2013/02/28

Hiztegia eta egitura interesgarriak

Gizarte Ekintzako Kontrol Ataleko Zaloak zehapen espedientea euskaraz lantzen jarraitzen du. Gaur zehapen-espedientea ebazten duen foru aginduaren txanda izan da. Hona hemen agertu zaizkigun hainbat egitura interesgarri eta hiztegi erabilgarria.

Gaztelaniaz

Euskaraz
-          Se resuelve expediente sancionador
-          Zehapen-espedientea ebazten da

-          Entidad interesada

-          Erakunde interesdun

-          Periodo de audiencia

-          Entzunaldi (tramitea)

-          Acta e informe de inspección

-          Ikuskapen akta eta txostena

-          Vistas las actuaciones practicadas en el expediente sancionador de referencia

-          Erreferentziako zehapen-espedientean egindako jarduketak ikusita

-          Vía administrativa

-          Administrazio bide

-          Agota la vía administrativa

-          Administrazio bideari amaiera ematen dio.

-          Recurso Potestativo de Reposición

-          Berraztertzeko Errekurtso

-          Sala competente de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco.

-          Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, administrazioarekiko auzietan eskumena duen salan.

-          Desestimación presunta

-          Presuntziozko ezespena

-          Se entenderá desestimado

-          Ezetsitzat joko da

-          Quedará expedita la Vía Contencioso-Administrativa

-          Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko bidea zabalik geratuko da.

-          VºBº y Conforme

-          O.E. eta Ados

-          Contra la resolución del recurso

-          Errekurtsoaren ebazpenaren aurka

-          Recurso Contencioso-Administrativo

-          Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

-          Elévese a la llma. Sra. Diputada Foral de Acción Social

-          Aurkez bekio Gizarte Ekintzako foru diputatu andreari.

-          Se resuelve de conformidad con lo que en los mismos se propone

-          Haietan proposatutakoaren arabera ebatzi da.

2013/02/25

Egunerokotasun oztopatua

Mikelek Berria egunkarian argitaratutako albiste hau bidali digu denontzat interesgarria izango delakoan.



Egunerokotasun oztopatua


Pertsona ezinduek oraindik ere oztopo ugari dituzte eguneroko bizitzan, azterketa batean azaleratu dutenez; 170.000 lagun dira EAEn

Apenas duten lanerako aukerarik: hamarretik seik ez dute lanposturik, adinean egonda ere
GARIKOITZ GOIKOETXEA

Atzo egin zuten agerraldia. / LUIS JAUREGIALTZO / ARP

Ezinduak lanerako hartzen dituen Gureak enpresaren fabrika bat. / GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
Hasten dira lan bila, eta arazoak. Edo joan nahi dute taberna batera, eta ezin sartu, edo zerbitzariarekin ezin komunikatu. Edo joan behar dute erietxera, eta ezin dute hitzordurik egin. Ezinduek egunero-egunero izaten dituzten mila eta bat oztopoen adibide batzuk soilik dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 170.000 pertsona inguruk izaten dituzte horrelako arazoak egunero. Ehun herritarretik zortzik. «Izan dira aurrerapausoak, baina eredua aldatzea ezinbestekoa da», ohartarazi dute ezinduen elkarteek. Auziaren muinera jotzea nahitaezko dela. «Arazoa ez da, horrenbeste, pertsona horien ezintasuna, baizik eta gizarteak nolako mugak dauzkan haiei zerbitzu egokiak emateko eta haien beharrizanak asetzeko».

Ikerketa batean batu dute ezintasunak dituzten pertsonen egunerokoa. Edeka elkarteak egin du bilana, bi urte eta erdian; guztira 420 pertsonaren bizipenak bildu dituzte, eta hortik deskribatu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera. Atalez atal, arazoak eta soluzioak azaldu dituzte.

Laneratzea

Legeak bete ez, eta itxurak

Ezinduen traba handienetako bat da: non topatu lana. 1982tik bada indarrean lege bat Hego Euskal Herrian, laneratzea errazteko. 50 langile baino gehiago dituzten enpresetan, postuen %2 ezinduentzat gorde behar dituzte. Paperean dago legea urte luzez. «Legea ez dute betetzen gaur egun», ondorioztatu dute azterketa eginda.

Laneratzea zailtzen duten arrazoi batzuk ikusi dituzte, gainera. Bat: familia. «Ezinduek sendiaren babesean egoten segitzen dute». Bi: prekarietatea. «Kontratu behin-behinekoak eta lanaldi zatitukoak asko dira». Hiru: enpresa espezializatuak. «Lanerako zentro bereziak lehenetsi dira, eta horrek zaildu egin du ezinduak ohiko lan merkatura ateratzea». Datua: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, lanerako adinean daudenen artean, hamarretik bi daude jardunik gabe; ezinduak hartuta, hamarretik seik ez daukate lanik.

Legea betearazteko eskatu diete erakundeei. Maiz itxurakeriak egiten direla ohartu baitira. «Enpresek ez lukete inplikatu beharko izen ona edukitzeko eta irudi korporatiboa zaintzeko. Borondatea falta da». Hezkuntzan, ikasle ezinduen egoera kontuan hartzea nahi dute, eta etenik gabeko ikaskuntzan pausoak ematea ere bai.

Osasuna, zerbitzu sozialak

Ikuspegi osorik ez

Osasun etxeetan eta zerbitzuetan beren kabuz moldatzeko trabak dituzte oraindik pertsona ezinduek: hitzorduak egiteko, sendagilearekin komunikatzeko nahiz osasun zentroetan batetik bestera joateko. Medikuek ezinduei kasu egiteko duten eredua moldatu beharraz ere mintzatu dira: «Era osoan egin behar zaie kasu kronikoei eta arazo bat baino gehiago dutenei, ez zatikatuta. Jarraitutasuna behar da». Berdin uste dute gizarte zerbitzuei buruz ere; hots, «gertuko eta deszentralizatuak» izan beharko luketela, eta «eredu komunitarioa» izan behar dutela.

Ezinduei laguntzeko moduari buruz gogoeta egin behar dela uste dute. Familien kargu geratzen dira maiz. «Sendien rolaz gogoeta egin behar da, eta zaintzaile eredu bat zehaztu, oraingo egoera epe ertainera jasanezina baita». Laguntzak nahitaezko jo dituzte, eta bat baino gehiago kobratu ahal izatea eskatu dute, ezindu askok arazo bat baino gehiago baitute.

Etxebizitza

Mugikortasunaz harago

Ezintasunak klase askotakoak direla agerian utzi dute ikerketan, eta horiek guztiak kontuan hartu behar direla nabarmendu dute. Etxebizitzetan, adibidez. Ohartarazi dute mugikortasun arazoak dituztenentzat egokitzea ez dela aski. Ikusteko eta entzuteko arazoak dituztenentzat moldatutako etxeak galdegin dituzte, eta horren arabera ematea etxeak; segun zer behar duen ezinduak, horri egokitutako bat ematea. Etxeak falta direla ere ohartarazi dute.

Gizarte bizitza

«Aisia eskubide bat da»

Eguneroko bizitzan arazoak batean eta bestean dituzte ezinduek, kalera aterata. Ikerketaren ondorioetan onartu dute aurrerapausoak izan direla leku publikoak ezinduen beharretara egokitzeko, baina arazo handiak daude oraindik ere. Datu bat: ikerketan parte hartu duten ezinduen artean, hirutik batek utzi egin behar izan dio gogoko jardunen bat egiteari, garraio egokirik ez eta. Gizarte osoari eskatu diote jartzeko ezinduen tokian. «Aisia eskubide bat da». Hori bermatzeko, «politika osoa» egin behar dela deritzote.

Mugikortasunean jarri dute askotan arreta aisiguneetan eta garraioetan. Eta horrekin ez da nahikoa, ikerketan behin eta berriz nabarmendu dutenez. «Irisgarritasuna ez baita arkitektonikoa edo fisikoa soilik; komunikatzea eta ulermena izatea ere bada».


Zehaztutako erronkak
 Parte hartzea. Ezintasunak dituztenek parte hartzea, horretarako ezagutzak emanez eta eskubideak erabiliz.

 Mugimenduak. Ezinduen taldeak indartzea eta elkar har dezaten sustatzea.

 Elkarrizketa zibila. Politikak zehaztu eta ebaluatzean parte hartzea indartzea.

 Pobrezia. Erantzun egokia ematea pobrezian edo baztertuta dauden ezinduei.

 Sentsibilizazioa. Eskubideak sustatzea eta estigmei aurre egitea; bereziki, buruko gaixotasunak dauzkatenekin.

 Diskriminazioa. Genero indarkeria eta bazterketa jasaten duten ezinduei bereziki erreparatzea.

 Egoera. Ezindu bakoitzari, bere egoera aldatuz doan eran, laguntza egokitzea.

 Familia. Ezinduen senideei behar bezalako laguntza eta babesa ematea.

 Zeharkakotasuna. Hainbat alorrek zeharkako gisa jardun dezaten lan egitea, ezinduak autonomoago izan daitezen, garapen osoa izan dezaten.

 Prebentzioa. Ezintasuna eragin dezaketen edo areagotu dezaketen egoerak saihestea, esparru guztietan.

 Eraginak neurtzea. Ezinduei laguntzeko egiten diren politiken eragin ekonomiko eta sozialak neurtzea.


%60
Ezinduen artean, 65 urtetik gorakoak.
Adinekoak dira ezintasunen bat daukaten pertsona gehienak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbakiak aztertuta, ikerketan jakinarazi dute hamar ezindutik seik 65 urte baino gehiago dauzkatela.

MARIA ISABEL GARCIA. BURUKO EZINTASUNA DU
«Denbora luzerako lana aurkitzea kostatzen zait gehien»
IRATI SARASUA ARABAOLAZA
Maria Isabel Garciak 40 urte ditu, eta buruko ezintasuna du. Oso bizimodu normala duela nabarmendu du. Egunero, etxeko lanak egin ostean, kalera irteten da. «Goizetan, Asesan elkarteak antolatutako lan munduan sartzeko tailer batean parte hartzen dut. Bertan, hainbat ekintza egiten ditugu. Asko gustatzen zait han egotea. Imajinazioa lantzen dugu, eta oso interesgarria iruditzen zait».

Arratsaldez ere ez da geldirik egoten, ekintza gehiago egiten baitituzte elkartean: sukaldaritza tailerra izaten dute, eskulanak egiten dituzte, baita ordenagailuekin lotutako jarduerak ere. «Baratze ekologikoa ere badugu; astean bitan lan egiten dugu bertan, eta ondoren gure artean banatzen ditugu produktuak». Horrez gain, elkarrekin kazetak irakurtzen aritzen dira, eta irakurritako horren inguruan hausnartzen dute egunero.

«Hala betetzen dut nire egunerokoa. Senideen, psikiatraren eta elkartearen laguntza dut, eta horrek asko errazten dit bizimodua. Nire bizitza oso eramangarria da, nahiko ongi antolatzen dut, eta gustura nago, pozik». Orain arte, Gureak enpresan ordezkapen bat egiten aritu da, baina, amaitu denez, lanik gabe geratu da. «Hori da guretzako oztoporik handiena, lana bilatzea. Orduan izaten ditut zailtasunak. Baina beti aritzen naiz zerbaitean; ez naiz geldirik egoten, lan horietan denbora gutxi pasatu arren. Denbora luzerako lana aurkitzea kostatzen zait gehien ».

SAIOA ARANDO. AKONDROPLASIA GAITZA DU BERE SEMEAK
«Gaitz honek duen erronka nagusia gizarteratzea da»
I.S.A.
Oihanek 3 urte bete berri ditu, eta akondroplasia gaitza du. Haren ama da Saioa Arando. Haurra jaio eta hiru hilabetera DNA frogak egitean esan zieten gurasoei haurrak gaitza zuela. «Gaitz honek duen erronka nagusia gizarteratzea da. Gizarteak beste gaitzen aurrean errukia azaltzen du, eta ez dut uste hori denik azaldu beharreko jarrera, baina gaitz honi burla egiten dio».

Akondroplasia duten pertsonek ezaugarri jakin batzuk izaten dituzte. Altuera txikia da ezagunena, baina hezurretako mina eta arnasteko arazoak ere izaten dituzte, adibidez. Horrek hainbat ondorio ekartzen dizkie: dirua ateratzera joatean, txirrina jotzean eta komunera joatean. 12 urtetik aurrera, operatzeko aukera izaten dute, luzatzeko eta mina kentzeko, baina operazioa oso gogorra da. «Gaixotasun arraro gisa dago izendatua, eta nik ez nuke esango gaixotasuna denik, baldintza bat da. Haurdunaldiarekin alderatu izan dut; haurdun gaudenean ez gaude gaixorik, mugatu egiten gaituen baldintza bat dugu, besterik ez».

Oihanek aste honetan eskuratu du bere lehengo bizikleta, eta zoratzen dago haurra. «Atzo konpondu genuen beste oztopo bat. Bizikleta. Orain arte, akondroplasia gaitza duen beste haur baten gurasoek Ameriketan erositako egurrezko triziklo bat erabili du. Lortzen duzu, baina asko kostatzen da. Orain, bere neurrira egindako bizikleta du».

ANA GARRIDO. IKUSMEN EZINTASUNA DU
«Zer gertatzen zaidan azaltzean, erantzuna positiboa izaten da»
I.S.A.
Ana Garrido Tolosan bizi da, 39 urte ditu, eta ikusmen ezintasun larria du. ONCEri esker, goi mailako ikasketak egiteko aukera izan zuen, eta Gizarte Lanean diplomatua da. «Ikasketak nire egoerara moldatu zituzten: irakasleak, materiala eta ordenagailuak». Ikasketak amaitzean, oposizioak egin zituen, ondoren udaletxe batean lanean aritu zen, eta orain ONCEn lan egiten du. Lanean ari den beste edonork adina lan egiten duela ohartarazi du.

«Familia dut, semeak ditut, eta ahal dudan normalena egiten dut guztia, baina familiaren laguntza behar izaten dut, batez ere haurrak zaintzeko garaian, korrika alde egiten badute ez baititut ikusten. Txikitatik azaldu diet zein arazo dudan, baina askotan ez dira ohartzen. Atzo igerilekuan nengoen alabarekin, eta alde egin zuen». Haren senarrak lanorduak murriztu behar izan ditu.

Batetik bestera joateko, garraio publikoa erabiltzen du, eta gizartean oztopoak hausten ari direla uste du. «Geroz eta errazagoa da normal ibiltzea. Ni guztiz itsua ez naizenez, fisikoan ez zait nabaritzen; hortaz, jendea hainbatetan ez da nire arazoaz ohartzen, eta egunerokoan arazoak ditut: billetea pasatzen denbora asko egiten badut, atzekoak gaizki begiratzen dit, eta autobusa farola baten aurrean gelditzen bada, zer esanik ez. Zer gertatzen zaidan azaltzean, beti erantzun positiboa jasotzen dut, baina batzuetan ez dut gogorik izaten nire arazoa kontatzeko».

%60
Ezinduen artean, emakumeak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 170.000 ezinduetatik, %60 emakumezkoak dira. Ondorioetan adierazi dute gizonen eta emakumeen arteko parekidetasunarekin «koherente» izan behar duela ezinduekiko estrategiak.

Ikerketa «aitzindaria», nola jokatu argitzea xede hartuta
Bi urte eta erdiko lanaren fruitu da atzo aurkeztutako ikerketa. Edeka elkarteak egin du —ezintasuna duten pertsonen ordezkariak biltzen ditu—, Eusko Jaurlaritzaren eta ONCE fundazioaren babesaz. Elias Leguina Edekako zuzendariak adierazi du «aitzindaria» dela azterketa, eta nola jokatu argitzea duela helburu.

2013/02/21

BARRIRO aldundiko langileek euskara bultzatzeko sortutako taldearen mezua

V PLANGINTZAREN ATARIAN
                  IV Plangintza amaiturik, garaia da  balantzea egiteko,  hasieran jarritako helburuak lortu diren ala ez ikusi,  izandako lorpenak zein akatsak aztertu,  eta ahal den neurrian lehenengoak hobetu eta besteak zuzentzeko. IV Plangintza egiterakoan, Bizkaiko Foru  Aldundian azken 20 urteetan egindako lana kontuan hartu zen, egoera oso bestelakoa zelarik, euskararen aldeko plangintzak hasi baino lehen. Aitortu behar da planifikazio haiei esker eta langileon ahaleginari esker (bi aldetatik), euskararen egoera bestelakoa dela gaur egun.
                  IV Plangintza egiteko orduan, Aldundian orduko egoera aztertzekoan gogoetatxoak egin ziren eta hizkuntza gaitasuna nabarmen hobetu zela aitortu arren, hutsune sakonak ere somatu ziren;
-         Gaitasun eza. Hizkuntza eskakizun batzuek ez dute euskararen gaitasun maila nahikorik bermatzen eguneroko zereginei aurre egiteko, batez ere lehenengo hizkuntz eskakizunarekin, eta zenbaitetan 2.HErekin.
-         Adina;  IV plangintza egin zenean Aldundiaren langileriaren bataz besteko adina 46,2 urtekoa zen (2009koa da, gaur egun altuagoa). Beraz plantilla erdia baino gehiago euskara ikasteko atalase mailatik gora dago. Honen arabera honakoa pentsa daiteke; hizkuntza eskakizuna lortu ez duen plantilla erdi horren langile gehienek erretiroa hartu arte hizkuntza bakar batean baino ez dutela lan egingo.
-         Ikasketak; gehienok erderaz egin ditugu, beraz ezin da pentsatu hizkuntza ohiturak egun batatik bestera alda daitezkeenik.
-         Borondatea; hizkuntza eskakizuna lortu arren euskara erabiltzeko borondaterik ez dutenak.

Guri gure aldetik beste aldagai batzuk sartzea bururatu zaigu;
-         Galerak; euskara ikasi ondoren, ez erabiltzeagatik (lan baldintzengatik, edo lanetik kanpo baldintzengatik) euskaraz aritzeko gaitasuna galdu dutenak.
-         Kontrako jarrerak; inoiz ikasi ez dutenak eta asmorik ere ez dutenak.
-         Egoera diglosikoa; zoritxarrez hori da dugun egoera lan egiten dugun hirian: Bilbon. Horri buruz ikus dezagun zer zioen J. Maria Sanchez Carrion-ek;” … la consolidación de un bilingüismo unilateral diglósico crea un tapón que dificulta enormemente el paso del conocimiento al uso, y una fuga de agua que hace que el uso social del euskera, en lugar de acumularse retroalimentando la percepción y la motivación, se vaya vaciando.
                  En efecto, el tipo de bilingüismo que se sanciona legal, política y hasta ”científicamente”, al garantizar el monolingüismo de hecho de los erdaldunes y obligar al bilingüismo solamente a los euskaldunes, provoca que los erdaldunes en proceso de euskaldunización no tengan nunca la necesidad de usar el idioma en el que tienen menos capacidad (menos competencia lingüística): con lo que esta capacidad se detiene y acaba perdiéndose, y con ella la motivación inicial; y provoca, en cambio, que los euskaldunes con más adhesión lingüística tengan siempre la necesidad de usar el idioma con respecto al cual tienen menos motivación (el erdara), debido a la imposibilidad de encontrar interlocutores euskaldunes para la materialización de numerosas funciones lingüísticas de la vida social de cada día.
                  Si en los primeros la falta de uso del Euskara acaba retirándoles la motivación (el impuso de aprendizaje), en los segundos la inevitabilidad del uso del erdara acaba convenciéndoles o, simplemente, venciéndoles acerca de la necesidad del erdara”.
                   Aipatutakoa gutxi balitz, hizkuntza-eskubideen aldetik ere akatsak edo hutsuneak ikusten ditugu; 10/1982 Oinarrizko Legean, 8. Artikuluan 2. Puntuan; “Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan kokatutako herri-aginteek esku hartzen duten egintza guztiak eta baita administrazioaren jakinarazpen eta adierazpenak ere bi hizkuntzetan idatzita egon beharko dute, salbu eta interesdun partikularrek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat berariaz erabiltzea aukeratzen badute”.

                  Horri buruz gogoratu behar da 2008an  langile batzuk (hogeiren batek)  Aldundiak bidaltzen zizkigun idazki eta jakinarazpenak euskara hutsean jaso gura genituela adierazi genuela. Erantzuna ezetza izan zen. Ikus daitekeenez oztopoak ez dira nolanahikoak izan.

Orain ikus dezagun egungo egoera bi ikuspuntutik parametro ezberdinetan oinarriturik;
-                     Aldundiaren ikuspegia hizkuntza eskakizunetan  oinarriturikoa da, eta honen arabera lortutakoa  eskatutakoa baino altuagoa da.
-                     Gure ikuspegia erabileran oinarritutakoa da (2011ko datuak);
Euskaraz egindako errenta aitorpenak 14.907 izan ziren, % 2,52
Erregistroetatik sarturiko agiriak, euskaraz, 2.500 inguru, % 0,42
Barneko erabilera: daturik ez.
Aldundian euskara maila asko hobetu den arren, nahiko urrun gaude IV. Plangintzan jarritako helburuetatik; “euskara ere lan-hizkuntza izatetik” eta jakintza eta erabileraren artean oreka bilatu behar dela pentsatzen dugu.
Hurrengo plangintzari begira, honako neurriak  proposatzen ditugu;
o   Euskarak hizkuntza guztiek dituzten aukerak ere izan ditzan; elebakartasuna, eta aldi berean langileok eskubidea izatea komunikazio, jakinarazpenak eta abar euskara hutsean jasotzeko.
o   Jendaurreko atalak, atal elebidunak izan daitezen; noiz zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza? EraMi-etan bakarrik lan egin daiteke euskaraz? Ez dago erdibiderik? Aipatu ditugun ataletan ere euskararen presentzia nahi dugu.
o   Ikastaroak; IV Plangintzatik: “… lehenengo plana egin zuenetik 20 bat urte pasatu dira …” Ordutik hona, euskara landu eta erabili duten langileen kopurua nabarmen hazi da. Euskararen egoeraren aldaketa horrek euskararen erabilera normalizatuz joatea eta hainbat urrats ematea ahalbidetu du.  “Zenbait esparru administratibotan lana euskaraz egin ahal izatera irisi arte”  Hau horrela izanda ikastaroen beharra ikusten jarraitzen dugu.
o   Kontzientziazioaren aldeko ekintzak faltan ikusten ditugu.
Amaitzeko gauzatxo bi; gaur duela 10 urte Euskaldun Egunkaria,  lapurtu zigutela eta  
Korrika martxan dela, eta beti bezala langileon kilometroa hartuko dugula. Oraingo honetan ere zuen laguntza beharrezkotzat jotzen dugu, beraz laster arte!!!