2012/11/30

Euskararen Nazioarteko Eguna


Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela aitzaki moduan hartuz, BARRIRO euskara taldetik Aldundiko langile zaren horri lan arloan euskaraz aritzeko gonbitea luzatzen dizugu.

Euskarak badu bere lekua lan munduan, beraz, lankideekin euskaraz aritzera eta gure eskura dauzkagun baliabide guztiak euskaraz erabiltzera animatzen zaituztegu. Erabil itzazue programa informatikoak euskaraz!

Eutsi euskarari!!!

2012ko azaroaren 29ko Batzordea

Atzoko batzordean 9 kasu aurkeztu ziren. Beti bezala, kasuen aurkezpenak eta eztabaidak euskaraz izan ziren. Arkezpenak euskaraz izan arren, aste honetan, 9 kasu horietatik 5 izan dira euskaraz idatzita aurkeztu direnak, %55. Beraz, joan den asteko ehunekoetan jarraitzen dugu, %50-60 tartean.

Zalantzak eta zuzenketak

Akatsak
- * 2 urtetan bere egoera ez da aldatu = 2 urtean bere egoera ez da aldatu (gogoratu: iraupena adierazteko, urteak jarraian adierazteko: urtean, egunean, astean... bezalako formak erabiltzen direla)
- * Mirenek darama kasua = llevar un caso erdarakada ekiditeko: kasua Mirenena da, Mirenen ardura da, Mirenen ardurapean dago, Miren da kasuaren arduraduna...
- *ABP zaharra mantenduko dugu = ABP zaharrari eutsiko diogu, ABP zaharra ez dugu aldatuko...

Hiztegia
- Asociación de jubilados y jubiladas = Erretirodunen elkarte
- Convenio regulador = Hitzarmen arauemaile
- Estabilidad = Egonkortasun (Ez dauka ekonomi egonkortasunik)
- Estancia permanente = Egonaldi iraunkor
- Fugarse = Ihes egin (peligro de fuga = ihes egiteko arrisku)
- ITB Instituto Tutelar de Bizkaia = BTE Bizkaiko Tutoretza Erakunde
- Malos tratos = Tratu txarrak
- Traslado = Lekualdaketa (traslado forzoso = derrigorrezko lekualdaketa)
- Violencia de genero = Genero-indarkeria
- Vivienda Comunitaria = Etxebizitza komunitario

2012/11/29

Euskararen Eguna

Hona hemen aste honetan Atarilekun ikusgai dagoen albistea:

 
EUSKARAREN EGUNA REKALDE ARETOAN Postalak Bilbotik 2012ko abenduak 1ean 11:00etik 13:00era 4 - 11 urte bitartekoentzat, heldu bat edo bi lagun dutela.

Hizkuntza: Euskara.

Rekalde Aretoak hurrengo abenduaren 1ean euskararen nazioarteko eguna ospatuko du familiarentzako tailer honen bitartez. Bilboko postal berriak sortuko ditugu. Etor zaitez Rekalde Aretora eta goza ezazu euskaraz!

Apuntatu zaitez salarekalde@bizkaia.net  helbidean edo 94 406 87 07 zenbakira deituz.

*Jarduera guztiak doan
Informazio gehiago www.salarekalde.bizkaia.net

2012/11/28

Elik beste eginbide bat idatzi du euskaraz!

Elik, astero bezala, lan handia hartuz, beste eginbide bat idatzi du euskaraz. Eli lan itzela egiten ari da eginbideak euskaraz idazteko.
Hona hemen eginbidean egindako zuzenketa batzuk denok ikusteko:

-          Grado = Gradu (gogoratu gaztelaniazko maileguetan: Institutu, sarjentu, segitu...; baina zentro: Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Zentroen Atala edo Desgaitasunen bat duten Pertsonentzako Zentroen Atala)
-          11an = 11n (hamaika zenbakiak (-a) itsatsia dauka)
-          Zare = sare (adibidez: ez dauka familia sarerik)

2012/11/27

MINTZAGRAMA


Aste honetan martxan jarriko dugu Mintzagrama. Ekimen honen bidez, euskararen erabilera handitu nahi dugu bulegoan.
Hamabostean behin argazki berria kaleratuko dugu jendearen aurrerapenak ikusteko eta gehien aurreratu duenak saria lortuko du.
Mintzagrama ikusgai dago Jose Luisen bulegoaren aurrean eta gometxak nik neuk ditut. Beraz, aurrerapenik eginez gero, eskatu niri eta aldaketa egingo dut.
Animatu eta parte hartu! Ea ikasturte bukaeran dena berde-berde ikusten dugun!

2012ko azaroaren 22ko Batzordea

Aste honetako Batzordea osorik egin dugu euskaraz. 12 kasu aurkeztu dituzte langileek eta guztiak euskaraz azalduta. Nahiz eta ahozko azalpenak euskaraz egin, 12 horietatik 7 izan dira euskaraz idatzitakoak, ia %60.
Azpimarratzekoa Isabelek egin duen ahalegina, ohiko parte hartzailea izan ez arren ederto egin baitu aukezpena.

Zalantzak eta zuzenketak:

Akatsak:
- * Baloratu genion = baloratu genuen (Nork -Nor), baina: Balorazioa egin genion.

Hiztegia:
- Criterio = Irizpide
- Reagrupación = Berrelkartze
- Claudicar = Etsi / amore eman (zaintzaileak amore emateko arriskua du)
- Vivienda tutelada = Tutoretzapeko etxebizitza
- Orden de alejamiento = Urruntze agindu
- Familia desestructurada = Familia desegituratu

2012/11/26

BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria

Mendekotasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atalak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso du.





Eusko Jaurlaritzak ematen duen Bikain ziurtagiriak Gizarte Ekintza Saileko Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Zuzendaritzak egindako lana aitortzen du.

Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Zuzendaritzaren Ebaluazio eta Orientazio Atalak kalitatearen zilarrezko BIKAIN ziurtagiria jaso du, hizkuntzaren kudeaketarengatik. Ziurtagiria atzo, azaroaren 22an, jaso zuten, Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi publikoan, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian.

Bizkaiko Foru Aldundiak azpimarratu du balio handikoa dela Atal horrek ziurtagiria jaso izana, “Aldundiak pertsonei ematen dien arretaren bikaintasuna adierazten baitu”. Halaber, “erakundeak euskararekin duen konpromisoaren beste erakusgarri bat” dela adierazi du.

Bikain ziurtagiria ziurtagiri ofizial eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren arteko lankidetzaren emaitza. Ziurtagiriak euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa maila jakin bat egiaztatzen ditu.

Atal horretan euskarak duen presentzia eta erabilera Bizkaiko Foru Aldundiak erakundean ezarrita duen Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren ondorioa da.

Hain zuzen ere, Mendekotasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atalak euskararen erabileraren alde lan egin du azken bi urteetan, eta lortutako ziurtagiriaren bidez hori aitortu egin da. 2010ean euskararen erabilera sustatzeko mikroplana, EraMia, jarri zen abian atal horretan Euskara Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiaren eskutik. Plan horren bidez, administrazio-atal batek eta bertan lan egiten duten langileek konpromisoa hartzen dute euskara apurka-apurka zerbitzua emateko eta lan egiteko hizkuntza izan dadin.








BLOG BERRIA DUGU ATALEAN

Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Mendekotasun Atalaren bloga martxan jarriko da