2013/05/20

Datozen egunetarako planak

Beti bezala Mari Cruzek datozen egunetarako plan euskaldun interesgarriak bidali dizkigu.

MAIATZA
23 / OSTEGUNA, 20:00, Kirmen Uriberen "Mussche" izango dugu berbagai
Algortako Aldai Patronatuan, Uribe kostako irakurzaleen txokoak antolatuta.

25 / LARUNBATA, 9:00, Triatloia Hondarribian eta sagardotegia Astigarragan
Egun osoko plana egingo dugu, bizikleta-taldeko batzuk entrenatzen ari dira triatloi honetan parte hartzeko, beste batzuk animatzaile goaz. Zu zer, animatuko zara? Buelta 3.00etan Hernanitik.


EKAINA
1 / LARUNBATA, Euskal Herriko VIII. Mintza eguna Elgoibarren
Euskal Herriko berbalagun guztion eguna ospatuko dugu aurten Elgoibarren, bazkari txartelak 20€ balio du, aurten animatuko zara?


1 / LARUNBATA, 9:00, Hezeguneak ezagutzeko toponimia-ibilbidea
Fadura Kiroldegiko sarreran lotuko gara. Izena emateko: 688 635 350 / getxo.toponimia@gmail.com. Antolatzailea: Bizarra Lepoan

6 / OSTEGUNA, 9:00, 11:00 eta 17:15, Barry Barrez umore-saioak
Goizean Areetan eta arrastian Algortan izango dugu Barry irlandarra, Egizuk eta Getxoko kultur etxeak antolatuta.

8&9 / ASTEBURUA, Plazaolako bide berdea bizikletaz
Lekunberriko Aralar kanpinean gaua pasako dugu.


14 / OSTIRALA, Berbatxango astronomikoa
Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu eta Getxoko Egizu elkarteek antolatuta.

14 / OSTIRALA, 20:30, Euskal kantu-poteoa Gorrondatxe abesbatzak gidatua
Abian kultur elkartetik abiatuta.

15 / LARUNBATA, 9:00, Getxo berrian sakontzeko toponimia-ibilbidea
El Carmen elizatik abiatuko gara. Izena emateko: 688 635 350 / getxo.toponimia@gmail.com

23 / IGANDEA, San Juan sua jaia
Algortako metro plazan, herriko hainbat elkarteren artean antolatua.


Oso ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!

EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.org

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina