2013/04/24

2013ko apirilaren 18ko Batzordea

Gaurko batzordean ezin izan dugu estatistikarik atera ez dugulako gai zerrenda azken momenturaino eskuragarri izan. Hala ere, azpimarratzekoa da Elenak batzorderako txostena euskaraz egin izana, ahoz zein idatziz, ez baita ohiko partre hartzailea. Era berean, Leirek ere euskaraz idatzi du bere proposamena.

Akatsak eta hiztegia:

Akatsak:

- Orduak modu digitalean emateko, gogoratu zenbakiak irakurri behar direla (10:30ean = hamarrak eta hogeita hamarrean), eta ez erdi eta laurden hitzak, bestela akatsa egingo baitugu (*10:30etan = hamar eta erdietan). Beraz, minutuak bezala deklinatuko dira: 10:15ean, 10:30ean, 13:45ean...
Puntuetan bakarrik erabili behar dugu pluraleko deklinabide marka: 10:00etan, 12:00etan, 14:00etan...

Hiztegia:

- Caducar = Iraungi (Caducidad = Iraungitze)
- Cónyuge = Ezkontide
- Domicilio para notificaciones = Jakinarazpenetarako helbidea
- Estancia = Egonaldi (Estancia permanente = Egonaldi iraunkor // Estancia temporal = Aldi baterako egonaldia)
- PECEF = FBZPE (Familia Barruko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoa)
- Requisito /condición de urgencia= Larrialdia izateko baldintza (no cumple los requisitos / condiciones de urgencia = ez ditu larrialdia izateko baldintzak betetzen.
- Secuela = Ondorio [txarrak] (la operación no le ha dejado secuelas = ebakuntzak ez dio ondorio txarrik utzi)
- Supuesto = Ustezko / Balizko (supuestos malos tratos = ustezko tratu txarrak)
- Trastorno orgánico de la personalidad = Nortasunaren nahasmendu organiko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina