2013/02/12

Azken albistea

ALDUNDIAK PRESTAZIOA ORDAINDUKO DIE MENDETASUN MODERATUA DUTEN PERTSONEI

Asteartea, 2013ko otsailaren 12a

Espainiako Gobernuak ezarritako blokeoa gorabehera, Aldundiak bere konpromisoari eutsiko dio; ahulenei ez die murrizketarik ezarriko, eta bete egingo ditu Mendetasunari buruzko Legean ezarritako konpromisoak.
Gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartu du mendetasun moderatua (lehengo I.2 gradua) duten pertsonak familia barruan zaintzeko prestazio ekonomikoa ematen jarraitzea. Gutxi gorabehera 700 pertsonak kobratu dute prestazioa Bizkaian, 2012. urtean, eta uste da 2013. urtean 700-1000 eskaera gehiago egongo direla.
Espainiako Gobernuak blokeatu egin du prestazio ekonomiko hori, defizit publikoari aurre egiteko neurri gisa. Neurri horrek, ordea, ekarriko du Bizkaiak aurrez ikusitakoa baino 3 milioi euro gehiago gastatzea Mendetasunari buruzko Legea betetzeko. Horiek horrela, Gizarte Ekintza Sailak 455 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du, Aldundiaren aurrekontuaren ia erdia. Adinekoei, prestazioei eta mendetasun zein desgaitasun arloko diru-laguntzei bideratutako partiden batura aurrekontu guztiaren % 70 da.
Kudeaketa ona
Mendetasunari buruzko Legea 2007. urtean indarrean jarri zenetik hona, Bizkaian guztira 45 milioi euro jaso dituzte mendetasuna duten pertsonek (gradu guztiak kontuan hartuta).
Bizkaiak bikain bat lortu du Espainiako Observatorio Estatal para la Dependencia behatokiak lege horren aplikazioaren inguruan orain dela bost urtetik hona sei hilean behin ematen duen irizpenean. Izan ere, puntuazioa handiena lortu du Espainiako AsociaciĆ³n EspaƱola de Directoras y Gerentes de Servicios Sociales elkarteak efizientzia neurtzeko aukeratutako parametro guztietan (besteak beste, kudeaketa, zerbitzu, itxaron-zerrenda, biztanleko gastu edo ikerketa).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina