2013/09/23

2013ko irailaren 19ko Batzordea

Berriro martxan... Aitortu beharra dago uda osteko lehen batzordea izateko oso pozgarria izan dela euskaraz egindako eginbideen ehunekoa. Gaur 10 kasu aurkeztu dira, 6 eginbide euskaraz idatzita eta 4 gaztelaniaz, ahozko aurkezpenak denak euskaraz egin dira. Beraz, joan den ikasturtea bukatu genuen bezala hasi dugu aurtengoa, %60 inguruan.

Hona hemen batzordean zein eginbideetan agertu zaizkigun gauzarik interesgarrienak:

AKATSAK

- %: Euskaraz % ikurra zenbakiaren aurrretik jarri behar da (%72) eta ez gaztelaniaz bezala (72%).
Horrez gain, mugagabean dekinatuko dugu: %72k ez du mendekotasunik
Zenbateko desgaitasuna adierazteko: %25eko desgaitasuna du eta %20ko desgaitasuna du erabiliko dugu.

HIZTEGIA

- Barreras arquitectónicas = Oztopo arkitektonikoak
- Estar encamado/encamada = Oheratuta egon
- Esquizofrenia paranoide = Eskizofrenia paranoide
- Nuera = Errain
- Lesiones cutaneas = Azaleko zauriak
- Pelvis = Pelbis (Rotura de pelvis = Pelbis haustura)
- Resolución = Ebazpena
- Situación de fragilidad = Egoera hauskor; adibidez: zaintzailea egoera hauskorrean dago.
- Soltero/soltera = Ezkongabe
- Yerno = Suhi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina