2013/12/02

2013ko azaroaren 28ko Batzordea

Entzun dut gaurko batzordea ia osorik euskalduna izan dela. Gauza oso pozgarria da trabatzailea ez dagoenean ere batzordea euskaraz egitea. Txosten idatzietan 7 txosten aurkeztu dituzte gizarte langileek, 2 euskaraz idatzita (%28) eta 5 gaztelaniaz (%72). Ehuneko baxuak izan arren, poztekoa izan da; euskaraz egindako bi txostenak euskaraz gutxitan idazten duten gizarte langileenak izan direlako. Beraz, segi horrela!

Hona hemen agertu zaizkigun gauza interesgarriak:

- Desgaitasunaren ehunekoa adierazteko: Horrela adieraziko dugu desgaitasunaren ehunekoa:

%65eko desgaitasuna du // %37ko desgaitasuna dauka // Urliak %45eko desgaitasuna du...

Eta ez: %65 desgaitua da // %37an desgaitua da // Urlia %45 desgaitua da...

Hiztegia

- Alcoholismo crónico = Alkoholismo kroniko
- Colaboración = Lankidetza; elkarlan (informe realizado en colaboración con Osakidetza = Osakidetzarekin elkarlanean egindako txostena)
- Comportamiento = Portaera
- Descartar = Baztertu (El médico no descarta la posibilidad de ingreso en residencia = Medikuak ez du baztertzen egoitzaratzeko aukera)
- Manifestar = 1. Azaldu; adierazi; agertu; esan... (la paciente manifiesta que padece dolor de cabeza = gaixoak buruko mina duela adierazi du) 2. Manifestazioa egin (udaletxearen aurrean egingdo da murrizketen aurkako manifestazioa)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina