2015/12/03

Euskararen eguna dela eta

Badakit lanean ezin direla youtube eta beste leku batzuetako bideoak ikusi; baina interesgarriak iruditu zaizkit eta hemen dituzue batzuk, etxeko ordenagailutik ikusteko.

Ondarruko euskaldun berriak

Badugu pazientziarik euskaldunberriekin?

Euskaldun berriaren kalea. Poziktibity

Horretaz aparte, urtero bezala, jai-zubi luze honetan, hemendik geratuz gero, ez ahaztu Durangoko Azoka dagoela. Aurten, Iurretan eta AbadiƱon aparkatzeko aukera dago, eta lanzadera jarriko dute dohainik azokara joateko. Bide batez, joaten zaretenok, aprobetxatu Durangoko alde zaharra ikusteko, oso interesgarria da eta. (ez bakarrik poteoagatik)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina