2013/05/13

2013ko maiatzaren 9ko Batzordea

Gaurko batzordean kasu gutxi aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek, 5 baino ez. Hori dela eta, batzordea oso azkarra izan da eta berehala bukatu dugu. Kasuen ahozko azalpenean azken asteetako batzordeetan baino euskaldunago aritu gara gaur. Idaztzikoan, 4 eginbide gaztelaniaz idatzi dira eta 1 euskaraz. Sheila izan da batzorderako txostena euskaraz idatzi duen gizarte langilea, animo eta segi lanean!

Akatsak:

- El equipo de valoración acude a realizar una nueva entrevista = * Balorazio taldea elkarrizketa berri bat egitera joan zen. Gaztelaniazko un/a nuevo/a esamoldea euskaraz ez dugu berri bat bezala erabili behar beste bat egitura erabili behar dugu. Beraz, aurreko esaldia balorazio taldea beste elkarrizketa bat egitera joan zen moduan idatziko dugu. Adibideak:
* Hay que hacer una nueva valoración = Beste balorazio bat egin behar da
* Hay que abrir un nuevo expediente = Beste espediente bat egin behar da

Hiztegia:

- Atención temprana = Laguntza goiztiar
- Demencia = Dementzia (demencia avanzada = dementzia aurreratua)
- Denegar = Ukatu (denegación =  ukatze)
- Manifestar = Adierazi (zaintzaileak adierazi du...)
- Pensión contributiva = Ordaindutakoaren arabeko pentsio
- Pensión no contributiva = Ordaindutakoaren araberakoa ez den pentsioa; Kotizazio gabeko pentsio)
- Perfil = Profil (mendekotasun egoeran dagoen pertsona horrek sozio-sanitariorako profila dauka)
- Rechazar = Ez onartu (rechazo = ez onartze)
- Red de apoyo = Laguntza sare
- Reunir = Bete (no reune criterios de urgencia = ez ditu betetzen larrialdia izateko irizpideak)
- Terreno = Lursail (ez du dirurik baina lursail batzuk ditu)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina