2013/11/05

2013ko urriaren 31ko Batzordea

Urriaren 31ko batzordean 5 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek. Kasu guztien aurkezpena euskaraz izan den arren, idatziz 3 txosten, %60, euskaraz aurkeztu dira eta 2 gaztelaniaz, %40. Gure ehunekoetan gauden arren, zaila egiten ari zaigu aurrera egitea. Hona hemen agertu zaizkigun gauzarik aipagarrienak:

Egitura interesgarriak

- Presenta: Urlia Berendia presenta enfermedad de Alzheimer // Sandia Berendia presenta fractura de cadera.

Gaztelaniazko presentar aditza testuinguru honetan erabili nahi badugu, euskaraz erraz-erraz egingo dugu, estilo zuzena eta argia erabiliz eta izan, ukan edo eduki bezalako aditzekin, hau da:

    * Urlia Berenidiak Alzheimer gaixotasuna du.
    * Sandia Berendiak aldaka-haustura du.

Hiztegia

- Ansiedad = Antsietate
- Caida = Erorketa
- Cuidados al final de vida = Bizitzaren bukaerako zaintzak
- Fdo. = Sin.
- Prorroga = Luzapen
- Suspensión cautelar = Kautelazko etetea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina