2014/02/17

2014ko otsailaren 14ko Batzordea

Gaurko batzordean 8 kasu aurkeztu dira. Ahoz denak euskaraz azaldu dira, eta gainera kasu batean zailtasun tekniko handia egon da. Idatziz 5 txosten aurkeztu dira, 3 euskaraz, %60, eta 2 gaztelaniaz, %40. Azken hileetan batzorde guztietan aurkezten dira txosten gehiago euskaraz idatzita gaztelaniaz baino eta benetan pozgarria da datu hori.

Hiztegia

- Alcoholismo crónico = Alkoholismo kroniko
- Ausencias del anciano = Zahartzaroko absentziak
- Contractura de Dupuytren = Dupuytren-en kontraktura
- Compromiso = Konpromiso
- Demencia degenerativa = Endekapenezko dementzia
- Hematoma cerebeloso = Zerebelo-hematoma; zerebeloko hematoma
- Hemiparesia izquierda = Ezker hemiparesia
- Hipoacusia bilateral = Aldebiko hipoakusia
- Incontinencia de heces = Eginkari-inkontinentzia; eginkari-ihes
- Inestabilidad secundaria a ACV = GHIren ondoriozko ezegonkortasun ( GHI = Garuneko hodietako istripu)
- Insuficiencia aórtica = Gutxiegitasun aortiko
- Mareo = Zorabio
- TAC = OTA Ordenagailu bidezko tomografia axial

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina