2014/10/09

2014ko urriaren 9ko Batzordea

Pozgarria da berriro lanean hasi eta batzordeko ohiturak aldatu ez direla ikustea. Joan den ikasturtea txostenen %60 euskaraz egiten bukatu genuenez... aurtengo erronka txostenen %80 euskaraz egitea izango da.
Gaurko batzordean 8 kasu aurkeztu dituzte gizarte langileek eta medikuek, horietatik 6 euskaraz idatzita (%75) eta 2 gaztelaniaz (%25). Horrek esan nahi du udak ez digula kalte handirik egin eta aurtengo helburuak betetzeko bidean gaudela.

Animo guztioi eta segi euskaraz lan egiten!

Hiztegia

- Actividad = Ekintza (actividades básicas diarias = eguneroko oinarrizko ekintzak)
- ACV = GHI garun hodietako istripua
- Andador = taka-taka
- Marcapasos = pausu-markagailu
- Prescripción = Agindu (medikuaren aginduz, psikiatraren aginduz...)
- Reagrupación = berrelkartze
- Temblor = Dardara

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina