2014/05/29

2014ko maiatzaren 29ko Batzordea

Gaurko batzordean emaitza oso onak lortu ditugu. Ahoz beti bezala dena euskaraz. Idatziz 6 txosten aurkeztu dira: 4 euskaraz eta 2 gaztelaniaz. Azken asteetan oso zenbaki onak lortu ditugu. Gainera, txostenak gaztelaniaz idatzi dituen gizarte langileak zin egi du datorren asteko txostena euskaraz egingo dituela.

Hiztegia

- Capsulitis adhesiva = Kapsulitis itsaskor
- Glaucoma = Glaukoma
- Interno/interna (trabajador) = Barneko langile
- Intervención = Esku-hartze 
- Olécranon = Olekranon (fractura de olécranon = olekranon-haustura)
- Pelvis = Pelbis (Fractura de pelvis = pelbis-haustura)
- Plexo = Plexu
- Plexo braquial = Plexu brakial
- Plexo solar = Plexu solar
- Polipatológico/a = Patologia anitzeko
- Transfusión = Transfusio (transfusión de sangre = odol-tranfusio)
- Trastero = Trasteleku

2014/05/22

2014ko maiatzaren 22ko Batzordea

Gaurko batzordea laburra eta azkarra izan da. 4 kasu aurkeztu dira, denak euskaraz; eta horietatik 2 txosten euskaraz idatzita eta 2 gaztelaniaz idatzita aurkeztu dira. Hona hemen txostenetan ikusitako hainbat gauza:

Hiztegia

- Antecedentes de ACV = GHI aurrekariak (Garun Hodietako Istripu)
- Asistente personal = Laguntzaile pertsonal
- Atragantarse = Ito
- Coxartrosis = Koxartrosi
- Cuota = Kuota
- Deshidratación = Deshidratazio
- Desnutrición = Desnutrizio
- Hernia de hiato = Hiato-hernia
- Ictus carotídeo izquierdo = Ezkerreko iktus karotideo
- Pluripatología = Patologia anitz
- Presunta agresión = Ustezko eraso
- PVS Prestación vinculada al servicio = ZLP Zerbitzuari lotutako prestazioa
- Reflujo = Errefluxu
- Sindrome depresivo = Depresio sindrome
- Suelo húmedo = Zoru heze
- Trato vejatorio = Tratu iraingarri

2014/05/21

Literatura topaketak

XABIER OLASO

Lekua: Foru Liburutegia (5. solairua, Hitzaldi Aretoa).
Data eta ordua: maiatzak 29 (osteguna), 19:00etan.
Moderatzailea: Txani Rodríguez.
Hizkuntza: Euskara.
Sarrera librea edukiera osatu arte (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, NANa edo pasaportea aurkeztu behar da sarreran).

2014/05/19

2014ko maiatzaren 14ko Batzordea

Aste honetako batzordea oso pozgarria izan da, azken asteetako dinamikari buelta eman diogu eta emaitza ederrak lortu ditugu! 11 txosten aurkeztu dituzte gizarte lengileek eta medikuek eta horietatik 8 euskaraz idatzita aurkeztu dituzte. Ahoz, dena euskaraz.

Hiztegia

- Cartera de servicios = Zerbitzuen zorroa
- Cédula de habitabilidad = Bizigarritasun-zedula
- Claudicar = Amore eman (zaintzaileak amore eman dezake)
- Desencadenante = Eragile (factor desencadenante = faktore eragilea, egrtaera eragilea...)
- Reagrupación familiar = Berrelkartze familiarra 
- SMUS = GLUZ (Gizarte-larrialdietarako udal zerbitzua)


2014/05/08

2014ko maiatzaren 7ako Batzordea

Aste Santu osteko itzulera gogorra izaten ari da. Pazko asteko batzordea gaztelania hutsean egin zen, txosten guztiak gaztelaniaz aurkeztu ziren eta akta ere gaztelaniaz egin zen, gaztelaniaz egiten den lehen akta azken bi urteetan.

Gaurko batzordea euskaraz egin da. kasu guztiak aurkeztu dituzte euskaraz. Hala ere, txosten guztiak gaztelaniaz idatzi dituzte.

Ea hemendik kurtso bukaerara gure ehunekoetara bueltatzen garen, %60-80 horretara.

Animo, gogorra izan arren lortuko dugu eta!!!