2014/03/31

Erronken aurrean, grina eta kemena.

Pasa dan barikuan, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan, jardunaldi tekniko ederrean hitza hartzeko gonbidapena emon eustien Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Ataleko kideek.

Lerrootan jardunaldiaren inguruan azpimarragarri diran aspektu batzuk gogora ekartzeaz gain, zilegi bekit atalaren lana goraipatzea, horretarako beta gitxiegitan hartzen dogu eta.

Ildo honetan, ataleko kideek euren eguneroko lan bikainaz gain, jardunaldia antolatzeko grina eta kemena izatea azpimarragarria da, eta Zuzendaria nazen neurrian harro egoteko arrazoia. Bestetik, atalak azken urteotan hartu dauzan konpromisoak azpimarratu nahi ditut, bai kalitatearekin daukan konpromisoa, bai euskararen erabilerarekin daukan konpromisoa. Biak ala biak, jardun onaren adierazle apartak dira.

Luzeegi jo orduko, jardunaldiko nire parte hartzea laburtzen dauan aurkezpenerako lotura hementxe daukazue. Adinekoen arloan itzelezko erronkak ditugu. Lurralde eta herri bezala, etorkizuneko eta gaur egungo gizarte kohesioan berebiziko garrantzia izango dabe arlo honetan emoten ditugun erantzunak. Ezin ditugu gure ortzmugatik kendu. Geldiro-geldiro errotzen doazen zerbitzuak sortu doguz. Etengabe, zoli, barriztatu beharko doguz erantzunak, hori baita Foru erakunde honen bokazioa eta erronka. Entzun eta entzun, pertsonen bizi-proiektuen garapen osoa sustatzeko.

Erronka handia da, baina helburuak gure ahalegina merezi dau. Horretan bidelari eta bidelagun izango nauzue.


Sergio Murillo Corzo
Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta eskaintzeko zuzendari nagusia


2014ko martxoaren 28ko Batzordea

Gaurko batzordean 11 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Ahoz, aurkezpen guztiak izan dira euskaraz. 11 txosten horietatik 6 euskaraz idatzi dira, %55; eta 5 gaztelaniaz, % 45. Ehunekoetan behera egin dugun arren, ez dugu %50eko langatik behera egin; beraz, oraindik esan dezakegu aurtengo batzorde guztietan txosten gehiago aurkeztu direla euskaraz gaztelaniaz baino. Horrez gain, astez aste BIPI txostenak euskara hutsean egitea finkatzen ari gara, aste honetan 1.

Akatsak:

- 31an = 31n (gogoratu hamaikAk badaukala -a)
- Azken hiletan, azken astetan, azken hilabetetan, azken urtetan = Azken hileetan, azken asteetan, azken hilabeteetan, azke urteetan (gogoratu "azken" hitzak zehaztu egiten duela eta pluraleko marka erabili behar dela)
- Hiru astero = Hiru astean behin (gogoratu zenbakia + (hitza)-(e)ro ez dela zuzena eta beste hainbat egitura dugula egitura hori ordezkatzeko: hiru astean behin; hiru astez behin, hiru asterik behin...

Hiztegia:

- Acuñamientos vertebrales = Bizkarrezurreko ikadurak
- Agudizar = Larriagotu, okerragotu, gaizkiagotu, gaizkitu
- Apnea del sueño = Loaren apnea
- Arteritis temporal = Arteritis tenporal
- Colaborar = Lagundu (no colabora en las tareas de casa = ez du etxeko lanak egiten laguntzen)
- Demencia senil = Zahar-dementzia
- EPOC = BGBK, biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko
- Insuficiencia cardíaca congestiva = Bihotzeko gutxiegitasun kongestibo
- Insuficiencia renal = Giltzurrunetako gutxiegitasun
- Pensión de viudedad = Alargun-pentsio, alarguntza-pentsio
- Reagudizar = Larriagotu, okerragotu, gaizkiagotu, gaizkitu
- Síndrome depresivo = Depresio sindrome


2014/03/24

2014ko martxoaren 20ko Batzordea

Gaurko batzordean 6 kasu aurkeztu dira, beti bezala denak euskaraz. 6 kasu horien txostenetatik 5 euskaraz idatzita aurkeztu dira (%83) eta 1 gaztelaniaz (%17). Jarraitzen dugu ehunekoetan gora egiten asterik astera eta zenbakiak hobetzen. Horrez gain, azpimarratu beharra dago BIPI (bizimodu independenterako plan indibiduala) txosten guztiak, gaur 4, euskaraz soilik aurkeztu direla orain arte eta meritu handia aitortu behar zaie horretaz arduratzen diren langileei. Segi horrela!

BIPI txostenetan jartzeko: bizitza aktiborako ekintzak

* Ayuda para...  = Laguntza....

     - actividades culturales = ekintza kulturaletarako
     - actividades diarias dentro de casa = etxeko eguneko ekintzetarako
     - hacer gestiones = kudeaketak egiteko
     - hacer las compras = erosketak egiteko
     - hacer los recados = enkarguak egiteko
     - ir al banco = banketxera joateko
     - ir al médico = medikuarenera joateko
     - ir al polideportivo = kiroldegira joateko
     - ir de paseo / pasear  = paseatzera ateratzeko; paseatzeko; pasieran ibiltzeko; ostera bat egiteko
     - ir a la piscina = igerilekura joateko
     - salir a la calle = kalera irteteko
     - salir con los amigos / las amigas = lagunekin elkartzeko


2014/03/05

MENDEKOTASUNAREKIKO ARRETA: IKUSPUNTU KOMUNITARIO OSOAGOA


EGUNA: Martxoaren 14a

TOKIA: Bizkaiko Medikuen Elkargoko areto nagusia, Lersundi 9.

PROGRAMA:

  • 09:30 Mendekotasunarekiko arretaren erronkak Bizkaian. Sergio Murillo Corzo (Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko zuzendari nagusia)
  • 10:15 = BFAko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko 2013ko gogobetetze inkesten emaitzak. Marta Ozcariz (Lantik) eta Xabier Bilbao (hizkuntza arloa)

  • 11:00 = Atsedenaldia. Kafea Bizkaiko Medikuen Elkargoko instalazioetan bertan.

  • 11:30 =  Mendekotasun egoeran dauden pertsonei eta zaintzaileei buruzko 2013ko ikerketaren emaitzak. Begoña Pablos (Bizkaiko Medikuen Elkargoa) eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea (Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua)
  • 12:15Bilboko Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetako zerbitzu eta prestazioen jarraitutasuna eta osagarritasuna. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko gogobetetze inkesten emaitzak; Zainduz Programaren bidezko zaintzaileen ikerketa; Gizarte parte-hartzea eta aisialdi aktiboa; Adinekoentzako eguneko arreta eta urgentziazko bizitokien programaren ebaluazio-txostena 2013. Karmele de Guinea eta Natividad Fernandez (Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza)
  • 13:00 = Mahai-ingurua
  • 13:30 = Jardunaldiaren bukaera.







2014/03/03

2014ko otsailaren 27ko Batzordea

Gaurko batzordeko emaitzak urteko kaskarrenak izan dira. Lehenengoz 2014an txosten gehiago aurkeztu dira gaztelaniaz euskaraz baino: 4 euskaraz  (%40) eta 6 gaztelaniaz (%60).
Hala eta guztiz ere, datu oso pozgarria adierazi beharra dago; izan ere, BIPI (Bizimodu Independenterako Plan Indibiduala) txosten guztiak euskaraz idazten baitira beti, hasieratik gaur arte (gaur 3).

Hiztegia

- Apnea del sueño = Loaren apnea (Apnea obstructiva del sueño = Loaren apnea buxatzailea)
- Bipedestación = Zutik (egon), (imposibilidad de mantener bipedestación = Ez da zutik egoteko gai)
- Derivar = Deribatu (se derivó al caso al Servicio de Centros = Kasua Zentroen Zerbitzura deribatu zen)
- Grúa  = Garabi
- Hernia = Hernia (dikoko hernia; hiato-hernia; zilborreko hernia...)
- Mínimo = Gutxieneko (kontuz*gutxienezko)
- Renta = Errenta (alquiler de renta antigua = errenta zaharreko alokairu)
- Sordomudo/a = Gormutu