Epe labur
- Enfermedad cerebrovascular = Garun hodietako gaixotasuna
- Largo plazo = Epe Luze
- Medio plazo = Epe ertain
- Relaciones tensas = Tirabira askoko harremanak
- Seguimiento clínico = Jarraipen kliniko
- Tratamiento combinado = Tratamendu konbinatu

Mendekotasuneko Euskarakadak 1

Atal berri honetan mendekotasunean sortu diren euskarada barregarriak bilduko ditugu. Hona hemen lehen sorta:

- Este caso ha venido premiazko moduan pero según el batzorde va a ser arrunta.

- Han pedido un PIA aldaketa para la dependiente.

- De este asunto se va a encargar el talde de Pedro y.

- Tienes que ponerle la ikurra en ardatz.

- Este va a ser behin-behineko 6 hilerako.

- Esta persona es un gradu bi 50 punturekin.

- Ya he puesto las txandas para la arreta telefonikoa en la arbela.

- Le falta la banku-fitxa y la errolda.

2013/10/04

Administrazio Hizkera On-Line ikastaroa

Datorren astean hasiko da Administrazio Hizkera On-Line 1 ikastaroa. Ataleko 15 langilek egingo dute ikastaro hori. Astelehen eta asteartean ikastaroaren aurkezpena izango dugu, arratsaldeko 16:00etan eta 17:00etan Lantiken egoitzan. Hortik aurrera lan egiteko prest egongo gara.

Gogoratu ikastaroan lau idazki mota landuko ditugula: bilera-deia, ziurtagiria, iragarkia eta eskabidea. Asko ikasiko duzue eta espero dut zuen gustukoa izatea. Datozen asteetan ikusiko dugu ikastaroa nola doan, eta zalantzark izanez gero argituko ditugu.

Animo izena eman duzuen guztioi eta eman egurra ikastaroan!

Argazkia: www.miflotador.com  

2013/10/03

Erdarakadak esamoldeetan

Atzo euskarada batzuk ikusi genituen. Gaur, kontrako akatsak aztertuko ditugu: Erdarakadak. Hemen ditugu gaztelaniazko esamoldeak euskaratzean sortzen diren akats batzuk:

Esamoldeak:

- Nola deitzen da umea? = Nola (zelan) dauka izena umeak?
- Eman naiz kolpe bat = Kolpea hartu dut
- Zelako morroa! = Hori larru gogorra!; Horrek dauka aurpegia!
- Bero asko dago! = Bero handia dago
- Ez dakizula hau egiten! = Ezetz jakin hau egiten!
- Hau dela nirea?; A que hau da nirea? = Hau nirea da, ezta?
- Bi bider egin dut = Birritan egin dut; Bi aldiz egin dut
- Beldurra daukat = Beldur naiz
- Futbolera jolasten ari gara = Futbolean jolasten ari gara
- Etorri da begiekin itxita = Begiak itxita etorri da
- Eskuekin poltsikoan agertu da = Eskuak poltsikoan agertu da
- Hiru-bi irabazi diegu = Hiru eta bi irabazi diegu
- Ikasleen erdia etorri da = Ikasleen erdiak etorri dira
- Kontuz! Andereñoa datorrela! = Kontuz! Andereñoa dator eta!
- Beste egunean joan ginen = Lehengo egunean joan ginen.

Erdarakada gehiago ikusteko: http://euskaljakintza.com/kontsultategia/ahozko-erdarakadak-1/

2013/10/02

Euskarakadak

Hona hemen beste blog honetatik (http://www.blogseitb.net/euskara/2012/02/23/euskaldunak-eta-euskarakadak-me-he-cogido-dano/) ateratako artikulu bat.


Euskaldunak eta euskarakadak; “me he cogido daño”

Makina bat euskarakada egiten ditugu euskara ama hizkuntza dugunok. Bai! gaztelaniazko hitzen erabilera desegokiaz ari gara, alegia, “he cogido daño” edo zoriontzerako orduan “cumpleaños” bezalakoak botatzea.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan euskarakadak izan dituzte mintzagai duela gutxi, “Ai Ama” ETB-1eko saiotik harturikoak: “Para poner en marcha hay que sacar el botón rojo” edo “la ensalada lleva azenario” bezalako euskarakadak entzun ditugu.
Sare sozialetan begira aritu gara eta hara zer topatu, eta euskarakaden talde bat! Barre egin nahi izatera, euskarakada mordoa dituzue bertan irakurtzeko, baina guk horietako batzuk bildu ditugu.
Ainhoa Gil Ugartemendia: “Hoy iba a pintar el balcón, pero no era cosa“. (Ez nintzen gauza) edo “Me ha pasado una cosa célebre“. Xelebrekeria pasa zitzaiola esateko.
Asier Errazti: “tú luzatuaz el brazo y te txintxilikaz de la soka!!!
Olatz Bilbao: “No le gusta el zuringo, le gusta el gorringo”.
Xabier Larrañaga Gisasola: “Conmigo tienes fiesta!” (“Nirekin jai duzu!)

Iñigo Perona: Taberna batean bi lagun bi kafesne eskatzen:
-hi! nola’ek kastellanoz “2 cafes con leche” eo “2 cafe con leches”
-Utziak nei, nik bazekit eta!
-Un cafe con leche por favor….. que sean dos!
 (Erraza irtenbidea)

Samara Velte: Gaztelerako klasean: “Qué tienen en común…?” “Pues, en el komun tienes: la bañera, el lavabo, el bidet…
Asier Urrutibeaskoa: “arraskame la espalda“.
Kerman Finlandiako laguna ere “artista” da euskarakadak botatzen. Larrialdietan izan da eta begira begira zertzuk esan dituen. Eneeeeeee! “Hacer el de las once” hamaiketakoa egin esateko!! Begira begira..
Iraskale askori ere entzun izan diegu lanak izaten dituztela gaztelaniazko diskurtsotik euskarakadak garbitzeko. “Hacer una ariketa”, “Toda esta culpa”, “andar con más pequeños“, “son las unas” bezalakoak maiz entzuten dituzte, baita artikuluekin loturiko nahasmenak ere: “la misma problema”, “ la pijama”…. zerrenda luzea da!
Eta zuk, euskaldun, esan al duzu sekula halakorik? Animatu eta partekatu zure “euskarakadak” gure blog honetan edo Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean. Neuk ere euskaradak sartzen ditut maiz, eta txikia nintzela pasatu zitzaidan pasarte batekin agurtuko naiz. Etxean nuen arrainari jana erostera joan eta dendariari… “Me das comida pal pescau”? Oraindik gogoan dut emakumearen aurpegia. Besterik ez, lagunok, izan zoriontsu, eta ez ahaztu! MAITATU EUSKARA! 

2013/09/27

2013ko irailaren 26ko Batzordea

Gaurko batzordean 12 kasu aurkeztu dituzte langileek. Kasu guztien aurkezpena euskaraz egin dute, nahiz eta momentu batean kasu berezi baten gainean eztabaida sutsua piztu eta gaztelaniara jo duten. 12 txosten aurkeztu dituzte eta horietatik 7 euskaraz idatzita, %58. Lehengo astean aipatu genuen bezala, joan den ikasturtean %20rekin hasi eta %60ra heldu ginen ikasturte bukaeran; aurten %60tik %80ra heltzeko arronka daukagu. Bide gogorra izango da, baina denon artean lortuko dugu.
Hona hemen gaurko batzordean agertu zaizkigun kontu interesgarri batzuk:

AKATSAK

- Administrazio hizkeran gaztelaniazko "desde" euskaraz gaizki erabiltzen da askotan:
     * Desde diputación se informa... = *Aldunditik esaten da...
     * Desde el Servicio de Centros se nos plantea... = *Zentroen Zerbitzutik esan digute...
     * Se realizarán acciones desde el ayuntamiento... = *Udaletxetik ekintzak egingo dira...
Euskaraz ez da egokia "desde" hori "nondik" egitura baten bidez egitea. Egokiagoak dira:
     *Desde diputación se informa = Aldundiak esaten du...
     *Desde el Servicio de Centros se nos plantea... = Zentroen Zerbitzuak esan digu...
     *Se realizarán acciónes desde el ayuntamiento = Udaletxeak ekintzak egingo ditu...

HIZTEGIA

- Carencia = Gabezia (Garbitasun eta antolaketa gabeziak ditu)
- Condiciones de habitabilidad = Bizigarritasun egoera
- Desprotección = Babesgabetasun (situación de desprotección = babesgabetasun egoera)
- Enseres domésticos = Etxeko gauzak
- Fiskalía = Fiskaltza
- Hurto = Ebasketa (robo = lapurreta)
- Indespensable = beharrezko; ezinbesteko; nahitaezko
- Literalmente = Hitzez hitz (gizarte langileak hitzez hitz esan dit...)
- Mobiliario = Altzariak
- Pancreas = Pankrea (pankreako minbizia)
- Sustancias tóxicas = Substantzia toxikoak (substantzia toxikoak kontsumitzen ditu)
- Trastorno bipolar = Nahasmendu bipolar
- Trastorno de identidad = Nortasun nahasmendu (Nortasun nahasmendu mistoa)

2013/09/26

Gerundioaren erabilera okerrak

Gure artean oso zabalduta dagen arazo bati aurre egiteko, hona hemen www.erabili.com guneak ematen dizkigun azalpenak.

«Eginez» bezalako formak aditz-partizipioari («egin», «eman», «hartu»...) instrumentalaren marka («-z») erantsiz sortzen dira. Halako formek hiru erabilera nagusi dauzkate.
  1. Zerbait lortzeko bidea edo bitartekoa adieraztea.
    • Kristala apurtuz atera dute gela barruan pilatu den gasa.
    • Entzunaren entzunez, udako kantak buruan txertatuta geratzen zaizkigu betiko.
  2. Esaten denaren berri ematea.
    • Josunek deitu du, bere laguntza eskainiz.
    • Manifestazioa egin zuten sindikatuek, erreformak gelditzeko eskatuz.
  3. Denboran aldi berean gertatzen diren ekintzak lotzea.
    • Agur esanez urrundu ziren.
    • Atzerritik etorritako taldeek Bilboko kaleak zeharkatu dituzte, euren doinuak kantatuz eta dantzatuz.
Aspaldian erabilera oker bat zabaldu da: gertaera baten ondorioa adieraztea.
  • Bart bonbak jaurti dituzte Tripolin, lau hildako eraginez.
Adibide horretan, lehen gertaera (bonbak Tripolin jaurtitzea) eragilea da, eta bigarrena (lau pertsona hiltzea), bestearen ondorioa. Horrelako kasuetan, okerra da ondorioari -zjartzea.
Erabilera oker hori konpontzeko modurik errazena ekintza biak lotzeko «eta» juntagailua erabiltzea da:
  • Bart bonbak jaurti dituzte Tripolin, eta lau hildako eragin dituzte.
Hona hemen beste adibide batzuk:
  • trakets: Karidadeko Bentak Euskal Herri osoa zeharkatu du agurreko biran, arrakasta handia lortuz.
    • hobeto: Karidadeko Bentak Euskal Herri osoa zeharkatu du agurreko biran, eta arrakasta handia lortu du.
  • trakets: Presa handiz irten nintzen etxetik, dena hankaz gora utziz.
    • hobeto: Presa handiz irten nintzen etxetik, eta hankaz gora utzi nuen dena.
  • trakets: Brend upela asko garestitu zen atzo, merkatuetan urduritasunaeraginez.
    • hobeto: Brend upela asko garestitu zen atzo, eta merkatuetan urduritasuna eragin zuen.


Erreferentziak:
  • EITB (2007): Euskarazko albistegietarako esku-liburua II. 102-104.
  • GARZIA GARMENDIA, Juan (2005): Kalko okerrak. 84.

(EIDER SANTISTEBAN eta GONTZAL FONTECILLA. ETBn 2011ko beka-aldian prestaturiko lana)

2013/09/23

2013ko irailaren 19ko Batzordea

Berriro martxan... Aitortu beharra dago uda osteko lehen batzordea izateko oso pozgarria izan dela euskaraz egindako eginbideen ehunekoa. Gaur 10 kasu aurkeztu dira, 6 eginbide euskaraz idatzita eta 4 gaztelaniaz, ahozko aurkezpenak denak euskaraz egin dira. Beraz, joan den ikasturtea bukatu genuen bezala hasi dugu aurtengoa, %60 inguruan.

Hona hemen batzordean zein eginbideetan agertu zaizkigun gauzarik interesgarrienak:

AKATSAK

- %: Euskaraz % ikurra zenbakiaren aurrretik jarri behar da (%72) eta ez gaztelaniaz bezala (72%).
Horrez gain, mugagabean dekinatuko dugu: %72k ez du mendekotasunik
Zenbateko desgaitasuna adierazteko: %25eko desgaitasuna du eta %20ko desgaitasuna du erabiliko dugu.

HIZTEGIA

- Barreras arquitectónicas = Oztopo arkitektonikoak
- Estar encamado/encamada = Oheratuta egon
- Esquizofrenia paranoide = Eskizofrenia paranoide
- Nuera = Errain
- Lesiones cutaneas = Azaleko zauriak
- Pelvis = Pelbis (Rotura de pelvis = Pelbis haustura)
- Resolución = Ebazpena
- Situación de fragilidad = Egoera hauskor; adibidez: zaintzailea egoera hauskorrean dago.
- Soltero/soltera = Ezkongabe
- Yerno = Suhi

2013/06/27

Berria: Euskara. Erakundeetako erabileraren ebaluazioa.


Erakundeetako hizkuntza irizpideak ez direla bermatzen dio ebaluazioak


Ezagutzan aurrera egin arren, euskara urruti dago administrazioko lan hizkuntza izatetik, Jaurlaritzaren ebaluazioak agerrarazi duenez

Euskara planik ez du bost erakundetik batek; euskara udaletan lehenesten dute gehien bat.

Ezagutzaren alorrean urrats nabarmenak egin ditu administrazioak, langile talde zabal bat gai da zerbitzua euskaraz emateko, baina erabilerak huts egiten segitzen du. Euskaraz badakite, baina ez dute egiten. Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioan txostenean bildutako datuetatik atera daitekeen ondorio nagusia da. Euskara ez da zeharlerroa erakundeetan, eta hori «ahulgunea» dela diote txostenean. «Badirudi hizkuntz irizpideak betetzea euskara zerbitzuaren ardura bakarrik dela; ez dago barneratuta irizpideak betetzeko ardura duela sail bakoitzak». Gaitasunik ezak bai, baina ohiturak ere eragiten du euskararen tokia ez indartzea. Osakidetzaren ebaluazioan aurrez nabarmendutakoa dio oraingo txostenak ere: arduradunek ekimena hartu behar dute.

2008-2012ko ebaluazioa aurkeztu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. Erabilera bultzatzeko laugarren plana da aldi horretakoa. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak eta Gotzon Lobera Hizkuntza Normalizazioko zuzendariak eman zituzten argibideak legebiltzarrean. 2013-2017rako plana taxutzea du orain zeregin Eusko Jaurlaritzak.

Erakunde bakoitzaren euskara plana gidari da bide horretan. Datua: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bost erakundetik batek ez dauka planik eginda oraindik ere.

Baztarrikak azaldu du bost urtean 110 plan onartu direla. «Ikaragarria da hazkundea», esan du. Deigarri da: egoera soziolinguistikoak baldintzatutako aurrerabidean, Gipuzkoako erakundeetan du egoera onena euskarak, baina herrialde horretan dago plan gutxien. Txostenaren tesia: «Ematen du ez dela beharrizanik ikusten, bai guztia egiten delako euskaraz, bai euskara nagusi ageri delako administrazio jardunean».

Hizkuntz eskakizunak

Ezagutzaren aurrerapausoa

Euskararen tokia indartzeko, urteetan hizkuntz eskakizunen alorrean lan egin dute erakundeek. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Administrazioan, oro har harturik, lanpostuen erdiek baino gehixeagok dute derrigorrezko epe bat zehaztuta, %54,4k. Hots, ezarrita dute noizko egon behar duen euskarazko gaitasuna duen langile bat postu horretan. Bidea ez da amaitu, ordea: epea jarrita duten postuetan, %17,6an daude gaitasuna egiaztatu gabeko langileak. Kopurua askoz ere apalagoa da hizkuntz eskakizuna eduki bai baina lortzeko epe mugarik aginduta ez daukaten lanpostuetan: beharginen %64,2k euskaraz ez dute egiaztatu batere gaitasunik.

Erakundearen arabera aldeak badaude. Jaurlaritzan, adibidez, postuen %45ek dute derrigortasun data jarrita; udaletan, %53k; eta Haurreskolak Partzuergoan, %100ek. Ikastetxe horietan, gainera, langile guztiak dira gaituak.

Aurrerapenak izan dira. Jaurlaritzan: 2007ko ebaluazioan, gaitasuna egiaztatuta behar zutenen %72k zeukaten maila; orain, %82k. Ordea, badira ahuleziak: Espainiako Estatuaren erakundeetan ez dute euskarazko eskakizunik; legeak modua ematen die langile batzuei euskara jakin gabe postuan segitzeko, adinagatik eta. Irizpide okerrak ere aipatu dituzte: hizkuntz eskakizuna bete bai, baina behar besteko mailarik ez duten langileak badaude.

Ahozko komunikazioa

«Ez ahal eta behar beste»

Herritarrek gero eta gehiago jotzen dute euskaraz instituzioetara, telefonoz edo aurrez aurre. Ia erdiak dira; 2007an, herena. Euskaldun kopuruarekin alderatuz, bistan da gehien-gehienek euskaraz ari nahi dutela erakundeetan.

Tokiko erakundeetan dago euskarazko harremanik gehien: ia elkarrizketen erdiak. Ohartarazi dute, edonola ere, berealdiko diferentziak daudela erakunde batetik bestera: euskarak toki oso eskasa du udal batzuetan, eta baliabiderik ere ez dute zerbitzua bermatzeko —elkarrizketen %5 bueltan dira euskaraz udal horietan—; beste batzuetan, berriz, erabat dago bermatuta euskara —telefonoa hizkuntza horretan hartzen dute deien %99an—. Erakundea zenbat eta goragokoa, gutxiago egiten dute euskaraz: %40 bat foru aldundietan; %26 Jaurlaritzan.

Zerbitzu hizkuntza gisa ari da aurrera egiten euskara, baina ez lan hizkuntza modura. Nahiz eta euskara gehiagok jakin. «Ezagutza handituz doan heinean, euskararen erabileran aurrera egiteko aukerak gehituz doaz, baina ez proportzio berean», dio txostenak.

Planaren helburua bazen lan hizkuntza gisa garatzea euskara. Hutsunea dago, Baztarrikak berak onartu duenez. «Aurrerapen nabarmena egon da ezagutzan, baina aurrerakada apala, ez ahal eta behar bestekoa, euskara lan hizkuntza gisa erabiltzerakoan». Ez da erraza izango. Euskaraz zergatik ez diren aritzen galdetuta, langileek diote ohiturarik ez dutela, erdaldunak daudela inguruan, kontzientziarik ez dutela. «Bide luzea daukagu egiteko», ohartarazi du Uriarte sailburuak.

Idatzizko komunikazioa

Argitalpenen %6 euskaraz

Ahozko harremanetan, harrera euskaraz egitea lehenesten dute erakunde gehienek. Idatzizko erlazioan ez da horrelakorik. Elebitasunaren alde egiten dute gehienek, %43k. Gainerakoan, gaztelaniak du euskarak baino toki handiagoa: %31k erdara hutsez igortzen dituzte gutunak eta; euskara hutsean, %26k. Elebitasuna da irizpide nagusia Jaurlaritzan ere, jakinarazpenen erdiak bidaltzen baititu hizkuntza horretan; kontua da bietako bat aukeratzean %8an egiten duela euskararen alde eta %41ean gaztelaniaren alde. Euskaraz argitaratuta ere, jatorriz erdarazkoak dira testu gehienak. «Kalitatearekin hainbat arazo ageri dira», diote ebaluazioan.

Argitalpenetan ahul dago euskara: erakundeen argitalpen ofizialetan, hamarretik sei erdara hutsean dago. Euskara hutsean tokiko instituzioek ematen dute gehien, baina erdia ere ez. Jaurlaritzaren banaketa: %4,7 euskaraz, %12,6 elebitan, eta %82,7 erdaraz.

Herritarrek ere ahoz baino gutxiago darabilte euskara idatziz. Ahoz %46k jotzen dute euskaraz; idatziz, %31k. Gaztelania da nagusia idatzizko harremanetan —%61ek darabilte—, eta oso gutxik idazten dute bi eletan: %7,5ek.

Interneten eduki gehienak euskaraz ere badauzkate erakundeek —%82—, baina herritarrek gutxiago bisitatzen dituzte webguneak euskaraz. Tokiko erakundeetan dute arrakastarik handiena. Aplikazio informatikoek «ikuspegi elebakarra» dute, eta «apal edo ia garatu gabe» daukate euskara.

Hizkuntz paisaia, iragarkiak

Udalak, euskara lehenesten

Euskarari lehentasuna batez ere udalek ematen diotela agerian uzten dute hizkuntz paisaiari eta iragarkiei buruzko datuek. Errotuluetan eta paperetan euskara soilik darabilte hamarretik lauk, eta euskara eta gaztelania, hamarretik bostek. Goragoko erakundeek bi hizkuntzak erabiltzen dituzte. Iragarki kanpainetan ere, udalek ematen diote leku gehien euskarari: kanpainen %38 egiten dituzte euskaraz soilik, eta %10 erdaraz.

Laguntzak eta kontratuak

Baldintzak, paperean bakarrik

Diru laguntzak ematean eta kontratuak sinatzean, hizkuntz irizpideak ezartzen dituzte erakundeek, batez ere Eusko Jaurlaritzak, legebiltzarrak eta arartekoak. Kontua da ondoren jarraipen eskasa egiten dietela laguntza edo kontratua jaso dutenei, benetan irizpideak betetzen ote dituzten. Udalak dira irizpideak gutxien jartzen dituztenak, baina jarraipen zorrotzena haiek egiten dute.

Kontratazioak adibide hartuta, Jaurlaritzak irizpideak zehazten ditu %82 kasutan, baina %42tan soilik aplikatzen ditu; betetzen direla segitu, %11n. Jarraipen handiagoa egiten dute arartekoak eta legebiltzarrak. Tokiko erakundeek irizpide gutxiago dituzte —udalek, %46an—, baina %60tan aplikatzen dituzte, eta %45ean segitu.

Ebaluazioan salatu dute instituzioek ez dutela jarraipena egiteko mekanismorik. «Jarraipena sarritan ahazten dela dirudi». Nahiz segipena egin, «irizpideak betetzen ez direnerako ez da aplikatzen neurri zuzentzailerik». Arduradunen inplikazioa ezinbestekotzat jo dute, «pauso kuantitatibo eta kualitatiboak» emateko. Gidaritza hartzeko eskatu diote Baztarrikaren sailburuordetzari.


%56,4
Euskaraz lan egin dezaketen erakunde ordezkariak.
Herri administrazioen artetik EHU da maila altuena duena; bertako ordezkarien %80k euskaraz lan egin dezakete. Eusko Jaurlaritzako ordezkariei dagokienez, %27k lan egin dezakete euskaraz